📘 HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak.
➡️ | https://www.ueu.eus/denda/ikusi/html5_lengoaia_eta_javascript_apiak |
@desertorea @Aitzol Atzo pista bat aurkitu nuen atzean nor egon daitekeen dioena 😜 .
Hori bai, badaezpada ez dut ezer esango ze: 1. beharbada oker nabil 2. pentsatzen dut arrazoiren bat dagoela misterioa mantentzeko.
@Aitzol @desertorea Kristona! Eta gainera software librea da!
@porru @desertorea Beharbada gaia pibotatzen ari naiz, baina azkenaldian buruan bueltaka daukadan zerbait da.
Nire kasuan behintzat uste dut Mastodonek eragin handia izan duela nire irakur zaletasunean. Egunero dago norbait libururen bat gomendatu edo komentatzen, eta horrek ni ere gehiago irakurtzera bultzatu nau.
Ez dakit beste norbaiti berdin gertatu zaion edo sentsazio hori duen.
Duela gutxi @mozilla dohaintzetarako #kriptodirua onartzen hasi da eta hainbat kritika jaso ditu erabaki horrengatik, kanpotik zein barrutik.
Mozilla fundazioak #klimaren inguruan dituen helburuak kriptodiruekin bateragarriak ote diren aztertuko duela eta hori egin bitartean kriptodiruak onartzearena izoztu duela iragarri du.
https://nitter.net/mozilla/status/1479143340159422468#m
Eta zuk zein iritzi duzu? Proof-Or-Work delakoan oinarritutako sistemak jasangarriak dira?
Atzo gauean positibo eman nuen botikako antigeno testean.
👍 Positiboaren berri emateko emailera idatzi nuen atzo. Gaur goizeko bederatzietan SMS bat jaso dut zenbait argibiderekin. Hamaiketan medikuak deitu nau ondo nengoen eta bajarik behar nuen galdetzeko.
👎 Email helbidea, SMSa eta medikua erdaraz.
Azkar bai, ondo ez.
LINUXENTE: Software librearen munduan murgildu nahi duen etorri berri xaloa. #hitzokei
Amaitutzat eman dut Synapse Oracleren hodeian instalatzeko gida: https://lemmy.eus/u/otsokume
Espero dut norbaiti baliagarria izatea.
Irakurri dut Ibai Llanosek 2.2milioi ikusleko pikoa izan zuela urte zahar gaueko zuzenekoan. Telebista tradizionaleko audientzia datuekin konparatzen ari dira zenbait hedabide, baina zalantza daukat konparaketa justua den 🤔:
Twitcheko datuak pantaila kopurua adierazten du, eta telebistakoak aldiz ikusle kopurua (oker ez banago behintzat). Beraz ez dira sagarrak sagarrekin konparatzen ari.
Gaur jabetza publikoaren eguna da! 🎉
Zein lan pasatu dira gaur, urtarrilak 1, jabetza publikora?
https://ikusimakusi.eus/2022/jabetza-publikoaren-eguna-2022/
@porru
Ados, eskerrik asko! Ez nekien horrela zenik. Ulertzen dut "plataforma" desberdinen artean bakarrik gertatzen dela ezta? Ze Mastodon barruan adibidez ez da horrela.
@euskalmemeak
@euskalmemeak profilean sartuta Lemmyko sarrerak ikusi beharko nituzke? Hutsik ikusten dut toot zerrenda
Gaelikoa hizkuntza ofiziala da gaurtik aurrera Europar Batasunean. Urrats garrantzitsua, hizkuntza honi bultzada ederra eman diezaiokeena. Zorionak beraz!
Besteak beste, dokumentu ofizial guztiak hizkuntza horretan argitaratuko dira hemendik aurrera. 200 bat langile arituko dira itzulpen lanetan eta abar.
Informazio gehiago:
https://www.gov.ie/en/press-release/e3150-the-irish-language-gains-full-official-and-working-status-in-the-european-union/#
https://www.thejournal.ie/irish-gaeilge-eu-language-5643611-Dec2021/
Aurtengo Gaur Eguneko albistea asko gustatu zait 😆 #abenduak28
Hurrengo bideoarekin nire Youtube katea aurkeztu nahi dizuet.
Zatozte Linux-en mundura ezagutzera!
https://www.youtube.com/watch?v=638Zu6MyWtA
Euskerazko testu askoren "bat" erdal kalkoaren gaindosiari buruz. https://eibar.org/blogak/amatino/euskaraz-hamarretik-bederatzitan-201cbat201d-soberan-dago
Programatzailea eta bideojokalaria.