Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

Dena prest Euskaltzaleen Topagunean gure proiektuaren berri emateko!

Berako institutuaren alboan, 11:00-15:00 artean egongo gara. Hurbildu kaixo esatera!

Bingen (r)en bultzada

Pirritx eta Porrotxen autobus bat Urduñako tiobibotan. Zer esan nahi ote zuen "Izozkia Gizon" margotu zuenak?? 🤯

Oraindik ez dut apirileko liburua irakurri 😅 Irakurketari ematen diodan denbora telesailengatik aldatu dut. Zikloka funtzionatzen dut, itzuliko naiz.

Bingen (r)en bultzada

Badakizu zer den energia-komunitate bat? Oierrek laburki azaltzen du #SakanaGaratzen​ek Twitterren argitaratutako bideo honetan.
labur.eus/tSbqu

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

📍 🔲 Antimineren proposamenak @miren harrapatu ondoren, hau euskaratzeari ekin dio zaleak.

Ekin, eta bukatu: Android|erako doako kode irekiko dragamina jokoa gure hizkuntzan goza dezakegu dagoeneko!

#Bideojokoak #Antimine #Euskara

gamerauntsia.eus/bloga/antimin

Tabernan, bezero batek lanean ari zen banatzaile bati: "un machupichu que habla vasco!!". Tabernariak errieta egin dio, noski.

Aurreko batean esan zuen "hijo y hermano del cuerpo" zela. Enfin...

Bingen (r)en bultzada

Jardunaldi bat ari gara antolatzen maiatzaren 20rako, Fedibertsoari buruz! :fedibertsoa:

Kataluniako eta bertako hizlariak, Fedibertsoaren 15 urteko historiaren berri eman, komunikabideak eta fedibertsoari buruz, saio praktiko informala ere bai...

Maiatzak 20, Oreretan, 9:30etatik aurrera. Animatuko zara? Mastodoneko kideontzat bereziki interesgarria, kafe orduan elkar desbirtualiza dezagun!

Datorren astean zehar zabalduko ditugu egitaraua eta izen-emateko formulario bat.

Asteburu on!! 😘

Bingen (r)en bultzada

🎞️🎮Naiz Irratitik igaro gara beste behin bideojokoei buruz hitz egiteko... baina oraingoan bideoklubean parte hartu dugu!

Zinemara edo telebistara egokitutako jokoak errepasatu ditugu!

irratia.naiz.eus/eu/info_irrat

#Bideojokoak #Telesailak #Zinema

Interesgarria oso artikulu honetan @ileturia​k ChatGPTri buruz ematen dituen azalpenak: "finean probabilitatearen araberako hitz konkatenatzaile bat da soilik: galdera baten edo uneko erantzun-zatiaren ondoren datorren hitz-sekuentzia probableena ematen du, besterik ez. Baina askotan asmatzen du, handia baita ikasteko enan zaion testu-kopurua"

Gaztetxoak zirela, amona eta ahizpa Altsasura bidali zituen amak, bikarbonatoa erostera.

Botikara heldutakoan zalantza. Nola esan bikarbonato gazteleraz? "Bi", erraza, "dos". Eta "karbonato"? ba "karbonato". Beraz, "doskarbonatos".

Zorionez botikariak ulertu zien, baina pasa zuten lotsa betiko gogoan.

Norbaitek badaki nola aitortu behar den @argia​ko kidetza Nafarroako errenta aitorpenean?

Bi gauza galdetzen ditu:

1- araubide berezia: ez, mezenasgo soziala, mezenasgo kulturala edo ingurumen mezenasgoa.

2- lehentasunezko proiektua: bai edo ez.

Jaso nuen eskutitzean "mezenasgo lehentasun jarduera dio" . Beraz ulertzen dut mezenasgo kultura + lehentasunezkoa bai? Agiria Gipuzkoako Foru Aldundikoa denez ez nago ziur.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

3 Nextcloud: nork erabiltzen du dagoeneko?

peertube.eus/w/8fyjsegcThuKhBU

Errekonozimendua lehen aldiz Nextcloud erabiliz bidea urratzen ari direnei! Hodei propioak, #BurujabetzaTeknologikoa!

Eragileren bat ahaztu bazait, esan bideoaren iruzkinetan mesedez!

(Ez badaukazu Peertube konturik eta mastodon bidez iruzkina utzi nahi baduzu bideoaren azpian, :peertube: @mikelgs@peertube.eus erabiltzailearen azken mezuari erantzun)

Jakin nahiko nuke "Linux" diotenean zertaz ari diren.

5 lizentzia, 30 mila euro. Pentsatzen dut zerbitzaritarako lizentziaren bat dela...

Erakutsi haria

Nafar Gobernuko gardentasun webgunean jolasean ANISMAren (Nafarroako 179 udal edo entitateri zerbitzu informatikoak ematen dizkion enpresa publikoa) software lizentziak erosteko urteko aurrekontua aurkitu dut 😠

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea