⁉️ Badakizu zer dagoen egunero erabiltzen dugun "hodeiaren" atzean?
✍️ Elkarrizketa honetan ikusiko dugu azpiegitura teknologikoen hedapenak eragin zuzena duela lurraldean, baliabideetan eta geure bizitzetan.
🚧 @tunubesecamirio kolektiboarekin hitz egin dugu, eta urari, lurrari eta justizia teknologikoari buruzko ezinbesteko galderak mahai gainean jarri ditugu.
👉 Zure hodeiak nire ibaia lehortzen du: digitala den horrek, lurraldea eta bizitza mehatxatzen dituenean https://etzi.pm/zure-hodeiak-nire-ibaia-lehortzen-du-digitala-den-horrek-lurraldea-eta-bizitza-mehatxatzen-dituenean/
Calibreren azken bertsioan AA sartu dute. Liburuei buruz eztabaidatu eta gomendioak eskatu ditzakezu.
Ezer ez dago salbu.
Egun on! Ingeniari Informatikoa den gazte batek, Euskal Eremu digitalean, bere denbora librean, ekarpenak egiteko aukera bila dabil. Bolondreski. Garapenari lotuta, ulertu diodanagatik.
Boluntarioak hartzeko, nire ustetan, eragileak malguak, bidezko jokabideak, eta boluntarioarentzat ere aberasgarriak diren aukerak/ ezagutzak/ harremenak eskaintzeko gai izan beharko lirateke.
Zerrendatxo bat bidali nahi diot. Euskal eremu digital guztia ez dut ezagutzen. Proposamenik?
Gaur, lehenengoz, gezurrezko online denda bitan bukatu dut. Izugarria da 😔
Liburu nahiko friki bat bilatzen, ez nuelako lortzen AEBko editoreek honera bidaltzea, hasi naiz bilatzen eta denda pare batetan bukatu dut, hasieran ez zeukatenak pinta txarra, baina hobeto begiratu ahala iruzur zirela argi ikusten hasi naiz.
Jakin dezazuela badaudela wegbuneak denden analisi moduko bat egiten dutela eta fidagarritasun ehuneko bat ematen dizutela. Bi hauen kasuan susmagarriena zen oso berriak zirela
⚠️ Moderazio-oharra: Transfobiaren aurrean tolerantzia zero!
@zuzeuk transfobia sustatzen zuen albiste baten lotura ezabatzeko eskaera jaso zuen, eta lau eguneko epea izan du. Ez duenez edukia ezabatu, guk geuk moderatu dugu, aurkitu ditugun beste bi gehiagorekin batera.
Ez dugu abisu gehiagorik emango, berriz gertatzen bada, ZuZeu-ren kontua ezabatuko dugu.
Gogoratu: gizartearen aurrean, zentzu guztietan, norbera bezala libre izateko sortu ginen! 💖
Gustuko dituzu ihes gelak? 🤔 ‘Aralarko Ttantta’ misterio jolasean, aukera izango duzu etxetik irten gabe ihes gela batean murgiltzeko. 🔍Txintxa Jolasak elkartearen eta BERRIAren elkarlanari esker, eskuragarri duzu BERRIA dendan: https://b.eus/4638f656DL
‘The Office’-ren oihartzuna, gain behera doan egunkari batean. ‘The Paper’ telesaila ‘The Office’ unibertsoan kokatutako ‘spin-off’ bat da. Ez da Dunder Mifflinen bulegoetan girotuko, baina hango eguneroko xelebrea dokumental faltsu baten bidez jaso zuen grabazio talde berari jarraituko dio. https://b.eus/66be42e0DL
@galaipa @urtzai @AVU_Osoro @aisaivia @birasuegi Sarebide proiektuan zeozer egingo dute: "streaming bidezko musika plataforma bat, «egungo Badok webgunea eraldatuko duena, euskal musikaren ekosistema osoa zainduko duena, entzuteko esperientzia on batekin eta informazio eguneratuarekin»." Iturria: https://www.berria.eus/euskal-herria/sarebide-aurkeztu-dute-euskarazko-hedabideen-ekosistema-indartzeko-auzolana_2149978_102.html
Gaurko @berria n Onintza Enbeitaren zutabea irakurrita, hegazti-gripeari buruzko informazio zehatza eta argia nahi izanez gero, hona hemen Elikak eskaintzen duena:
1. Zer da hegaztien gripea
2. Egoera epidemiologikoa une hauetan
3. Hegazti-gripearen arriskua saihesteko prebentzio-neurriak hegaztietan
4. Gizakiok kutsatzeko arriskua
5. Zer egin hegaztiak kutsatuta daudela susmatuz gero
6. Azken berriak
Programatzailea eta bideojokalaria.