Erakutsi berriagoak

Gaur Amaia Oca (Izarkom) eta Ibon Txoperena @ehkom Telekomunikazio Burujabetzaz aritu dira @HamaikaTb |ren GELTOKIA saioan. Laster ikusgai!

Kontziente gara akats baten ondorioz gaztelerazko mezuak jaso ditugula @izarkom eko bazkideok. Asko sentitzen dugu gertatutakoa eta argi utzi nahi dugu gure hizkuntza-politikarekiko konpromezuak bere horretan darraiela. Akatsetatik ikasten dugu guk ere, eta berriro gertatu ez dadin indar handiagoz jarraituko dugu lanean.

Izarkom (r)en bultzada

"Por cierto gauza bat, Izarkom teknikari/instalatzaile bila dabil Bilbo inguruan, batez ere zuntza instalatzeko, eta asko kostatzen ari zaie hautagai euskaldunak topatzea... norbaitek zeozer badaki esan mesedez? 😇"

Izarkomen lan eskaintzan Bilbon.
@izarkom

zabaldu!!!

Izarkom (r)en bultzada

Dagoeneko -ren lehen saioan 120 pertsona baino gehiagok eman dute izena.
Hala ere, oraindik modu presentzialean jarraitzeko lekuren bat geratzen da, arin ibili!

izarkom.eus/ekitaldiak/lehenen

👋Kaixo 2024!

Urte berri honetan ere Telekomunikazio Burujabetzarako bidean lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, euskara, parte hartzea eta kontsumo arduratsua ardatz, kalitatezko telekomunikazioak denon eskuetara hel daitezen.

eta urte berri on guztioi!✊

Dagoeneko ofiziala da. Ezin genion albisteari gehiago eutsi: 2024ko uztailaren 22tik 25era ospatuko den Euskal Encounter edizio berriaren babesle nagusia izango gara!
izarkom.eus/izarkom-2024ko-eus

Neguko solstizio on!

Izarkomen abenduan egingo ditugun jai egunak kontsultatu ditzakezue gure lan egutegian:
izarkom.eus/2023-lan-egutegia/

⚾ Izarkomek konexioa eskeiniko du @adospilota Binakako Txapelketa Nagusia zuzenean eskeini ahal izateko.

Orotara 58 jardunaldi izango dira eta Izarkom kideek jardunaldi bakoitzeko 5 sarrera doan izango dituzue.

Ikusi egutegia eta egin eskaera!

izarkom.eus/izarkomek-konexioa

🎉ZORIONAK IZARKOM! 6️⃣ URTE!

ZORIONAK herritarrekin eta herritarrentzat, parte-hartzean oinarritutako proiektu hau osatzen duzuen guztioi!



Noiz eta nola eman behar diegu nerabeei lehen mugikorra?

Gida honetan gailu bat eskuratzeko beharrak identifikatu, erabilerari buruzko kontzientzia hartu eta azkenik, erabilerari buruzko akordio bat egiteko baliabideak eman nahi ditugu.

Jaitsi gida! 👉izarkom.eus/nerabeek-mugikorra

🎤Zer izan da zuentzat 58. Durangoko azoka?

Ilusioa, lana, urduritasuna, lagunak, elkartasuna, berotasuna, nekea, lehen aldiak, ezjakintasuna, akatsak, ikasgaiak, barreak, aspaldiko lagunak...

Hori dena baina batez ere lanean jarraitzeko motibazio dosi itzela da aurtengo daramaguna!

Eskerrik asko guztioi, eta datorren urterarte!



Erakutsi haria

Hemen jarraitzen dugu, hirugarren egunez @durangokoazoka |n.

Gidak banatu, bazkidetzak egin eta |z filosofeatzen dugu. Ez gara isilik egotera etorri 😉

Zatozte 33.postura!!

Erakutsi haria
Izarkom (r)en bultzada

Zenbait gurasok @izarkom|ek aurkezturiko gida amets bat zela esan zuten... baita garatzen jarraitzeko eskatu... behar bada beste gailu batzuk ere aztertuz...

Hemen gaude! :durangokoazoka:
Lehen eguna ia amaituta eta pozik |k izan duen harrera beroagatik. Eskerrik asko gerturatu zareten guztioi. Bihar gehiago.

Ezin duzuela etorri? Astelehenetik aurrera, ondorengo loturan izango duzue online kontsultatu edo deskargatzeko👉izarkom.eus/nerabeek-mugikorra

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea