Honek serioa dirudi….
LDAP pasahitza berehala aldatu beharra Euskal Herriko Unibertsitateari eta gaineko erakunde publikoei jakinarazi zaie arriskua dutela zibereraso bat izateko berehala. CCN‑CERT zentroak jakinarazi digu, baita ere, UPV/EHUko erabiltzaileen kredentzialak eta pasahitzak saldu direla, urrunetik sartzeko barruko zerbitzuetara VPN erabilita.
Hori dela eta, neurriak hartu behar dira berehala unibertsitatearen informazio sistemak babesteko. Lehen neurria da erakundearen kredentzialetako pasahitza aldatzea (LDAP kontua deitzen duguna), nahiz eta pasahitz hori orain dela gutxi aldatutakoa izan.
Pasahitza epearen barruan aldatzen ez duten kontu guztiak blokeatu egingo dira epea amaitu ondoren. Blokeatutako kontuak berriro aktibatzeko pasahitza aldatu beharko da Bilatu aplikazioan, gorago azaldu den moduan.
Mila esker zure laguntzagatik.
Kartelean jartzea ahaztu zaie 😜, baina Korrika EH birtualetik ere pasako da! Ez galdu!
@gamerauntsia bdz
@zital
Ibili berko zen
Maite dut Software Librea Egunean bideo-jokoak ardatz
https://gamerauntsia.eus/bloga/maite-dut-software-librea-eguna-bideo-jokoak/
@txikillana Bai! Hasita ditudan liburu pare bat bukatu behar ditut lehenengo, baina kontatuko dizuet!
SteamDeck-aren CAD fitxategiak argitaratu ditu Valvek. 3D inprimagailuekin etab komunitateak gauzak egiteko.
Eta gainera Gitlaben deskribapenean ondorengoa dio:
As mentioned in our “Take a look inside Steam Deck” video, you have every right to open up your Steam Deck and do what you want with it.
Benetan izugarria iruditzen zait "kontsola" honekin egiten ari direna. Espero dut arrakasta izango duela.
@txikillana
Pixkat kosta zait baina lortu dut bigarren eskuko ale bat.
Lidlko iragarki aldizkari batean bilduta bidali didate. Ez da hasiera txarra! 😂
@urtzai
Egia da eduki gutxiago dagoela, baina dagoena ona eta orokorream nire interesekoa da. Twitterren ere sartzen naiz, ez dizut gezurrekin esango. Baina gustorago nabil hemen.
@agaraialde
Ba Liher delako batek irabazi zuen txapelketa! Hori bai, Gasteiztarra zen, beraz pentsatzen dut ez zela bera? 😂
@txikillana
#Metaren #Instagramek eta #Facebookek ez dute Europar legea betetzen #pribatutasunari dagokionez (#GDPR). Europak AEBkin zeukan #PrivacyShield salbuespena kendu zuen 2020an eta ez du berriz beste salbuespenik sortu nahi.
Meta enpresak Europar Batasunari mehatxu egin dio: Europarren datuak AEBtara eramaten uzten didazue berriz (azken 2 urteetan egiten jarraitu dudan bezala) edo Facebook eta Instagram kenduko ditut Europan. Ordago!
WhatsApp-ek antza GDPR betetzen du.
@txikillana
Hori da! Pozten naiz gogoz dagoela entzuteaz 😃
Argitaratu dute #TuristaKlasea audioliburua. Eskerrik asko Booktegi! https://www.booktegi.eus/audioak/turista-klasea/ berandu iritsi nintzen @elegose rekin irakurtzeko ta beranduago heldu nion. Liburu motza ta ona! 👌👌 #KattalinMiner
Gustu baduzue, @elhuyar aldizkarirako idatzi dudan azkena:
Blockchainen munduaren bide galdua
Nonahi entzuten ari garen kriptodirua, NFTak, web3... horiei buruz, energia xahutze eta espekulazio zentzugabea besterik ez direnak
https://aldizkaria.elhuyar.eus/mundu-digitala/blockchainen-munduaren-bide-galdua/
@aldatsa Etxean zuntza jarri aurretik OSO konexio kaxkarra genuen. Windowsen ibili behar banitzen (normalean bideo-jokotan ibiltzeko) aurreko gauean martxan utzi behar izaten nuen eguneraketak egiteko.
Jokatzeko garaian eguneraketak egiten hasten bazen akabo. Eguneraketak automatikoki hasten ziren bigarren planoan (nik dakidala ezin zen hori konfiguratu), ez zizun abisatu ere egiten, eta ezin ziren gelditu! Prozesuak eskuz hiltzen ibili behar izaten nintzen.
Gorrotagarria benetan
@Jngorria @inigoortega
Ona 😂
@txikillana
Itxura ona, ea lortzen dudan. Eskerrik asko 😊
Programatzailea eta bideojokalaria.