Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

Duela ia urtebete jaso nuen dei zoragarri hura. Augustin Zubikarai literatura beka eman zidaten Euskalia proiektuarekin. ZF, komedia eta nobela beltza nahasten zituen nobela idazteko lana eta urtebeteko epea nituen aurretik. Ba inprentara bidean da! 🖨️

Bingen (r)en bultzada

Aspaldiko partez film bat #ETB1​n: #AupaEtxebeste. Gusto baduzue, oraintxe hasi da.

Arrasateko autobus geltoki nagusi berriak itzala behar du 😥

Uste dut sei urte eta gero nire mugikorrarenak egin duela. Deiak ondo entzuten ez zirela eta bozgorailua aldatu diot bigarren aldiz, baina oraingoan arazoa ez da konpondu.

Ze pereza 😥

Labanak edo guraizeak akesten zaizkizuenean, zer egiten duzue?

Badakizue euskaraz argitaratu den X-venture Gorputza Krisian manga haur/gaztetxoentzako bakarrik den? Mangazale heldu bati oparitzeko modukoa da?

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Disco Elysium euskaraz aldarria gaur Berrian! Bazen garaia komunikabide nagusiek bideojokoek aisialdiari egiten dioten ekarpena literatura edo zinemaren mailako kultura alortzat hartzea. Eta haien lokalizazioari kolpe, behingoz! berria.eus/paperekoa/2058/016/

Bingen (r)en bultzada

Gogoratzen dudan azkenak honen antzeko zerbait zioen: "Martxa honetan pankartak erdaraz egin beharko ditugu"

Pentsatzen dut erdaraz idatzi baino nahiago izan dutela txuri utzi.

Erakutsi haria

Gure herriko jaietako euskararen aldeko aurtengo pankarta.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Euskarazko bideojoko libreak:
- 0 A.D. (estrategia)
- FlightGear (simulazioa)
- Veloren (abentura, RPG)
- RVGL (lasterketak)
- OpenTTD (simulazioa, estrategia)
- SuperTux (plataformak, abentura)
- SuperTuxKart (lasterketak)
- Pixel Wheels (lasterketak)
Azalpen guztiak: gamerauntsia.eus/bloga/bideojo #bideojokoak @gamerauntsia

Iruñeako DGTn izapide bat euskaraz aurkeztu nuen, eta:
- ez zidaten pegarik jarri
- deitu zidatenean gazteleraz, baina bukaeran "agur"

Gutxi, baina espero baino gehiago zenez pozik?

Egun batzuk beranduago ebazpena begiratu, eta:
- abizenak gazteleraz
- bizilekuan herria gaizki. Kasualitatez beste eremu batean beste herri izen bat agertzen delako...
- "xxx kalea" beharrean "kale xxx"

😭😤

Bingen (r)en bultzada

Copilot buruzko artikulu bat: drewdevault.com/2022/06/23/Cop

Ados nago, jar dezagun "incorporating the code into a machine learning model is considered a form of derived work, and that your license terms apply to the model and any works produced with that model"

Bingen (r)en bultzada

#Mihiluze saioa #ETB​ra itzuliko da irailean. Astelehenetik ostegunera emango dute, 21:30ean.
Aurreko espirituari eutsiko dio baina berrikuntza ugari ere izango ditu.
berria.eus/paperekoa/1859/027/

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Nafarroan gutxienez 24 herri hustu dituzte suteengatik. Beroketa globalarekin horrelakoak gero eta maizago ikusiko ditugula iruditzen zait, zoritxarrez
eitb.eus/eu/albisteak/gizartea

Autofirma behar duen tramite bat egin berri dut GNU/Linuxen. Inolako arazorik gabe, eta lehenengo saiakeran!

Uste dut loteria erosi beharko nukeela gaur.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea