Asteburu honetan Berlinen izan naiz #clojured konferentzian lankideekin. Itzela izan da, baina konferentzia baino, bukatakoan gertatutako anekdota batekin nator.
Taberna batean sartu, eta musika ezaguna egiten zitzaigun, baina ez ginen ahotsak ulertzeko gai. Zerbitzariari galdegin, eta Arrasateko Rebel Noise taldea zela esan zigun 😂
Euskal musikarekin jarraiatu zuten. Gu egon ginen denboran behintzat.
Noizko gurean? Nik hilero 80€ ordaindu behar dut erdi hutsik doazen garraio publikoak erabiltzeagatik.
Berdin irabazten dute 80€ ordaintzen duen bidaiari batekin edo 8€ ordainduko lituzketen 10ekin.
Bigarren kasuan, langile klasearen botere adkisitiboa igotzeaz gain, planetaren aldeko apustu paregabea egingo lukete.
Noizko? Itxoiten
Topera honekin. Aspaldiko ideiarik onena.
Apostu indartsua klimaren, zerbitzu publikoen eta ekonomia sozialaren alde. Apunta, EHko Administrazioak! https://www.berria.eus/albisteak/214143/hilean-9-euro-ordainduta-alemaniarrak-ia-nahi-bezala-bidaiatu-ahalko-dira-datozen-hiru-hilabeteetan.htm via @EDERTO87
Nire ustez, egoera honetan, garrantzitsuena ez da #DuckDuckGO nabigatzaileak beraien erabiltzaileen jarraipena egiten uzten dion #Microsoft|i (akordio baten bidez); izan ere, pribatutasun arazo bat izan arren, beste arazo askori aurre egiteko gai da. Arazoa da informazioa ezkutatu duela, eta zer proiektu mota den kontuan hartuta, komunitatearen konfiantza ezinbestekoa duela. Jota geratuko da? Batek daki, baina oso aurrekari txarra da https://www.reviewgeek.com/118915/duckduckgo-isnt-as-private-as-you-thought/
@inigoortega
Zenbat eta egiteko gauza gehiago izan orduan eta beranduago jaikitzen naiz ohetik. Beraz, ez dut uste niretzat balio duenik ere 😆
iFixit-ek eta Valve-k Steam Deck-aren ordezko piezak salgai jarri dituzte
https://gamerauntsia.eus/bloga/ifixit-eta-valve-steam-deck-ordezko-piezak-salgai/
Zeinen ondo ari den Valve Steam Deckarekin! Ea gainerakoek ikasten duten.
"Euskara aurrera" ekimenak planteatzen duenarekin % 100 ados nago, baina ez iezadazue eskatu change_org plataforman eskaera bat sinatzeko.
Sinatzea ez delako doakoa https://www.berria.eus/paperekoa/1753/046/001/2017-04-01/sinatzea-ez-da-doakoa.htm
Hau ona balitz bezala salduko dute, baina beldurgarria da
Zure Android mugikorrean YouTube, Peertube edo bestelako plataformen bideoak iragarkirik gabe, zure helbide elektronikoaren berri eman gabe eta aplikazioa txikituz bideoa entzuten jarraitu nahi baduzue, aukera ederra duzue NEWPIPE aplikazioarekin.
F-Droid dendan sartu, NEWPIPE idatzi eta deskargatu eta instalatu dezakezue.
Bikaina izateaz gain, saihesten ditu YouTuben agertzen diren bideo arriskutsuak erakustea (Nahi duzu diru asko irabazi lan gutxi eginez?). Nahikoa da!
pertsona dexente biltzen ari gara, zein urte tartetan gabiltza? #mastodonEUS
Programatzailea eta bideojokalaria.