Atzo, zerbait arina egiteagatik, Doraemon telesailaren hasierako kanta entzunarazi nien ikasleei. Harrigarriki, gehienek ez zuten ezagutzen telesail hori.
Orduan zera azaldu behar izan diet:
* Doraemon katu bat dela.
* Urdina dela.
* Robota dela.
* Kosmikoa dela.
* Magoa dela.
* Etorkizunetik datorrela.
Uste dut ergatiboak baino gehiago nahasi dituela horrek.
Atzo "Microsoftetik" deitu zidaten, atzerritik, gaztelera kaxkarrean. "Le llamamos para arreglar su ordenador" (edo horrelako zerbait) esan zidaten.
Ezin izan nuen ekidin Windows erabiltzen ez nuela esan eta moztea. Baina ze estafa klase zen jakiteko gogoarekin geratu naiz 😆 Jokua jarraitzea dibertigarriagoa izango zen.
Orwellen 1984 eleberria ezin bukatu nabil. Beharbada ez dut mezua ulertu eta horregatik da, edo istorioak beste bide bat hartuko zuela uste nuelako, baina oso astuna ari zait egiten. Elkarrizketa asko eta ekintza gutxi dagoela iruditzen zait.
Jende guztiak ikaragarri ona dela esaten dit, eta beraz ez dut ulertzen zergatik ez dudan gustoko. Agian bigarren irakurketa bat egin beharko dut hemendik denbora batera....
#Bergarako ekitaldientzako Telegramen daukaten kartelen horma digitala gustatu zait:
https://t.me/elkartela
@jon @aldatsa @porru @desertorea
Baina ekintzaren sinbologia aipagarria da. Besteei kaka botatzen badiezu edo besteak kakinarazten badituzu, haien kakak zure aurpegia zikin dezakeela ongi adierazten du.
Horrez gain, logistikak nau kezkatzen. Tuper batean ekarri zukeen?
Bide batez, aste honetan #Sonic Kirikinoaren #bideojokoa lortu dut, baina ez #Segaren Mega Drive bertsioa, Master System-erako egin zutena baizik, 8-bitekoa. Hori izan zen nire lehenengo jokoa; #Retropie eta #OpenEmuri esker ari naiz gozatzen berriro. Ez dago 30. urteurrena ospatzeko modu hoberik! https://en.wikipedia.org/wiki/Sonic_the_Hedgehog_(8-bit_video_game)
Ez du mundua aldatuko, baina ildo honetako neurriren batek Hego Euskal Herrian ere mesedea egingo lieke liburu-denda txikiei https://www.argia.eus/albistea/amazonen-estrategiari-aurre-egin-eta-liburu-denda-txikiak-lagundu-nahi-dituen-frantziako-lege-berria
@galaipa
Hori da, itxura guztia dauka arazoren bat eduki dutela baina ezer gertatu izan ez balitz bezala jokatu dute. Ez da komunikazio jarduera egokia ene ustez...
Kanpokoak bakarrik ez, etxeko hizlariak ere izan ditugu.
RBorn estudio euskaldunak "The Five Covens" jokoaren garapen prozesua aurkeztu digu.
Eta bukatzeko, aurreko edizioten bezala, bideo-jokoekin lotutako ikasketak egiten ari diren garatzaileen mahai ingurua izan dugu.
Programatzailea eta bideojokalaria.