5 urte itzaletan eman dituen ordenagailua bulegoan da jada. 58€-ko inbertsio bati esker 2012ko DELL E6420 birgaitu dugu. Honakoak jarraitu ditugun urratsak:
- SSD eta bateria berria erosi
- Hauts hezea garbitu, 3 egun ezberdinetan burututako garbiketa saioen bitartez
- Txikilinux XiLaBa 3.0 instalatuko diogu
- Dena prest Herri Urratseko animazio tailerra antolatzeko
#EzDuguDeusBotatzen
#SistemaAldatukoDuguEzKlima
#TxikilinuxEskoletan
Txakur baten erreskatia Goiko Ibarran (Gernika-Lumo) by ADES #speleo http://actualid-ades.blogspot.com/2023/04/kala-txakurran-erreskatie-kronika.html
@galaipa @urtzai @XabierSoto @Idurre hemen hasi nintzen audioliburu edo podcast batzuk jasotzen https://lemmy.eus/c/audioliburuak
"Euskal gaizkileak" uste dut izena duela batek (Idurrek gomendatu dizuna) eta oso ondo dago, baten bat bikaina iruditu zitzaidan. Historiako kasu errealei mami gehiago (asmatua) jartzen dien podcast sorta da.
Nahi baduzu(e) jarraitu nire baleafunk kontua @mikelgs@baleafunk.eus eta eman kanpaitxoari. Egunen batean igoko dut zerbait igual.
Gaur Dinamarkako norbaitek idatzi dit Whatsappera. Iruditu zait ez dela iruzurra, eta besterik gabe konfunditu dela.
Kontua da Marbellan alokatzeko pisu bila dabilela.
Gehienez hilean 1500€ ordaintzeko prest dago. Baina 1000-1300€ inguruan etxe perfektuak aurkitu omen ditu Idealistan 🤣
Total pisuen alokairuak begira ibili naiz denbora pasan. Eta a ze prezioak! Aberatsei gorrotoa++
Aurrekoan musika kaskoekin entzun behar den Hernaniko taberna berezi hortara joan ginen.
Onerako harritu ninduen gehiengo handi batek euskal musikaren kanala zuela jarrita.
Dena den, nahiko meh. Ez zitzaidan gehiegi gustatu.
Eta joaten bazarete aholku bat: kontuz kaskoak kenduta dituzten belarriluzeekin! 🤣
Pixka bat kosta zait, baina engantxatu nau #Ilunpekozelatariak. A ze tentsioa irakurri dudan azken kapituluan (erdia edo daramat). Aspaldi da horrelakorik sentitzen ez dudala irakurketan. Ia geratzen zaidanean ere horrelako gehiago dauden, ze asko gustatu zait!
Atzo etxean nituen guztiak batu nituen afera batendako, hementxe dira 😊
Batzuk ez ditut erabili ere egin, beste batzuk erabili gabe daude baina stocka direlako 😅
Inork galderarik badu bota lasai.
'Simpsondarrak' filma bere kabuz bikoiztu du gazte donostiar batek, ahots guztiak berak eginda
#GDevelop, jokoak sortzeko tresna librea, doakoa eta erabilerraza:
https://gdevelop.io/
Jokoak sortzeko ez da programatu behar (nahi izanez gero JavaScriptekin hedatu badaiteke ere) eta sortutako jokoak plataforma anitzetan dabiltza.
Ez dut jokoak sortzeko aplikazioa probatu baina probako jokoak jostagarriak dira. @gamerauntsia
Gauean amaitu dut #SuakErrekoEzBalu
🔥 🔥 🔥
✅ Gustatu zait hasieratik.
Protagonista aurkezteko modu bikaina (1. kapituluan). Pertsonajeek ongi funtzionatzen dute... 😜 bigarren nobela baterako adinako jokoa ematen dutela iruditzen zait.
🎦 Kontakizunaren erritmoa, ongi: oso zinematografikoa. Azkartu behar denean azkartu; eta pausatu behar denean pausatu.
Aezkoa primeran islatzen du. Hobeki ezagutzeko gogoa ematen du.
Guk ere oraintxe ikusi dugu #Irati filma eta asko gustatu zaigu. Munduko kalitate oneko filmen mailan dago!
Zorionak lantalde osoari, bereziki Paul Urkijori.
Haserre nengoen azpitituluen kontuarekin, baina ez digute traba handirik egin.
Gaur bukatu dut #SuakErrekoEzBalu liburua, @barberenea k idatzia. Gustura irakurri dut.
Eleberri beltza, Aezkoan kokatua. Ni nahiko hasieratik engantxatu ninduen; istorioak intriga dauka eta lekuak, paisaiak, pertsonaiak... oso ondo girotuta dago.
Epilogoak bukaera borobildu egiten du gainera.
Orain martxoko erronkari helduko diogu!
@elegose
Programatzailea eta bideojokalaria.