Batzuetan Fedilabek gauza xelebreak egiten dizkit 😂
@inigoortega eta @Jngorria ren tootak elkartu dira.
Gehienbat nobela beltzak, distopikoak eta teknologiarekin lotutako irakurri ditut orain arte.
Zerbait alaiagoaren bila nabil orain. Norbaitek umorezko libururen baten gomendiorik?
Inoiz irakurri dudan umorezko liburu bakarra "La conjura de los necios" da. Ikaragarri disfrutatu nuen eta barre asko egin.
Oskolak, derrapatzeak eta lagunen arteko haserreak: 30 urte Mario Kart-ekin
https://gamerauntsia.eus/bloga/mario-kart-30-urte-erreportajea/
Oindik aurrera Dragoi bolako atalak barriro ikusteko aukerie okingozuie:
A ze sorpresa LISPI buruzko liburu bat euskaraz aurkitzea!
http://www.buruxkak.eus/liburua/lisp-programazio-lengoaia/2037
WordleEUS
@aldatsa Gaurko hitza asmatu dudanean harritu egin naiz. Lehenago hirugarren letra aldatuta sortzen den beste hitz bat sartu dut (pentsatzen dut badakizula zeinetaz ari naizen).
Orduan pentsatu dut: "Ahozkoan bai, baina horrela idaztea zuzena da?"
Gero hiztegian begiratu dut eta konturatu naiz beste esanahi bat duela 😂
@inigoortega
BQren ebooken sistema software libre da.
Dena den enpresa itxi zuten, beraz ez nago ziur ideia ona den orain erostea (nahiz eta ikusi dudanez oraindik saltzen dituzte)
https://mastodon.jalgi.eus/@galaipa/106976663401548015
1.500 lagunen bizitza. Jarri bakoitzari aurpegi bana, bakoitzari bere senideak, lagunak, haien sufrimendua. 1.500 kasuraino. Nafarroan covidagatik hildako kopuru bikoitza legoke txertorik gabe. Ez da arinkeriaz tratatzeko datua. https://www.argia.eus/albistea/covid-19aren-kontrako-txertoek-1500-heriotza-saihestu-dituzte-nafarroan-osasun-publikoaren-institutuaren-arabera
@inigoortega
Wow, zer da hori?
Noiz argitaratu alhalko nuen jakin gabe hasi nuen lan hau, argitaratu ahalko nuen.
Gaur publikatu dut.
ERRE GABEKO BIDEETAN
https://www.naiz.eus/eu/info/especial/20220123/erre-gabeko-bideetan
Twitterren bada tipo bat Tiktoker pedante askoren bideoei modu barregarrian erantzuten diena. Egiten dituen bideoak oso onak dira eta botatzen dituenak... itzelak. 🤣🤣
Agian egun tontoa daukat, baina negarrez ari naiz https://nitter.net/DanielFez
ZALANTZAINDIA: argitzen dituenak baino zalantza gehiago sortzen dituen hizkuntza erakundea.
#hitzokei
Astea amaitzeko albiste pozgarri bat: Movim eguneratu eta euskarazko itzulpena gehitu dute.
https://mov.im/?node/pubsub.movim.eu/Movim/094b302c-e755-47c6-8743-186fc6ec0866
Ez dago erabat amaituta baina tira
#movim #xmpp
@aldatsa@mastodon.eus Nik gaur ez dut asmatu! Eta hori azken bietan letra baten falta nengoela!
🕹Game Erauntsia hazten doa, baina hobetzeko asko dugu.
Komunitatea da gure oinarria; hortaz, zuen iritzia ezagutzeko galdetegia prestatu dugu. Zer bilatzen duzu euskal bideojokozaleen komunitatean?
🆘Lagundu GE hobetzen!
https://lainoa.gamerauntsia.eus/index.php/apps/forms/goewjKbb5fQweqCe
[ENG] Cory Doctorow: zientzia-fikzioa literatura ludista da https://lemmy.eus/post/14694
Programatzailea eta bideojokalaria.