@theklan Mila esker nire ezinegona baretzeagatik...
😶
Protokoloak "elkartasun osoa" adierazi dio Tolosan erasoa jasan duen herritarrari
Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloa-k idatzi bat kaleratu du, Tolosako Renfeko segurtasun agente batek euskaraz egiteko esk…
https://goiena.eus/arrasate/1741101472789-protokoloak-elkartasun-osoa-adierazi-dio-tolosan-erasoa-jasan-duen-herritarrari?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
Inkesta txiki bat:
Zure Internet eta telefonia konpainiak zer egiten du irabaziekin?
Eraldaketa zure esku dago!
#AdiSeinaleari
Euskal Herria Euskarazek salatu du bere kide bati eraso egin diotela Tolosan, euskaraz mintzatzeko eskatzeagatik. EHEren arabera tren geltokiko segurtasun agente batek eraso zion gazteari, honek euskaraz hitz egiteko eskatu ondotik.
https://www.berria.eus/euskal-herria/ehek-salatu-du-bere-kide-bati-eraso-egin-diotela-tolosan-euskaraz-mintzatzeko-eskatzeagatik_2138352_102.html?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak_CM&id=LRugCp4JL3
Gaur 49 urte 5 langile erail eta hamarnaka zauritu zituen espainiar polizak Zaramagan
Gora langileon borroka!
Gora Martxoaren 3a!
#M3MORIA #Martxoak3
For me, documentary photography has always come with great responsibility. Not just to tell the story honestly and with empathy, but also to make sure the right people hear it. When you photograph somebody who is in pain or discomfort, they trust you to make sure the images will act as their advocate - Giles Duley
#photography #quote
Latza @AnderLipus -ek hemen egiten duen salaketa. Antton Lukuk "Euskal kultura?" liburuan azaleratutako panorama bete-betean erakusten du: https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20250226/ander-lipus-ez-dute-gogorik-ezer-programatzeko-euskaraz
Zer egin dezakegu? Hau ez al da euskararen aurkako oldarraldi judiziala bezain larria?
@urtzai @NEScaloni Baina geure kasuan, nukleo 'gogor' ginela gero oahrtu ginen. haiseran denak ziren 'guk etxean euskaraz egiten dug!' eta ibilian-ibilian, haurrek 7 edo 8 urte betetzen, ohartzen zara guraso askok ez duela jarraitzen hasieran bezala. 'ya, baina eske...'
Gure semearen nukleo 'gogorreko' baten amak ez daki euskaraz, eta gurasoek gazteleraz egiten dute. Baina euskararako jarrera aktibo bat dute, TB jartzerakoan, kultur edukiak kontsumitzerakoan... Horrek egiten du bidea.
@urtzai @mikelgs @Alex @NEScaloni Iruditeriak ez nau kezkatzen.
@urtzai @mikelgs @Alex @NEScaloni Barkatu, uste dut ez dela oso argi geratu...
50-50 balira, euskaldunak batean eta erdaldunak bestean jartzea iruditzen zait kontraeraginkorra, euskaldunen kasuan, haien hizkuntza ohiturak mantentzeko ikastetxetik at egindakoek dutelako eraginkortasun handiagoa (patioan berin-berdin amaituko dute gazteleraz), baina euskararik ez dutenentzako, euskararik ez dagoen klase batean egotean, euskara irakaslearen gauza bakarrik balitz bezala ikusten dutelako.
@urtzai @mikelgs @Alex @NEScaloni Ez dakit Irun hiri euskalduntzat edo erdalduntzat duzun, baina Irunen 22 laguneko gela bat osatu zuten ama hizkuntza euskara zutenekin (Haurrari lehen elehenengotik euskaraz egin, baina gurasoek haien artean gazteleraz egiten zutenak ere kontatuz).
Niri 50-50 daudenean (edo 60-40), banatzea kontraeraginkorra iruditzen zait (euskararentzako), baina 93-7 balira, noski, haien hizkuntz komunitatea babestea beharrezkotzat dut
Fotokazetaria. BO5TOK Photo-ko partaide. EIGE Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea / Photojournalist, member of BO5TOK Photo.