Bideojokozaleak, bideojokoak sortzen (I): zeintzuk dira komunitateak garatutako kode irekiko tituluak?
https://gamerauntsia.eus/bloga/bideojokozaleak-bideojokoak-sortzen-kode-irekia/
Euskarazko bideojoko libreak:
- 0 A.D. (estrategia)
- FlightGear (simulazioa)
- Veloren (abentura, RPG)
- RVGL (lasterketak)
- OpenTTD (simulazioa, estrategia)
- SuperTux (plataformak, abentura)
- SuperTuxKart (lasterketak)
- Pixel Wheels (lasterketak)
Azalpen guztiak: https://gamerauntsia.eus/bloga/bideojokozaleak-bideojokoak-sortzen-kode-irekia/ #bideojokoak @gamerauntsia
Iruñeako DGTn izapide bat euskaraz aurkeztu nuen, eta:
- ez zidaten pegarik jarri
- deitu zidatenean gazteleraz, baina bukaeran "agur"
Gutxi, baina espero baino gehiago zenez pozik?
Egun batzuk beranduago ebazpena begiratu, eta:
- abizenak gazteleraz
- bizilekuan herria gaizki. Kasualitatez beste eremu batean beste herri izen bat agertzen delako...
- "xxx kalea" beharrean "kale xxx"
😭😤
Copilot buruzko artikulu bat: https://drewdevault.com/2022/06/23/Copilot-GPL-washing.html
Ados nago, jar dezagun "incorporating the code into a machine learning model is considered a form of derived work, and that your license terms apply to the model and any works produced with that model"
#Mihiluze saioa #ETBra itzuliko da irailean. Astelehenetik ostegunera emango dute, 21:30ean.
Aurreko espirituari eutsiko dio baina berrikuntza ugari ere izango ditu.
https://www.berria.eus/paperekoa/1859/027/001/2022-06-25/mihiluze-etbra-itzuliko-da-irailean.htm
Ikasi GNU/Linuxeko komando-lerroa erabiltzen Wordlerekin
https://gamerauntsia.eus/bloga/gnu-linux-wordle/
Nafarroan gutxienez 24 herri hustu dituzte suteengatik. Beroketa globalarekin horrelakoak gero eta maizago ikusiko ditugula iruditzen zait, zoritxarrez
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/8884043/gutxienez-24-herri-hustu-dituzte-milaka-herri-erre-dira-eta-kalte-material-ugari-daude/
Ikasgelan:
-- Ezagutzen duzue espresioa: "begia begi truk".
-- Irakasle, "truk" zer da, kamioia?
☀️😎#SteamNextFest ekimena hasi da jada: ehundaka demo eta proba bildu dituzte Valve|koek euren saltokian.
Horien artean euskal bideojokoak ere baditugu! Goazen horiek errepasatzera👇👇
#Bideojokoak #EuskalJokoak #Steam
https://gamerauntsia.eus/bloga/steam-next-fest-2022-uda-ekainaren-13an/
#K9mail Androiderako #Thunderbirden bihurtuko da:
https://blog.thunderbird.net/2022/06/revealed-thunderbird-on-android-plans-k9/
Tabernan Bizkaitar bat ere bazegoen (tabernariaren laguna, eta hortik musika). 20 urte daramatza Alemanian lanean. Euskara ahaztuta zuela bazioen ere, oso ondo egiten zuen. Oso atseginak denak.
Berlinera itzuliz gero badakit nora joango naizen berriro!
Asteburu honetan Berlinen izan naiz #clojured konferentzian lankideekin. Itzela izan da, baina konferentzia baino, bukatakoan gertatutako anekdota batekin nator.
Taberna batean sartu, eta musika ezaguna egiten zitzaigun, baina ez ginen ahotsak ulertzeko gai. Zerbitzariari galdegin, eta Arrasateko Rebel Noise taldea zela esan zigun 😂
Euskal musikarekin jarraiatu zuten. Gu egon ginen denboran behintzat.
Noizko gurean? Nik hilero 80€ ordaindu behar dut erdi hutsik doazen garraio publikoak erabiltzeagatik.
Berdin irabazten dute 80€ ordaintzen duen bidaiari batekin edo 8€ ordainduko lituzketen 10ekin.
Bigarren kasuan, langile klasearen botere adkisitiboa igotzeaz gain, planetaren aldeko apustu paregabea egingo lukete.
Noizko? Itxoiten
Programatzailea eta bideojokalaria.