Erakutsi berriagoak

Aurtengo ere itzela izan da! Benetan hitzaldi interesgarriak nire ustez. Ze plazera den horrelakoak euskaraz izatea!

Dagoeneko Youtuben ikusgai!
youtube.com/watch?v=SQWamz0vHH

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Bikain Ikastolen Elkartea, Amazon ukatzen tinko, argudioz eta arrazoiz.

Baina, mesedez, egin behingoz gauza bera Googlerekin. Urteak dira beraien besoetara gogo biziz jauzi egin zenutela, gure haurrak beraien atzaparretan utziz eta Ikastolen guztiz kontrako baloreetan heziz, eta baten aurka emandako arrazoi berberek balio dute bestearen aurka ere.

mastodon.eus/@argia/1052433781

Bingen (r)en bultzada

@inigoortega
Ba bai. Eta imaginatzen dut zein izango den enpresen aitzakietako bat: "sare neuronal oso arreratuak erabiltzen ditugu, eta guk geuk ere ez dakigu nola funtzionatzen duen" 😂😂

Dena den, hobeto pentsatuta, ez dakit zergatik deitzen dioten "algoritmo", eta ez "lan baldintza". Ematen du lan baldintza kaskarren errua teknologiari egotzi nahi diotela

Erakutsi haria

Dirudienez Glovo eta antzeko enpresek langileen artean lana banatzeko erabiltzen dituzten algoritmoen "pseudokodigo edo fluxu diagramak" publikatu beharko dituzte espainiar gobernua prestatzen ari den Rider legearen arabera.

Ez dakit ohikoa den, baina kuriosoa iruditu zait. Hori bai, zergatik ez kode osoa emateko eskatu? Bestela nola ziurtatuko dute paperean diotena egia dela?

xataka.com/legislacion-y-derec

Bingen (r)en bultzada

@gontxatorre
@izaro @desertorea
Oso ona artikulua! Tristea 2012koa izan eta oraindik berdin jarraitzea...

SomConnexiorena poztekoa, horrela behar luke denekin!

Bide batez, @izarkom , zuek ze politika duzue honekin?

@gontxatorre
@desertorea
Pena! Ba puntu garbira eramango ditut. Behintzat horrela osagaiak birtziklatuko dituztela pentsatzen dut

@gontxatorre
@desertorea
Ba ez dakit, gorde gordetzen ditut, baina zuk esan bezala zergatik edo zertarako jakin gabe😅.

Hori bai, oker ez banago, operadoreari ez ezik, kontratuari lotuta ere egoten dira. Hau da, enpresa berean interneta kontratatuta duenari ere ez liokete balioko. Dena den, pentsatzen dut egongo dela horiek "askatzeko" modua.

Ea norbaitek badakien zerbait!

@gontxatorre @desertorea
Baina bai, ados nago askotan ez daukala zentzurik aldatzeak. Ez dakit zuek, baina guk etxean laubat router ditugu etxean armairu batean gordeta. Konexioarekin arazoren bat zegoenean edo operadorez aldatzean beti router berria jartzen ziguten. Zabor teknologikoa sortu ta sortu...

Ez dut ulertzen zergatik gehienek ez duten router neutro bat erabiltzen uzten...

@gontxatorre
Kontuz! Ez dakit marketing kontua den edo zer, baina 5Ghz-ko bandan funtzionatzen duen Wifiari 5G deitzen diote zenbait operadorek. Baina honek ez dauka zerikusirik telefonia mugikorreko 5G (5. generation) teknologiarekin (artikuluan aipatzen dena). 5Ghzko wifiak urte dexente daramatza merkatuan.
@desertorea

Bingen (r)en bultzada

Ez nekien Youtube-dl proiektuaren jatorrizko garatzailea asturiarra zenik. 2006an hasi zuen garapena. Konexio oso kaxkarra zuen eta streaming bidez ezin zituen Youtubeko bideoak ikusi. Irtenbidea bideoak deskargatzeko script bat sortzea izan zen.

Nik ere antzeko arazoa nuen duela urte batzuk. Katuen bideo laburrak ikus nitzakeen kargatu arte itxaronda, baina bideo luze bat ikusi nahi nuenean, adibidez hitzaldi bat, Youtube-dl erabiltzen nuen.

rg3.name/202011071352.html

#SoftwareLibrea #YoutubeDL

@txikillana
Ez ditut ezagutzen, baina hauek euskaldunak direla uste dut. Beste aplikazio batzuen artean Wordpress instalatzeko aukera dutela ematen du:
guebs.eus/hosting

@izaro @parreitu@mastodon.eus @Talaioskoop

@kudea
Kontuaren eposta helbidea aldatu nahian nabil, baina ez dut lortzen. Helbide berria berresteko mezu bat jasoko dudala esaten dit, baina ez da sekula heltzen. Laguntzerik bai?

@atxamart
Nik ere soinurik gabe izaten dut beti mugikorra, baina jakinarazpenen barran ez ikustea faltan botatzen dut. Bestela ez naiz enteratzen...

@txopi
Ondo! Ulertuta! Twitterren asko ibilitako naiz (eta oraindik ere), baina beti irakurle rolean. Hemen, berriz, daukazuen giro polita ikusita idazten hastera animatu naiz. Ea nola doan kontua!

Dokumentala ikusita daukat bai, oso ona! Zer pentsatu ematen duen horietakoa.

@porru @aldatsa @asellu@mastodon.eus

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea