Noiz argitaratu alhalko nuen jakin gabe hasi nuen lan hau, argitaratu ahalko nuen.
Gaur publikatu dut.
ERRE GABEKO BIDEETAN
https://www.naiz.eus/eu/info/especial/20220123/erre-gabeko-bideetan
Twitterren bada tipo bat Tiktoker pedante askoren bideoei modu barregarrian erantzuten diena. Egiten dituen bideoak oso onak dira eta botatzen dituenak... itzelak. 🤣🤣
Agian egun tontoa daukat, baina negarrez ari naiz https://nitter.net/DanielFez
ZALANTZAINDIA: argitzen dituenak baino zalantza gehiago sortzen dituen hizkuntza erakundea.
#hitzokei
Astea amaitzeko albiste pozgarri bat: Movim eguneratu eta euskarazko itzulpena gehitu dute.
https://mov.im/?node/pubsub.movim.eu/Movim/094b302c-e755-47c6-8743-186fc6ec0866
Ez dago erabat amaituta baina tira
#movim #xmpp
🕹Game Erauntsia hazten doa, baina hobetzeko asko dugu.
Komunitatea da gure oinarria; hortaz, zuen iritzia ezagutzeko galdetegia prestatu dugu. Zer bilatzen duzu euskal bideojokozaleen komunitatean?
🆘Lagundu GE hobetzen!
https://lainoa.gamerauntsia.eus/index.php/apps/forms/goewjKbb5fQweqCe
[ENG] Cory Doctorow: zientzia-fikzioa literatura ludista da https://lemmy.eus/post/14694
📘 HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak.
➡️ | https://www.ueu.eus/denda/ikusi/html5_lengoaia_eta_javascript_apiak |
Duela gutxi @mozilla dohaintzetarako #kriptodirua onartzen hasi da eta hainbat kritika jaso ditu erabaki horrengatik, kanpotik zein barrutik.
Mozilla fundazioak #klimaren inguruan dituen helburuak kriptodiruekin bateragarriak ote diren aztertuko duela eta hori egin bitartean kriptodiruak onartzearena izoztu duela iragarri du.
https://nitter.net/mozilla/status/1479143340159422468#m
Eta zuk zein iritzi duzu? Proof-Or-Work delakoan oinarritutako sistemak jasangarriak dira?
Atzo gauean positibo eman nuen botikako antigeno testean.
👍 Positiboaren berri emateko emailera idatzi nuen atzo. Gaur goizeko bederatzietan SMS bat jaso dut zenbait argibiderekin. Hamaiketan medikuak deitu nau ondo nengoen eta bajarik behar nuen galdetzeko.
👎 Email helbidea, SMSa eta medikua erdaraz.
Azkar bai, ondo ez.
LINUXENTE: Software librearen munduan murgildu nahi duen etorri berri xaloa. #hitzokei
Amaitutzat eman dut Synapse Oracleren hodeian instalatzeko gida: https://lemmy.eus/u/otsokume
Espero dut norbaiti baliagarria izatea.
Irakurri dut Ibai Llanosek 2.2milioi ikusleko pikoa izan zuela urte zahar gaueko zuzenekoan. Telebista tradizionaleko audientzia datuekin konparatzen ari dira zenbait hedabide, baina zalantza daukat konparaketa justua den 🤔:
Twitcheko datuak pantaila kopurua adierazten du, eta telebistakoak aldiz ikusle kopurua (oker ez banago behintzat). Beraz ez dira sagarrak sagarrekin konparatzen ari.
Gaur jabetza publikoaren eguna da! 🎉
Zein lan pasatu dira gaur, urtarrilak 1, jabetza publikora?
https://ikusimakusi.eus/2022/jabetza-publikoaren-eguna-2022/
@euskalmemeak profilean sartuta Lemmyko sarrerak ikusi beharko nituzke? Hutsik ikusten dut toot zerrenda
Gaelikoa hizkuntza ofiziala da gaurtik aurrera Europar Batasunean. Urrats garrantzitsua, hizkuntza honi bultzada ederra eman diezaiokeena. Zorionak beraz!
Besteak beste, dokumentu ofizial guztiak hizkuntza horretan argitaratuko dira hemendik aurrera. 200 bat langile arituko dira itzulpen lanetan eta abar.
Informazio gehiago:
https://www.gov.ie/en/press-release/e3150-the-irish-language-gains-full-official-and-working-status-in-the-european-union/#
https://www.thejournal.ie/irish-gaeilge-eu-language-5643611-Dec2021/
Aurtengo Gaur Eguneko albistea asko gustatu zait 😆 #abenduak28
Programatzailea eta bideojokalaria.