Elhuyarren "Kodeen liburua" bukatu berri. Eleberrietara ohituta uste baino denbora gehiago behar izan dut irakurtzeko, baina asko disfrutatu eta ikasi dut.
Gehien pentsarazi didana izan da kriptografiaren historian ordenagailuak azken atal txiki bat besterik ez direla, askoz lehenagotik datorrela dena.
Zenbait atalek unibertsitateko irakasle on bat ekarri didate gogora, eta ausartuko nintzateke apostu egitera liburu honetan oinarritu dituela bere zein bat klase.
Oraintxe konturatu gara 2018ko urriak 25ean sortu genuela @admin kontu hau. Beste modu batera esanda, atzo 3 urte bete zituen https://mastodon.eus instantziak! 🎉 🍾 🎉
https://mastodon.eus/api/v1/accounts/1
Aurtengo Jokotekniarako desiatzen nago.
Oraingian gai nagusia hizkuntza minorizatuak izango dira, eta "bretoierak, irlanderak, galesak, galegoak, katalanak eta nola ez, euskarak bideo-jokoen munduan bizi duten egoerari buruz mintzatuko dira hizlariak".
Ez galdu, azaroaren 6an Game Erauntsiko Twich kanalean!
Begira argazki hauek. Fukushima da. Gizakiek alde egin zutenetik 10 urte igaro dira. #kolapsoa
AGPL lizentzia sortzen parte hartu zuenetako batek Trumpen taldeak Mastodonen kodea erabiliz sortu duen sare sozialari buruz: "30 egun dituzte lizentzia urraketa konpontzeko. Bestela softwarearen (Mastodonen) gaineko eskubidea behin betiko galduko dute".
https://sfconservancy.org/blog/2021/oct/21/trump-groups-violates-affero-gpl/
Lagun onek ez liekete Windows erabiltzen utzi behar lagunei https://www.sarean.eus/lagun-onek-ez-liekete-windows-erabiltzen-utzi-behar-lagunei/
Goienerrek bezala, Som Energiak kapital sozialera borondatezko ekarpenak egiteko eskatu du.
Japoniako sumendi baten erupzioak azaleratu egin ditu Bigarren Mundu Gerrako zenbait itsasontzi | Mundua | Berria
Sekula halakorik!
Ez nuen ezagutzen, baina dirudienez Ada Lovelace da gaur, emakumeek STEMen egindako ekarpen eta aurkikuntzak ospatzeko eguna.
Egun aproposa @inigoortega -k euskara ekarritako "Calculating Ada: The countless of computing" dokumentala ikusteko.
https://azpitituluak.eus/calculating-ada-the-countess-of-computing
🚀Imajinatu: larunbata da, elektrikoan zaude, eta bat-batean, iruzurtia agertzen da. Granatea, kapelarekin... eta kolpatu nahi dizu! ඞඞඞ
Askotan ikusiko zenuen hau Among Us ospetsuan... eta laster euskaraz biziko duzu! Adi prestatzen gabiltzanari!
Game Erauntsia da euskararentzat hiper estrategikoa den gauza horietako bat, nire ustez nahikoa baloratzen ez dena. Gaur honen berri eman dute https://gamerauntsia.eus/bloga/space-revenge-game-erauntsia-euskaraz-estreinatu/
@okerreko zenbait erreferentzia:
Teorikoak:
* El lado oscuro de Google: Historia y futuro de la industria de los metadatos, Ippolita. -> ITZELA eta ez oso ezaguna!!
* El enemigo conocé el sistema, Marta Peirano.
* El imperio de la vigilancia, Ignacio Ramonet.
* Software libre para una sociedad libre, Richard Stallman.
Praktikoak:
* Resistencia digital, Criptica.
* Sal de la máquina, Sergio Legaz.
Extra ball 🤣🤣:
* A los jóvenes, Piotr Kropotkin.
Benga, tribialeko galdera: ze artikulu, bideo edo bestelako baliabide erabiliko zenukete 19 urte inguruko talde bati azaltzeko zergatik ez duten beraien bizitza osoa googleen eskutan utzi behar. Kontuan izan DENA egiten dutela googleen (alegia, yonkiak dira) eta ez dutela 20 lerro baino gehiago ez eta 10 minutu baino gehiagoko arreta tarterik (gehienek behintzat). Come on, mastodon, eman zuen aholkuak
#Twitchen iturburu-kodearen filtrazioaren harira iruzkin interesgarri bat irakurri dut https://lemmy.eusen federatutako bidalketetan:
Gaur egungo plataforma kapitalismoak erabiltzen dituen anti-pattern (nola esan euskaraz?), zelatatze mekanismo eta informazioaren kontrola aztertzeko baliatu daiteke aukera hau.
https://lemmy.eus/post/9409/comment/38928
Steam Deck-aren barrualdea erakutsi du Valve-k bideoan
https://gamerauntsia.eus/bloga/steam-deckaren-barrualdea-erakutsi-du-valvek/
Programatzailea eta bideojokalaria.