@iayestaran
Eta katalanez asko hitz egiteko asmoa bazenu katalanen dialektologiaz, orduan .cat instantzian erabiltzailea sortzea komeni litzaizuke. Abiatzen dituzun elkarrizketak beraiei lokalean agertzeko. Baina gutxi egingo baduzu, hemengo zerbitzaritik traolak erabili eta katalanak jarraitu eta aipatu, beraiekin harremanetan sartzeko.
@oihan
Kaixo @iayestaran !
Bertako arauetan jartzen dugun moduan, Jalgi instantziako hizkuntza euskara da eta aurrerantzean ere hala izatea nahi dugu.
Haatik, ulertzen dugu Fedibertsoan hizkuntza ugari erabiltzen direla eta beste instantzia batetako norbaitekin mezu truke bat izanez gero, ziurrenik euskara ez den beste hizkuntza bat erabiliko dugula horretarako. Hortaz, Jalgi instantzian euskaraz toot-atzera animatzen dugu jende guztia, baina ez da beste hizkuntzak erabiltzea "zigortzen".
mastodon.jalgi.eus instantziaren hizkuntza euskara da, ondorioz, bertako erabiltzaileak euskaraz jardutera animatzen ditugu. Bide beretik ere, administrazio taldeak (@kudea) euskaraz soilik bidaliko ditu mezu eta erantzunak. .
Haatik, erabiltzaileren batek beste hizkuntzaren bat erabili nahi izan ezkero, ez zaio horretarako mugarik jarriko, baina kontutan izan dezala bertako hizkuntza euskara dela.
Erabiltzaileren batek soilik euskarazko mezuak ikusi nahi izanez gero,bere kontuaren ezarpenetan hizkuntzaren inguruko iragazki bat sortzeko aukera ematen da.
@iayestaran
Uste dut lehen hitza euskaraz egiten baduzu ez duzula zure instantziako denbora-lerro lokala "kutsatuko".
Federatuan begira ari zarela edonori erdara batean erantzuten badiozu, berak ikusiko du baina zure zerbitzarikoei ez zaie agertuko jario lokalean.
Jario nagusian bai, agertuko zaio jarraitzen zaituenari. Ez dakit ondo ulertu / azaldu dudan 👍
@oihan