Ondo legoke "Lokala" eta "Federatua" aukerak dauden moduan "Taldeak" ere egotea.
Mastodoneko instantziek komunitateak kontuan dituztenez, ondo legoke euskal komunitatean segmentazioak egotea, adibidez: Zientzia, Gasteizko euskaldunak, Soziolinguistika, Euskarazko edukigileak...
Euskal komunitatea txikia da eta segmentazioaren bidez elkarlana susta daiteke.
Ea egunen baten Mastodonek aukera hori bermatzen duen. 😁
Badaki norbaitek Elkarren ebookak non erosi daitezkeen? "La casa del Libro"n aurkitu ditut, baina Adoberen programaren bat behar da DRMa dela eta. Beste alternatibarik ezagutzen duzue?
Susa eta Ereinen liburuak merke, eroso eta DRMerik gabe erosi daitezke, baina beste euskal argitaletxeenak ez ditut aurkitzen.
Iraultza eta Zigorren abentura berria daukat esku artean.
Ondarretan azken urteotan mihirik gabe jaiotako bi ume daude eta harridurak eta jakin-minak bultzatuko ditu berau ikertu eta eskolako lan bat egitera. Baina uste baino arriskutsuagoa eta korapilotsuagoa izango da gaia.
Gizaki otzanak eta esanekoak behar ditu botereak. #KatuakJandakoa.
Ezagutzen duzu Software Libre Zalantzak txat gela? Telegram bidez bat egitea erraza da: https://t.me/SoftwareLibreZalantzak
Gaur elkarrizketa gai honen bueltan ibili da:
"...Nik dakidala ez dago euskal Peertube instantzia irekirik.
...hemen badago jendea dirua jartzeko prest legokeena? Agian enpresa bati eska diezaiokegu Peertube bat jartzeko eta hemengo bolondres batzuek moderazio lana egin lezakete (en plan pornoa edo bideo naziak borratu, agertuko balira)...
...Urtean 50€ gehienez"
Mastodonen norbait?
@social.network.europa.eu instantzia? Europa badirudi fedibertsoan murgiltzen ari dala
Europar Batasuna fedibertsora batu da
https://lemmy.eus/post/42528
#EuroparBatasuna #Mastodon #Peertube #BurujabetzaTeknologikoa
Gaztetxea, gure ikastetxea
https://www.berria.eus/paperekoa/1909/005/001/2022-04-27/gaztetxea-gure-ikastetxea.htm
@atxamart @aldakur Gargronek iritziz aldatu eta, taldeak egon bitartean behintzat, aplikazio ofizialetan denbora-lerro lokala gehitzeko asmoa duela dirudi:
"While we have decided against including the local timeline in our apps initially, understanding that this feature is important for many community servers on Mastodon in the absence of still theoretical and not yet proven groups, we will be adding it to the explore tab."
https://blog.joinmastodon.org/2022/04/official-apps-now-available-for-ios-and-android/
Bideo honetan, @CorioPsicologia El Xokasek (nik adierazpen hauengatik ezagutu dut) bere zuzenekoetako batean bortxaketaren kulturaren alde egindako hitzak sakon aztertzen ditu. Ikustea gomendatzen dizuet https://fediverse.tv/w/egKve1p4mr4tUfVc2xcy29
Gracias Aurora por explicarlo con tanta claridad, por aportar material para desmontar sociópatas de este tipo y, sobre todo, por tu compromiso. Un vídeo estupendo que ojalá jamás hubieras tenido que hacer.
Tresna digital libreak erabili ditzagun Hezkuntza Sisteman!
Digital Democràtic, Nextcloud, Collabora Office, jitsi, Thunderbird, Libre Office, Only Office, Firefox, Signal, Mastodon, OBS Studio, Kdenlive, Peertube, VLC, Luberri, Txikilinux, etab.
Ez dugu digital gehiago behar. Hobea eta humanoagoa, baizik.
Tresnak egon badaude, azken hauek ikasi eta baliatzea baino ez zaigu geratzen.
Tresna libreak ikasle libreentzat!
🎧 PODCAST SAIO BERRIA SARERATU DUGU
Azkeneko honetan Sakanako Garapen Agentzia, Arakilgo Udala eta Guifi.net-eko lagunekin elkartu gara haien proiektua ezagutzeko: #Sakananet zuntz optikoko sare mankomunatua da eta sakandar guztiei Interneteko konexioa eskaintzea du helburu 📡
https://iametza.eus/saioa/hodeia-ez-da-existitzen-2x03-sakananet-sare-mankomunatua/
Izabako Udalak argindarra merkaturatzeari utziko dio energiaren prezioen gorakadagatik https://www.argia.eus/albistea/izabako-udalak-argindarra-merkaturatzeari-utziko-dio-energiaren-prezioen-gorakadagatik
Programatzailea eta bideojokalaria.