#5G gaiari/aferari buruz este artikulu interesgarri bat:
https://www.bdskoop.eus/2021/02/17/zer-ekarriko-digu-5g-teknologiak/
Dena den, egoera nahiko lotsagarria da. Administrazio publikoan egiten du lan, eta software askeko programa bakarra Firefox da. Eta hori ere Euskalbar erabiltzeko aitzakiarekin uzten diote erabiltzen 😑
Aurreko batean Hizkuntza Eskubideen Behatokiko #akuilaria aplikazioa erabilita kexa jarri nuen tren geltokiko kartel batzuk erdara hutsean zeudelako. Bada zuzendu dituzte, eta gainera euskarazkoa lehenetsiz.
Denbora luze neraman ingurukoekin marmarka, baina kexa formalik jarri gabe. Hemendik aurrera aplikazioa gehiagotan erabiltzen hasiko naiz. Eta zuek berdin egin beharko zenukete! 😁
Gaur Game Erauntsiko #Nextcloud zerbitzaria eguneratu dugu (18 -> 20). Beldur pixka bat nuen egiten genuen lehenengo aldia zelako, baina dena primeran joan da. Docker irudien bertsioak aldatu eta gutxi gehiago egin behar izan dugu. Azkar eta ondo, usoek hegan bezala 😀 .
#COVID19 Ikerketek erakutsi dute maskarak eraginkorrak direla SARS-CoV-2 birusaren transmisioa murrizteko. Eragozpenak, berriz, kulturalak dira, hein handi batean. Xehetasun gehiago:
https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/maskaren-eraginkortasunari-buruzko-datuak-argitara/
RISC-V prozesatzaile arkitektura askearen lehen ordenagailua. Bai, hardware askea. Single board motakoa (raspberry pi)
@galaipa @gamerauntsia @txakal
#Peertuberen azken bertsioak #Twitch moduko zuzenekoak egitea ahalbidetuko du, bideoa automatikoki gorde (Youtube) edo ez egitearen aukerarekin (Twitch)
Seed by Seed estudioak euskaratuta kaleratuko du bere lehen bideo-jokoa @pixelberri 2dz https://gamerauntsia.eus/bloga/pile-up-euskaraz-kaleratuko-da
Portatileko pantailan pixel bateko lodiera duen marra arros bat agertu zait 😩 Pantaila izorratuko zen? kablea? Monitorea konektatuta ez daukat arazorik, pentsatu nahi dut gpua ondo dagoela.
Behintzat pantailaren goiko aldean agertu zait, eta beraz, ez dit enbarazu gehiegirik egiten. Espero dut gehiago ez handitzea...
Mozillaren egoera ekonomikoa uste baino txarragoa dela dirudi eta nabigatzaileen artean Firefoxen erabilera ikaragarri txikitu da:
https://www.zdnet.com/article/endangered-firefox-the-state-of-mozilla/
Urtarrilerako lokalez aldatuko omen dira kostuak are gehiago gutxitzeko, baina hainbeste langile kaleratu ondoren, Mozillaren berrikuntza gaitasuna asko murriztu da eta diru iturri oso txikiak ditu (ia guztia Googlek Firefoxen lehenetsitako bilatzaile bezala Google jartzeagatik ordaintzen duena). Mozillaren etorkizunarekin arduratuta nago 😒
Astean behin aldiriko trena hartu behar izaten dut ikastera joateko. Geltokiko leihatila itxi, eta makina bat jarri zuten duela hilabete batzuk. Nik trenean bertan ordaintzen jarraitu dut, baina gaur makina probatu nahi nuen esaten duten bezain txarra den edo ez ikusteko
Bada gazte txarteleko 16 digituko zenbaki alfanumerikoa sartzeko eskatu ez dit ba! Kostata baina idatzi dut, eta ondoren balidazio errorea...
Trenean bertan ordaintzen jarraituko dut
Programatzailea eta bideojokalaria.