@jurzelai Hutsune handia dugula iruditzen zait. Kalterako, gainera, eta alde askotatik: gertatutakoak ikasteko, errelatoa eta memoria sortzeko, ondorioak konpontzeko, hurrengo izurriei aurre hartzeko, dolua egiteko, ikerketa sendotzeko...
RE: https://mastodon.eus/@euwikipedia/115853131475652932
Ea norbaitek lagundu ahal didan.
Nik mugikorra euskaraz dut, eta, lehen, googlen zerbait bilatzean wikipedia beti euskaraz agertzen zitzaidan (Google ere euskaraz bainuen).
Orain google ekiditen dut, eta DuckDuckGo erabili. Zerbait bilatzean, adibidez, "Itoiz, Udako sesioak", gaztelaniazko wikipedia agertzen zait (bestela, normalean ingelesezkoa). Ez dago formarik DDG-n aldatzeko, ezta?
Zuek zein bilatzaile erabiltzen duzue?
@zital @txerren @erral @urtzai ETBko 7 plataforma ezberdinetako eduki guztia batzeko asmoz plataforma berri bat sortu dut. Orain 8 plataforma ditugu! 😂
https://xezpeleta.github.io/eitbhub/
Orain aurrekoan elkarbanatu nuen trikimailu horrekin ongi litzateke html player batekin edo Kodi bidez eduki guztia eskuragarri izatea, zuzenean ikusteko eta deskargatzeko.
PD: baita ere blacklist bat jarri, El Conquis eta holakoak ezabatzeko! 😅
Oraindik sortu gabe dago, eta ea zein bide hartzen duen, baina Doinu ari dira garatzen: musika plataforma berri bat
Primeran.eus-eko streaminga uneoro gelditzen zait. Tamalgarria da. Niri bakarrik gertatzen al zait?
EEskerrak jadanik badakidan bertako edukia ordenagailura deskargatzen eta DRM-a kentzen, nahi dudanean arazorik gabeko ikusi ahal izateko 😅
@joxe @galaipa
Bai, aurten aldaketak omen datoz.
Nik hau irakurri nuen. Europako Herrialde arteko ordainketa tresna izan daitekeela aurten, herrialde bakoitzak bere ordainketa tresna erabilita, Hego Euskal Herrian eta Espainiar Estatuan, Italian eta Portugalen Bizuma mantenduz, eta Ipar Euskal Herrian eta Frantziar Estatuan, Alemanian, Belgikan eta Herbereetan Wero aplikazioa erabiliz jarraitzen. Eta bai, euro digitalaren garapenean lagundu dezake operazioak.
@Gailetagilearen_Alaba @zetxeburua @protoeuskaldun eta Bittor Aiapek kantatu!
Gure etxean, oraindik, hizketa-gaia edozein dela eta, baten batek "Ze arraroa" esaten badu, erantzuna automatikoa da:
-Euskararik gabe Nafarroa!!
🏆️GAME ERAUNTSIA SARIAK🎮️
Azken eguna euskal bideojokozaleen komunitatearen sarietan parte hartzeko! Hautatu 2025eko jokorik onenak:
🔗https://lainoa.gamerauntsia.eus/apps/forms/s/mYENmQQwDKbBxA8i9rfAg8K3
Parte hartu, eta eman zure botoa. Opari txartela zozkatuko dugu partaideen artean!
Ez da amesten dudan herria, horretan denok ulertzen baitugu gaizki dagoela, baina gustatuko litzaidake noizbait gaztetxe batean esaterako, kontzertu baten hasierako oharrak ematean horiekin batera aipatzea ez dala onartuko jendeak erretzea.
2025 urteko memoria ekonomikoa argitaratu dugu: https://lemmy.eus/post/1586018
Egin galderak edo proposamenak, nahi izanez gero!
Spotifyren "segurtasun kopia" egin dute
⁉️ Badakizu zer dagoen egunero erabiltzen dugun "hodeiaren" atzean?
✍️ Elkarrizketa honetan ikusiko dugu azpiegitura teknologikoen hedapenak eragin zuzena duela lurraldean, baliabideetan eta geure bizitzetan.
🚧 @tunubesecamirio kolektiboarekin hitz egin dugu, eta urari, lurrari eta justizia teknologikoari buruzko ezinbesteko galderak mahai gainean jarri ditugu.
👉 Zure hodeiak nire ibaia lehortzen du: digitala den horrek, lurraldea eta bizitza mehatxatzen dituenean https://etzi.pm/zure-hodeiak-nire-ibaia-lehortzen-du-digitala-den-horrek-lurraldea-eta-bizitza-mehatxatzen-dituenean/
Calibreren azken bertsioan AA sartu dute. Liburuei buruz eztabaidatu eta gomendioak eskatu ditzakezu.
Ezer ez dago salbu.
Programatzailea eta bideojokalaria.