Erakutsi berriagoak

Esaten dute Mastodon ez dela Twitter bezain adiktiboa. Baina Jalgiko instantzia erorita egon den azken egun hauetan falta handia sumatu dut 😅

Bingen (r)en bultzada

#Meta​ren #Instagram​ek eta #Facebook​ek ez dute Europar legea betetzen #pribatutasuna​ri dagokionez (#GDPR). Europak AEBkin zeukan #PrivacyShield salbuespena kendu zuen 2020an eta ez du berriz beste salbuespenik sortu nahi.

Meta enpresak Europar Batasunari mehatxu egin dio: Europarren datuak AEBtara eramaten uzten didazue berriz (azken 2 urteetan egiten jarraitu dudan bezala) edo Facebook eta Instagram kenduko ditut Europan. Ordago!

cityam.com/mark-zuckerberg-and

WhatsApp-ek antza GDPR betetzen du.

Erakutsi haria
Bingen (r)en bultzada

Argitaratu dute #TuristaKlasea audioliburua. Eskerrik asko Booktegi! booktegi.eus/audioak/turista-k berandu iritsi nintzen @elegose rekin irakurtzeko ta beranduago heldu nion. Liburu motza ta ona! 👌👌 #KattalinMiner

Bihar Minecraft mini-joko txapelketa daukagu Game Erauntsian. 50 jokalari, bi txandatan banatuta. Minecraften inoiz egin dugun handiena.

Gogoz, baina urduri ere bai. Espero dut dena ondo joatea, eta (batez ere) arazo teknikorik ez izatea 😬

Bingen (r)en bultzada

Gustu baduzue, @elhuyar aldizkarirako idatzi dudan azkena:

Blockchainen munduaren bide galdua

Nonahi entzuten ari garen kriptodirua, NFTak, web3... horiei buruz, energia xahutze eta espekulazio zentzugabea besterik ez direnak

aldizkaria.elhuyar.eus/mundu-d

Bingen (r)en bultzada

GAME ERANTSIA: Euskarazko bideo-jokoei itsasteko komunitatea.

Batzuetan Fedilabek gauza xelebreak egiten dizkit 😂

@inigoortega eta @Jngorria ren tootak elkartu dira.

Gehienbat nobela beltzak, distopikoak eta teknologiarekin lotutako irakurri ditut orain arte.

Zerbait alaiagoaren bila nabil orain. Norbaitek umorezko libururen baten gomendiorik?

Inoiz irakurri dudan umorezko liburu bakarra "La conjura de los necios" da. Ikaragarri disfrutatu nuen eta barre asko egin.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Oindik aurrera Dragoi bolako atalak barriro ikusteko aukerie okingozuie:

twitch.tv/sithtal/videos

#moa

Bingen (r)en bultzada
Esan al dut noizbait @susa -k duen liburuak erosteko aukera paregabea dela? 👏
#Epub-ak 3,12 € tan daude.
- Idazlearentzat 2 euro eta argitaletxearentzat euro 1eko irabaziekin.
Gardentasuna, prezio polita, epub formatuan...
Zer gehiago behar da erosketa erraz egiteko?
Mila esker #Susa !! 🥰
Bingen (r)en bultzada

1.500 lagunen bizitza. Jarri bakoitzari aurpegi bana, bakoitzari bere senideak, lagunak, haien sufrimendua. 1.500 kasuraino. Nafarroan covidagatik hildako kopuru bikoitza legoke txertorik gabe. Ez da arinkeriaz tratatzeko datua. argia.eus/albistea/covid-19are

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Noiz argitaratu alhalko nuen jakin gabe hasi nuen lan hau, argitaratu ahalko nuen.
Gaur publikatu dut.
ERRE GABEKO BIDEETAN
naiz.eus/eu/info/especial/2022

Bingen (r)en bultzada

Twitterren bada tipo bat Tiktoker pedante askoren bideoei modu barregarrian erantzuten diena. Egiten dituen bideoak oso onak dira eta botatzen dituenak... itzelak. 🤣🤣

Agian egun tontoa daukat, baina negarrez ari naiz nitter.net/DanielFez

Bingen (r)en bultzada

ZALANTZAINDIA: argitzen dituenak baino zalantza gehiago sortzen dituen hizkuntza erakundea.
#hitzokei

Bingen (r)en bultzada

Astea amaitzeko albiste pozgarri bat: Movim eguneratu eta euskarazko itzulpena gehitu dute.
mov.im/?node/pubsub.movim.eu/M
Ez dago erabat amaituta baina tira
#movim #xmpp

Bingen (r)en bultzada

Honeri morroieri etsasona pasaten be... 😂 😂 😂
#moa

Bingen (r)en bultzada

🕹Game Erauntsia hazten doa, baina hobetzeko asko dugu.

Komunitatea da gure oinarria; hortaz, zuen iritzia ezagutzeko galdetegia prestatu dugu. Zer bilatzen duzu euskal bideojokozaleen komunitatean?

🆘Lagundu GE hobetzen!

lainoa.gamerauntsia.eus/index.

#Bideojokoak #Euskara #Komunitatea

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea