Nire bigarren mezuak spoilerra dauka. Horrela markatu dut Mastodonen, baina ez dut mezuaren hasieran aipatu. Ez zabaldu ez baduzue irakurketa bukatu 🙃 #Ostadar7310
Bueno, txantxak alde batera utzita, oraintxe bukatu berri dut #Ostadar7310 eleberria.
Orokorrean gustatu zait, eta asko disfrutatu dut irakurtzen. Nobela distopiko teknologikoak dira nire genero gustokoena. Bereziki mezua dutenak. Eta eleberri honek bietatik du. Ezer gutxi gehiago eskatu diezaioket beraz.
Istorioaren zatiren bat nabarmentzearren, esango dut ez nuela inondik inora espero Ilargik eta H57k horrela amaitzea. Traizioa eta mina nire gorputzean sentitu ditut irakurtzean.
Ofizialki ez dut inoiz @elegose irakurle taldean parte hartu, baina askotan irakurri ditut zuek proposatutako liburuak. Denboraz kanpo gehienetan...
Oraingoan animatzera nindoan, eta irakurketa atzeratuko duzue?! 🤨😜
🗣️🎮Jokoteknia bueltan da! Bosgarren bideojokoen euskal jardunaldia azaroaren 12an egingo dugu @AzkueFundazioa|rekin eta Harrobia Ikastola|rekin.
Aurtengo edizioa Harrobiako egoitzan egingo da. Prestatutako guztiak azaroaren 7an aurkeztuko ditugu!
@GIMP proiektuak ere kontua ireki du #fedibertsoan!
https://floss.social/@GIMP/109162167712205043
Asmatu ez duten eroglifiko baten azalpena entzutean jartzen duten aurpegia 😆
#Mihiluze
"Irati" pelikulien trailerra ikusizuie? 😱 😱 😱
@inigoortega nire ustez katua izan da, baina rumbaren gainean zijoan.
Nire izebaren etxean dut nire zerbitzaria. Raspberry bat. Raspberry honek itzaltzeko botoi bat dauka. Botoi hau itzali eta pizteko besterik ez da. Lanpara bat piztu/itzaliko zenuen modukoa.
Lanetik itzuli denean, raspberrya eta bere disko gogor guztiak lurrean botata aurkitu ditu. Jatorriz, hauek guztiak kutxa batean zeuden erasoetatik babesteko.
Arraroena da, botoi hau sakatuta zegoela, nire izebak egin duen lehen gauza hau sakatzea izan baita, raspberrya piztuz.
Hiru gaztetik bi bideojokoen ohiko erabiltzaileak dira herri euskaldunetan
https://gamerauntsia.eus/bloga/bideojokoak-erabilera-uema/
Programatzailea eta bideojokalaria.