Aizue, hasiberri baten zalantza tontoa: erabiltzaile bat instantzia batean baino gehiagotan egon daiteke, eta mezu zehatz bat honetan edo hartan argitaratu?

Ze demagun egunen batean idatzi nahi dudala eskoziar futbolaz, edo Estatu Batuetako hauteskundeez, edo katalanaren dialektologiaz... (hirurak ala hirurak adibide guztiz, er... fikziozkoak) eta halakoak agian beste zerbitzari batzuetako jendeari botatzeak zentzu handiagoa dauka "nirean" baino 馃

@oihan Zalantza bera dut nik, ez nuke zerbitzari hau nire gaztelaniazko mezuekin "kutsatu" nahi, baino era berean, nola egin?

Kaixo @iayestaran !

Bertako arauetan jartzen dugun moduan, Jalgi instantziako hizkuntza euskara da eta aurrerantzean ere hala izatea nahi dugu.

Haatik, ulertzen dugu Fedibertsoan hizkuntza ugari erabiltzen direla eta beste instantzia batetako norbaitekin mezu truke bat izanez gero, ziurrenik euskara ez den beste hizkuntza bat erabiliko dugula horretarako. Hortaz, Jalgi instantzian euskaraz toot-atzera animatzen dugu jende guztia, baina ez da beste hizkuntzak erabiltzea "zigortzen".

@oihan

@iayestaran

mastodon.jalgi.eus instantziaren hizkuntza euskara da, ondorioz, bertako erabiltzaileak euskaraz jardutera animatzen ditugu. Bide beretik ere, administrazio taldeak (@kudea) euskaraz soilik bidaliko ditu mezu eta erantzunak. .

Haatik, erabiltzaileren batek beste hizkuntzaren bat erabili nahi izan ezkero, ez zaio horretarako mugarik jarriko, baina kontutan izan dezala bertako hizkuntza euskara dela.

@oihan

@iayestaran

Erabiltzaileren batek soilik euskarazko mezuak ikusi nahi izanez gero,bere kontuaren ezarpenetan hizkuntzaren inguruko iragazki bat sortzeko aukera ematen da.

@oihan

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea