@galaipa …eta federatuan, jarraitzen dituzun kontuen tutak. Baina nola hasi jendea jarraitzen?
Uste dut ondo egongo litzatekeela etiketak —gutxienez— bilatzerakoan fedibertso/Mastodon osoan bilatuko balira. Zoritxarrez, zure kontua dagoen zerbitzarian baino ez da egiten bilaketa. Eta horrek erabat bakartuta uzten zaituela deritzot. 2tik 2
@galaipa Ez dakit zer esan. Alde batetik zuk zeuk zerbitzatzeak poztasun handia eman dezakeela uste dut: Facebooken pare sentiarazi zaitzake, ez duzu enpresa ilunik behar.
Baina badira kontuan izan beharrekoak: segurtasun eguneraketak, disko gogorraren edukiera, babeskopiak… pertsona bakar batentzat ez dut uste merezi duenik, lan handia izan daiteke.
Bestetik, erabiltzaile bakarra izatean, erabat isolatuta zaude. Denbora-lerro lokalean tut propioak bakarrik ageri dira; 2tik 1
#Goazen telesailaren aurreko asteko atalean ordenagailu batean #Ubuntu euskaraz agertu zela entzun dut. Nahieran aurkitu dut. Hemen duzue 😍 😜
#SoftwareLibrea
Zerbait irakurri nuen, baina ez neukan ikusita. Dirudienez Frantziako Hezkuntza Ministerioak soft libreko zenbait tresna eskaintzen ditu: peertube, etherpad, nextcloud...
Mastodon kontu honen azken astea da. Ez dut domeinua berritzeko asmorik eta hasierako kontura itzuliko naiz: @otsokume
Ezetz uste dut baina ba al dago modurik tutak kontu batetik bestera pasatzeko? Eta gogokoak? Badakit ez direla beste munduko ezer baina pena ematen dit guztiz desagertzeak 🤷
Atzo, zerbait arina egiteagatik, Doraemon telesailaren hasierako kanta entzunarazi nien ikasleei. Harrigarriki, gehienek ez zuten ezagutzen telesail hori.
Orduan zera azaldu behar izan diet:
* Doraemon katu bat dela.
* Urdina dela.
* Robota dela.
* Kosmikoa dela.
* Magoa dela.
* Etorkizunetik datorrela.
Uste dut ergatiboak baino gehiago nahasi dituela horrek.
Atzo "Microsoftetik" deitu zidaten, atzerritik, gaztelera kaxkarrean. "Le llamamos para arreglar su ordenador" (edo horrelako zerbait) esan zidaten.
Ezin izan nuen ekidin Windows erabiltzen ez nuela esan eta moztea. Baina ze estafa klase zen jakiteko gogoarekin geratu naiz 😆 Jokua jarraitzea dibertigarriagoa izango zen.
Orwellen 1984 eleberria ezin bukatu nabil. Beharbada ez dut mezua ulertu eta horregatik da, edo istorioak beste bide bat hartuko zuela uste nuelako, baina oso astuna ari zait egiten. Elkarrizketa asko eta ekintza gutxi dagoela iruditzen zait.
Jende guztiak ikaragarri ona dela esaten dit, eta beraz ez dut ulertzen zergatik ez dudan gustoko. Agian bigarren irakurketa bat egin beharko dut hemendik denbora batera....
#Bergarako ekitaldientzako Telegramen daukaten kartelen horma digitala gustatu zait:
https://t.me/elkartela
@jon @aldatsa @porru @desertorea
Baina ekintzaren sinbologia aipagarria da. Besteei kaka botatzen badiezu edo besteak kakinarazten badituzu, haien kakak zure aurpegia zikin dezakeela ongi adierazten du.
Horrez gain, logistikak nau kezkatzen. Tuper batean ekarri zukeen?
Programatzailea eta bideojokalaria.