Erakutsi berriagoak

erein.eus -en liburu elektroniko bat erosi, eta ordaindu eta gero sustoa hartu dut:

"KONTUZ! Liburua deskargatu ahal izateko, lehenik eta behin Adobe Digital Editions (ADE) doako programa instalatu behar duzu zure ordenagailuan."

Zorionez ez da beharrezkoa izan eta zuzenean deskargatu ahal izan dut DRMrik gabeko epub fitxategia.

Bingen (r)en bultzada

@porru @inigoortega EHHEn dio seguraski aitzina hamar puntu balio zuela eta gero aldatu zela balioa. Hori nuen entzuna nik, baina badira beste teoria bitxiagoak ere: diruarekin jokatzean bost puntuk hamar erreal balio zutela (hamar errealeko -> hamarreko), puntuek hamar errealeko txanponaren itxura zutela, edo aspaldi euskarazko kontatzeko sistema bostarra zela (ez gaurko hamar-hogeitarra).

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Ikusi filmak bertsiño orijinalian euskerazko azpitituluekin, Telegram erabilliz. sustatu.eus/1629101970

Gaur jaso dut Argiaren aktualitatearen Gakoak aldizkaria.

Nola ez, teknologia burujabetzaren atalera jo dut lehenengo, eta @desertorea eta @porru ren iritzi eta gomendioak aurkitu ditut 👏👏

Espero bezain interesgarri oraingoz!

Bingen (r)en bultzada

Etxe inguruko mendiko bi kilometroko ibilbide batean jasotakoa: 1,3 kg aluminio.

Bingen (r)en bultzada

Album berria grabatzen nabil, 2016ko bi kantekin ta 2020-21eko beste zazpi ingurukin, ze poza.
Aste oso hau nabil goiz ta egun, gaur hirugarren eguna izangoa.

Atzo ezusteko haundi bat euki genun: grabazioak in genitun ordenagailua izorratu in zan, badirudi argindarran tentsio gorabehera bat dala ta (argiek dardar in zuten ta nik aurikularretan pitido bat entzun nun). Ba egunean grabatutakoa berriz grabatu genun.

Ordenagailua etxea ekarri ta gaur arazoik gabe piztu da. Grabazio guztiak daude!

Beharbada ez didazue sinistuko, baina banatzaile batek paketeak balkoian uzten dizkigu etxean ez gaudenean. Nola egiten duen jakin nahiko nuke 😂. Ez du ematen behetik botatzen dituenik, furgonetara igota, edo eskailera batekin agian... 🤔

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Imprimagailuari plaka aldatu diot ordenagailuarekin konektatzeko arazoak zituelako. Dena ondo joan da, baina orain menua ezagutzen ez dudan hizkuntza eta alfabeto batean dago eta ez dut aldatzea lortzen 😂

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Mikro ordainketen absurdo berria (softwarean ohikoa dena honezkero): ohikoa da kotxeek oinarrizko zerbitzu batzuk ekartzea eta horietatik aurrerakoengatik ordaindu behar izatea; laster, gehigarri guztiak ekarriko dituzte kotxeek seriez, baina erabiltzeko aparte ordaindu beharko da bakoitzarengatik aldika xataka.com/vehiculos/fiebre-su

Bingen (r)en bultzada

@galaipa Nik nire zerbitzarian Debian 9 (Stretch) daukat eta oraindik urtebetean jasoko ditu eguneraketak. Gero Busterrera eguneratuko dut.

Mahaigainean Linux Mint erabiltzen dut eta horretarako eskaintzen duen interfaze grafikoa erabiliz azken aldiz bertsio-berritu nuenean ez nuen arazorik izan.

Busterretik Bullseyera (Stretch-etik zuzenean ezin da) bertsio-berritzea ondo dokumentatuta dagoela dirudi:
debian.org/releases/bullseye/a

Edozein kasutan aurretik babeskopia bat egitea hobe.

Bingen (r)en bultzada

@galaipa aiba! Guri gauza bera! Ezta bi urte (garantia legala europan). Led bonbila kutxa bete kaxoi bat daukat, eta kutxa bakoitzean erositako data. CE zigilua izateko eta hemen saltzeko, estandarra bete behar dute, ez da?

Esperotakoa baino askoz lehenago erretzen zaizkigu LED bonbillak etxean. Suposatzen da izugarri ordu pila iraun behar dutela baina...

Ez dakit bonbilla txarrak erosten ditugun, sarea den, lanparak edo ze kristo...

Bingen (r)en bultzada

Azkenean ikusi dut (berandu, hala daitort) #hondarahoak. Gustora, aizue! Horrelako gehiago behar ditugu.

Bingen (r)en bultzada

Txertoaren bigarren dosia herenegun jarri zidaten. Atzoko eguna nahiko pattal, baina indarberritu naiz dagoeneko. Ze poza eta lasaitasuna!

Bingen (r)en bultzada

Atzo 30 urte, Tim Berners-Lee-k 1991ko abuztuaren 6an lehen web orria argitaratu zuen. Mundua erabat aldatuko zuen World Wide Webaren garapen praktikoa eta lehen urratsak izan ziren.
Urteurren hau ForEveryOne dokumentala (ber)ikusteko baliatu dezagun!
youtube.com/watch?v=yelHxCJ4Go

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea