@gamerauntsia
Bideo-jokotan euskaraz aritzeko gero eta aukera gehiago ditugu!
Ea PCrako ere laster argitaratzen duten eta probatu dezakedan 😀
@porru Galdetu dut, eta esan didate konponduko dutela
@porru Aplikazioaren webguneko esteka ere ez dabil 🤔
@porru Ba nik Google Playtik deskargatu nuen, baina desagertu dela dirudi 😳 Pentsatzen dut arazo puntual bat izango dela...
Webi bidez ere erabili daiteke: http://euskararentelefonoa.com/
Dena den nik aplikazioa nahiago dut. Besteek jarritako kexa (eta zorionatzeak!) ere ikusteko aukera ematen du eta.
Aurreko batean Hizkuntza Eskubideen Behatokiko #akuilaria aplikazioa erabilita kexa jarri nuen tren geltokiko kartel batzuk erdara hutsean zeudelako. Bada zuzendu dituzte, eta gainera euskarazkoa lehenetsiz.
Denbora luze neraman ingurukoekin marmarka, baina kexa formalik jarri gabe. Hemendik aurrera aplikazioa gehiagotan erabiltzen hasiko naiz. Eta zuek berdin egin beharko zenukete! 😁
@inigoortega
Zure toota ikusita nire mugikorrerako ROM berririk atera ote den begira jarri naiz, eta aurkitu dut joan den urteko uztailean garatzen hasi ziren bat!
Kezkatuta nengoen orain dudan LineageOs bertsioa zaharkituta geratzen ari zitzaidalako. Aurkitu dudana ez da azkenekoa, baina behintzat berriagoa da.
Ea ateratzen dudan denbora instalatzeko.
Gaur Game Erauntsiko #Nextcloud zerbitzaria eguneratu dugu (18 -> 20). Beldur pixka bat nuen egiten genuen lehenengo aldia zelako, baina dena primeran joan da. Docker irudien bertsioak aldatu eta gutxi gehiago egin behar izan dugu. Azkar eta ondo, usoek hegan bezala 😀 .
@porru @inigoortega
Dena den, bota egin nahi duzunaren adibide bat, eta hobeto lagundu ahalko dizugu. Aurreko argazkikoa testu bilaketa/ordezkapen sinplea da. Baina agian interesgarriagoa da kodea ulertzen duen refactoring tresna erabiltzea (Eclipsek ere baditu horrelako aukerak)
@porru @inigoortega
Ez nuen gogoratzen banuela Eclipse deskargatuta. Probatu dut eta uste dut baduela behar duzuna. Adibidez:
@porru @inigoortega
Ez dakit zer den zehazki egin nahi duzuna, baina orokorrean berrizendatzea automatikoki egitea arriskutsu ikusten dut. Banan-banan interaktiboki errebisatzeko aukera ematen dizun IDE bat erabiliko nuke.
Horregatik aipatu dut Emacs, baina egia da ez dela erabiltzen bereziki erraza. Inork besterik ez badu gomendatzen Eclipse probatuko nuke. Ziur ematen duela behar duzuna egiteko aukera.
@porru
@inigoortega
Buff ba orduan ez dakit 😌 Ea beste norbaitek laguntzerik duen
@porru
@inigoortega
AG bakarrik erabilita ez dut uste, beste zerbaitekin konbinatu beharko zenuke. Asko dira banan-banan aldatzeko?
Bestela, Emacsekin egin zenezake, baina horretarako bakarrik agian ez du merezi instalatu eta erabiltzen ikasten hasteak.
Ea norbaitek ideia hoberik duen...
@porru
Beharbada ez da eleganteena, baina nik horrelakoetan 'ag' tresna erabiltzen dut:
- https://www.mankier.com/1/ag
- https://github.com/ggreer/the_silver_searcher
Ea balio dizun
#COVID19 Ikerketek erakutsi dute maskarak eraginkorrak direla SARS-CoV-2 birusaren transmisioa murrizteko. Eragozpenak, berriz, kulturalak dira, hein handi batean. Xehetasun gehiago:
https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/maskaren-eraginkortasunari-buruzko-datuak-argitara/
@aldakur @txakal @desertorea @txopi
Dena den, ulertzen dut esan nahi duzuna, eta ados nago segurtasuna ez litzatekeela konfidantzan oinarritu behar
@aldakur
@txakal @desertorea @txopi
Nire ustez Whatsapp seguruagoa dela esatea asko esatea da. Kode pribatiboa izanik inoiz ez dugu jakingo esaten dutena egia den edo ez. Telegramen aldiz txat pribatuak badakigu benetan seguruak direla.
Gainera, Whatsappen segurtasun kopia automatikoen arazoa dago. Zifratze gakoak beraiek gordetzen dituzte, eta beraz, praktikan mezuak irakurri ditzakete.
@urtzai
@aldatsa @txopi
Oker ez banago @inigoortega aplikazioa ateratzeko desiatzen zegoen. Ziur probatu duela
RISC-V prozesatzaile arkitektura askearen lehen ordenagailua. Bai, hardware askea. Single board motakoa (raspberry pi)
Programatzailea eta bideojokalaria.