Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

Euskarazko bideojoko libreak:
- 0 A.D. (estrategia)
- FlightGear (simulazioa)
- Veloren (abentura, RPG)
- RVGL (lasterketak)
- OpenTTD (simulazioa, estrategia)
- SuperTux (plataformak, abentura)
- SuperTuxKart (lasterketak)
- Pixel Wheels (lasterketak)
Azalpen guztiak: gamerauntsia.eus/bloga/bideojo #bideojokoak @gamerauntsia

Iruñeako DGTn izapide bat euskaraz aurkeztu nuen, eta:
- ez zidaten pegarik jarri
- deitu zidatenean gazteleraz, baina bukaeran "agur"

Gutxi, baina espero baino gehiago zenez pozik?

Egun batzuk beranduago ebazpena begiratu, eta:
- abizenak gazteleraz
- bizilekuan herria gaizki. Kasualitatez beste eremu batean beste herri izen bat agertzen delako...
- "xxx kalea" beharrean "kale xxx"

😭😤

Bingen (r)en bultzada

Copilot buruzko artikulu bat: drewdevault.com/2022/06/23/Cop

Ados nago, jar dezagun "incorporating the code into a machine learning model is considered a form of derived work, and that your license terms apply to the model and any works produced with that model"

Bingen (r)en bultzada

#Mihiluze saioa #ETB​ra itzuliko da irailean. Astelehenetik ostegunera emango dute, 21:30ean.
Aurreko espirituari eutsiko dio baina berrikuntza ugari ere izango ditu.
berria.eus/paperekoa/1859/027/

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Nafarroan gutxienez 24 herri hustu dituzte suteengatik. Beroketa globalarekin horrelakoak gero eta maizago ikusiko ditugula iruditzen zait, zoritxarrez
eitb.eus/eu/albisteak/gizartea

Autofirma behar duen tramite bat egin berri dut GNU/Linuxen. Inolako arazorik gabe, eta lehenengo saiakeran!

Uste dut loteria erosi beharko nukeela gaur.

Bingen (r)en bultzada

Elkartasuna gaur eguzkipean lanean ari diren bide-konpontzaileekin, sukaldeetan lan egiten dutenekin eta abar. Tenperatura hauek ere ez dute berdin izorratzen mundu guztia.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Ikasgelan:
-- Ezagutzen duzue espresioa: "begia begi truk".
-- Irakasle, "truk" zer da, kamioia?

#euskeriak

Bingen (r)en bultzada

☀️😎#SteamNextFest ekimena hasi da jada: ehundaka demo eta proba bildu dituzte Valve|koek euren saltokian.

Horien artean euskal bideojokoak ere baditugu! Goazen horiek errepasatzera👇👇

#Bideojokoak #EuskalJokoak #Steam

gamerauntsia.eus/bloga/steam-n

Bingen (r)en bultzada

Tabernan Bizkaitar bat ere bazegoen (tabernariaren laguna, eta hortik musika). 20 urte daramatza Alemanian lanean. Euskara ahaztuta zuela bazioen ere, oso ondo egiten zuen. Oso atseginak denak.

Berlinera itzuliz gero badakit nora joango naizen berriro!

Erakutsi haria

Asteburu honetan Berlinen izan naiz konferentzian lankideekin. Itzela izan da, baina konferentzia baino, bukatakoan gertatutako anekdota batekin nator.

Taberna batean sartu, eta musika ezaguna egiten zitzaigun, baina ez ginen ahotsak ulertzeko gai. Zerbitzariari galdegin, eta Arrasateko Rebel Noise taldea zela esan zigun 😂

Euskal musikarekin jarraiatu zuten. Gu egon ginen denboran behintzat.

Ez dakit beste leku batzuetan ere hala den, baina gure herrian "gizona" esateko "gizakia" erabiltzen da.

Eta elkarrizketa subrealistak sortzen dira...

Herriko mediku berria gizakia dela eta kexaka entzun ditut bi adineko. Barreari ezin eutsi ibili naiz 😂

Bingen (r)en bultzada

Noizko gurean? Nik hilero 80€ ordaindu behar dut erdi hutsik doazen garraio publikoak erabiltzeagatik.

Berdin irabazten dute 80€ ordaintzen duen bidaiari batekin edo 8€ ordainduko lituzketen 10ekin.

Bigarren kasuan, langile klasearen botere adkisitiboa igotzeaz gain, planetaren aldeko apustu paregabea egingo lukete.

Noizko? Itxoiten

labur.eus/berria_9_euro

Bakea bai, noski. Baina oinarrizko diferentziak dituzten bi mugimendu direla hartu behar dugu kontuan. Ezin diegu eskutik hartuta joateko eskatu.

Bingen (r)en bultzada

Niretzat adeitasuna, alaitasuna, apaltasuna, arrazionaltasuna, eskuzabaltasuna, jakinduria, konplexutasuna eta zintzotasuna erradikalak eta iraultzaileak dira.

Bingen (r)en bultzada
Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea