Resurreccion Maria Azkueren abotsa (1913ko grabaziño txiki baten, webgune honetan eskegitako audixuetatik azkena) https://www.kurik.eus/#kresaletik
Gabon kantuekin kokoteraiñok, gaur goizian bulego lanetan Porruren musika libria entzutzen. "La haven' de l' ekmortontaj revoj" hipnotikua eta lilluragarrixa da, zorionak @porru_musika ! https://audio.anartist.org/channels/porru_musika/
Gaur egunian, ostera, bakero gehixenak elastikuak diraz. Urtebete aguantatzen badetsue, pozik: oihala gastau aurretik, hankatartetik edo dana dalako lekutik apurtuko jatsuz. Horretara, jostundegixan bertan "gastatzen" detsuez, urtebete baiño lehenago bota egin beharko dozuz-eta. 2/2
Eibarko tallar-erlauntzako mikrohistoria bat; artikuluan amaiera txundigarrixakin. https://eibar.org/blogak/amatino/eibarko-motoziklismoaren-azken-lekukoa
Eibar inguruko "parrapar"rei lupa filologikua jarritta. https://eibar.org/blogak/sarasua/parra-parra-parrapar-eibar-txirrista-tobogan
Jode, M. Ubach-ek aurten etara daben aldizkaritzarra. Euskal #speleo historiaren ezagutzarako ezinbestekua.
Bueno, MG-054ko #speleo biharrak amaittuta. #zientzia http://actualid-ades.blogspot.com/2020/12/mereludi.html
Irakorri barik nekan Josu Zeberio #speleo lagunari egindako elkarrizketia. Egokixa eta argigarrixa, ez bakarrik Mutrikuko karsta ezagutarazteko, baitta espeleologiaren dibulgazio orokorrerako be. Gordetzeko modukua! https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2020/12/03/josu-zeberio-uribe-garrantzitsuena-ez-da-zer-ikusten-dugun-zer-igartzen-dugun-baino/
Tabernetako kontuakin lotuta. Kazetari beterano baten furrustadia ETB-ko albistegixei, #covid19 pandemiaren tratamendu informatiboaren kontura. https://blogak.goiena.eus/faroa/2020/12/14/etsiak-jota-etbren-albistegiekin/
Halako une efimeruak gordetziak merezi dau! #EguneanBehin lehelengua nere talde guztietan, eta 4garren sailkapen orokorrian. 😁
Laster fedibertsorako beste desenbarkotxoren bat. https://sustatu.eus/1607951724😜
Pisu bat lurretik jasotzeko, belaunak doblau ezian, EZ DOZU gerrixa hondatuko. #fisioterapia #zientzia Egon lasai. Jaso pisu hori zuretako komoduena dan posturan, eta kitto. http://abante.eus/gerriaren-postura-pisuak-jasotzerakoan/
Orgullo (gay) eta satisfaccion askorekin, iragartzen dot, gaurko egunez, nere arbol genealogikuan LEHELENGOTZ bikote homosexual bat ofizialki sartu dotela; eurak eskatuta noski (izan be, askoz be gehixago ba dagoz; baiña ondiok pertsona askorendako gauza delikau xamarra danez, oiñ arte ez naiz ausartu izan arbolan sartzera; eta gaurkuakin pozten naiz; ia pixkaka normaltzen doian!).
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana