@porru
Bai, gure zerbitzarian ez dugu jokoa erosita duzun edo ez begiratzen. Dena den, "krakeatutako" jokoaren launcher bat beharko duzu. TLauncher nahiko famatua da, baina nik ez dut inoiz erabili.
Minecraft Java edizioa (gehien erabiltzen dena) Linuxen arazorik gabe dabil.
@gamerauntsia
Izugarri giro polita daukagu @gamerauntsia Minecraft zerbitzarian. Aspaldi ibili gabe eta sekula baino gustorago nabil.
Ez dot muiñari buruz piparrik be ulertzen, baiña zoragarrixa jata informatikari eta hackerrismuari buruzko azalpenak xiberotarrez entzutia. 😍 https://www.xiberokobotza.org/berriak/ekonomia-turismoa/4558-log4j-logizielaren-erdio-informatikak-muenduea-ikara-uezten-due
Proton-i esker Steam-eko 100 bideo-joko arrakastatsuenetatik 80ra jokatu daiteke Linux bidez
https://gamerauntsia.eus/bloga/proton-steam-80-joko-arrakastatsuenak-linux/
Game Erauntsiaren Minecraft zerbitzaria eguneratu dugu mundu eta bertsio berriekin
https://gamerauntsia.eus/bloga/game-erauntsia-minecraft-zerbitzaria-1-18-1/
@txopi
@inigoortega
Bai, niri joan den astean jatetxe batera sartzeko NA ere eskatu zidaten.
Beste irudi bat izurrixan artxibo grafikorako. Dozenaka dakadaz bilduta! :-) Deigarrixa jata, oso, gizarte honen adikziño maillia zelako ondo ikusten dan: itxialdi "gogorrian" tabako dendak "premiazko zerbitzu"tzat hartu ziran. Protesta gogorrenak, tabernetan (alkohola eta kafia) ipiñittako restrikziñuen kontura izaten dihardue...
#Artxipelagoa podcastaren gidoia etorkizunetik bidali dute denboraren makina bat erabiliz zer gertatuko den jakin dezagun, zuzenean egia esango baligute ez genukeela sinetsiko pentsatuta. Aktoreek ez, baina ekoizleek badakite egia eta isiltasun paktu bat egin dute. #Konspiranoia
LKren kasuan behintzat bankuko aplikazioa ez baduzu, online erosketa bat egitean SMS bidez kode (zenbaki) bat bidaltzen dizute. Gero zenbaki horri kreditu txarteleko kode sekretuaren bi digitu batu behar zaizkio (sms-an esaten dizute zein).
Konturatu naiz bidalitako kodea beti 00n bukatzen dela. Batuketa errazteko izango da? 😂 Edo kodeari bukaeran sekretuaren batuketa gehitu (ez batu) behar zaiola azaltzea baino errazago delako agian?
@porru
Arrastada
Martxoan kexu nintzen #Arduino IDEaren 2.0 bertsio berriak lokalizaziorako aukerarik ematen ez zuelako (ikusi goiko tuta). Azkenean gehitu dute eta euskarara itzuli ahal izateko eskaera egin dut Transifexen. Onartzen dutenean jakinaraziko dizuet. IDEaren bertsio zaharraren itzulpenean talde polit bat aritu ginen. Animatu oraingoan ere!
https://blog.arduino.cc/2021/12/13/arduino-ide-2-0-release-candidate-exits-beta-adds-new-features/
https://www.transifex.com/arduino-1/ide2/
@librezale #librezale
@porru @desertorea
Berandu zetorren edo ez begiratzeko onena Adifen webgunea. Ez dakit zein tren hartzen duzun, baina urrutitik badator eta atzerapena izateko joera badu gomendatzen dizut bertan begiratzea. Nire kasuan behintzat garaiz jartzen zuten atzerapena eta beraz ez nintzen geltokian zain egon behar.
@porru
@desertorea
Ni behin edo behin saiatu izan naiz Renfen eta esan zidaten atzerapena eguraldiagatik bada ez dutela dirurik itzultzen.
Astero hartzen nuen trena eta beti gutxienez orduerdi berandu. Dena den, aldi erditan ez zen pikarik pasatzen (eta geltokian leihatilarik ez), beraz askotan bidaia ordaintzen ez nuenez, atzerapena "barkatzen" nien 😂.
@aldatsa
@desertorea @txopi
Bigarrena probatu dut eta esaten dit nire QR kodea ez dela baliozkoa. Zuei funtzionatzen dizue?
@desertorea
@txopi
Agian irakurrita izango duzu, baina hemen gaiaz informazio pixka bat gehiago:
Irudian @funkwhale proiektuaren itzulpenen egoera. Euskara, galiziera, okzitaniera eta katalana bezalako hizkuntza gutxituak askoz hiztun gehiago dituzten hizkuntzen maila berean egotea #SoftwareLibrearekin bakarrik da posible!
#Librezale
Bueno txo ba imindxe ONT-router putie bridge moduen neure ASUS ostidxe sariegaz arduretuteko, eskerrik asko @agaraialde eta @izarkom -eko talde danari
Programatzailea eta bideojokalaria.