GNUk orain dela gutxi ondorengo txistea argitaratu du:
https://www.gnu.org/fun/jokes/users-lightbulb.html
Gustatu zait
Thanks to #FreeSoftware developers, the German #CoronaWarnApp for tracing #COVID19 risk contacts is available on @fdroidorg without any Google dependencies. This not only fosters software freedom, but also sets the ground for innovative features.
Twitch plataformari buruz idatzi dut haritulab.eus webgunerako. Zein da benetako produktua Twitchen? zein leku du euskarak?
Norbaitek interesik badu hona esteka: https://haritulab.eus/streamingaren-garaiak-twitchen-inguruko-gogoeta/
Azken asteetan bi proiektu berri sortu dira euskal #fedibertsoan:
https://baleafunk.eus audioentzat (musika eta podcast libreak)
https://lemmy.eus euskarazko foro libreak
Ikusten duzuen bezala ospatzeko emojiak gehitu ditugu!
Aurtengo #jokoteknia ere itzela izan da! Benetan hitzaldi interesgarriak nire ustez. Ze plazera den horrelakoak euskaraz izatea!
Dagoeneko Youtuben ikusgai!
https://www.youtube.com/watch?v=SQWamz0vHHA
Euskara, bideo jokoz kanpo
https://www.berria.eus/paperekoa/2663/014/001/2020-11-22/euskara-bideo-jokoz-kanpo.htm
Bikain Ikastolen Elkartea, Amazon ukatzen tinko, argudioz eta arrazoiz.
Baina, mesedez, egin behingoz gauza bera Googlerekin. Urteak dira beraien besoetara gogo biziz jauzi egin zenutela, gure haurrak beraien atzaparretan utziz eta Ikastolen guztiz kontrako baloreetan heziz, eta baten aurka emandako arrazoi berberek balio dute bestearen aurka ere.
EFF is proud to have helped the free software community keep this important tool online. https://www.eff.org/deeplinks/2020/11/github-reinstates-youtube-dl-after-riaas-abuse-dmca
Dena den, hobeto pentsatuta, ez dakit zergatik deitzen dioten "algoritmo", eta ez "lan baldintza". Ematen du lan baldintza kaskarren errua teknologiari egotzi nahi diotela
Dirudienez Glovo eta antzeko enpresek langileen artean lana banatzeko erabiltzen dituzten algoritmoen "pseudokodigo edo fluxu diagramak" publikatu beharko dituzte espainiar gobernua prestatzen ari den Rider legearen arabera.
Ez dakit ohikoa den, baina kuriosoa iruditu zait. Hori bai, zergatik ez kode osoa emateko eskatu? Bestela nola ziurtatuko dute paperean diotena egia dela?
asko gustatu zait bideo hau:
https://yewtu.be/aS2lJNQn3NA (ingelesez)
Ez nekien Youtube-dl proiektuaren jatorrizko garatzailea asturiarra zenik. 2006an hasi zuen garapena. Konexio oso kaxkarra zuen eta streaming bidez ezin zituen Youtubeko bideoak ikusi. Irtenbidea bideoak deskargatzeko script bat sortzea izan zen.
Nik ere antzeko arazoa nuen duela urte batzuk. Katuen bideo laburrak ikus nitzakeen kargatu arte itxaronda, baina bideo luze bat ikusi nahi nuenean, adibidez hitzaldi bat, Youtube-dl erabiltzen nuen.
@kudea
Kontuaren eposta helbidea aldatu nahian nabil, baina ez dut lortzen. Helbide berria berresteko mezu bat jasoko dudala esaten dit, baina ez da sekula heltzen. Laguntzerik bai?
5G-aren kontra nago (I) https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2020/11/06/5g-aren-kontra-nago-i/
Googleren hatzaparretatik urrundu nahian Androideko #NewPipe Youtube bezeroa erabiltzen hasi nintzen duela urtebete inguru. Izugarri gustatzen zait, baina arazo bat dauka: noizean behin aplikazioak funtzionatzeari uzten dio Youtubek zerbait aldatu duelako.
Normalean garatzaileek berehala konpontzen dute, baina #FDroid era iristeko egun batzuk behar izaten ditu. Bada, gaur ikasi dut eguneraketa jasotzea asko azkartu daitekeela Newpipen errepositorioa konfiguratuta:
https://newpipe.schabi.org/blog/announcement/f-droid/pinned/f-droid-repo/
Programatzailea eta bideojokalaria.