Pichichi, u-bootak, jeltzaliak eta Zita enperatrizan lagunak. https://eibar.org/blogak/orakulua/gerria-eta-foballa
Etxakixat zein kristo dan Tom Waitsen itxuria dakan tipo hori. Baiña askotan agertzen dok teleberrixetan (kasorik egitten ez doten miñittuetan) eta uste juat foball ekipo garrantzitsuren baten entrenadoria izango dala. #ZorionekoEzjakintasuna
Albistegixetan "gaur X persona hil dira, atzo baino Y gutxiago" tono triunfalian entzutzen dotenian, hildakuak txanpainez ospatzen irudikatzen dittudaz: "Zorionak! Gaur gitxiago izan gara!". #covid19 ak asko despertsonalizatu gaittu gero.
Zer moduz pelikulia @bekereke ? Umiari asko gusta jako, baiña neuri begittandu jat TXARRRRRA ez, hurrengua. 😂 Topikuak eta ideologia ezin reakzionarijuagua, parrastadan.
Resurreccion Maria Azkueren abotsa (1913ko grabaziño txiki baten, webgune honetan eskegitako audixuetatik azkena) https://www.kurik.eus/#kresaletik
Gabon kantuekin kokoteraiñok, gaur goizian bulego lanetan Porruren musika libria entzutzen. "La haven' de l' ekmortontaj revoj" hipnotikua eta lilluragarrixa da, zorionak @porru_musika ! https://audio.anartist.org/channels/porru_musika/
Gaur egunian, ostera, bakero gehixenak elastikuak diraz. Urtebete aguantatzen badetsue, pozik: oihala gastau aurretik, hankatartetik edo dana dalako lekutik apurtuko jatsuz. Horretara, jostundegixan bertan "gastatzen" detsuez, urtebete baiño lehenago bota egin beharko dozuz-eta. 2/2
Eibarko tallar-erlauntzako mikrohistoria bat; artikuluan amaiera txundigarrixakin. https://eibar.org/blogak/amatino/eibarko-motoziklismoaren-azken-lekukoa
Eibar inguruko "parrapar"rei lupa filologikua jarritta. https://eibar.org/blogak/sarasua/parra-parra-parrapar-eibar-txirrista-tobogan
Jode, M. Ubach-ek aurten etara daben aldizkaritzarra. Euskal #speleo historiaren ezagutzarako ezinbestekua.
Bueno, MG-054ko #speleo biharrak amaittuta. #zientzia http://actualid-ades.blogspot.com/2020/12/mereludi.html
Irakorri barik nekan Josu Zeberio #speleo lagunari egindako elkarrizketia. Egokixa eta argigarrixa, ez bakarrik Mutrikuko karsta ezagutarazteko, baitta espeleologiaren dibulgazio orokorrerako be. Gordetzeko modukua! https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2020/12/03/josu-zeberio-uribe-garrantzitsuena-ez-da-zer-ikusten-dugun-zer-igartzen-dugun-baino/
Tabernetako kontuakin lotuta. Kazetari beterano baten furrustadia ETB-ko albistegixei, #covid19 pandemiaren tratamendu informatiboaren kontura. https://blogak.goiena.eus/faroa/2020/12/14/etsiak-jota-etbren-albistegiekin/
Halako une efimeruak gordetziak merezi dau! #EguneanBehin lehelengua nere talde guztietan, eta 4garren sailkapen orokorrian. 😁
Laster fedibertsorako beste desenbarkotxoren bat. https://sustatu.eus/1607951724😜
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana