Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

@porru
"Erasotzailea herriko plazan zintzilikatua izango da" Oso fan 😆

Bingen (r)en bultzada

"Euskara aurrera" ekimenak planteatzen duenarekin % 100 ados nago, baina ez iezadazue eskatu change_org plataforman eskaera bat sinatzeko.

Sinatzea ez delako doakoa berria.eus/paperekoa/1753/046/

Bingen (r)en bultzada

Konbentzionalak, elektrikoak zein autonomoak, kotxeek espazio bera kontsumitzen dute

@urbanthoughts11-ren bidez

@zital @bekereke @ekaitz_zarraga @izarkom Baina ez dakit e, hori nire interpretazioa da. Baina ados nago ez dagoela oso argi.

@zital @bekereke @ekaitz_zarraga @izarkom Nik ulertzen dut EHKom sareaz/azpiegituraz arduratuko dela, eta zerbitzua emateaz Izarkom (eta beste batzuk).

Argindarrarekin antzeko gertatzen da. Sarea enpresa batena izaten da (banatzailea), eta zerbitzua ematen dizuna beste edozein izan daiteke (merkaturatzailea, adibidez Goiener). Lehenengoaren ardura da sarea mantentzea eta argindarra behar bezala iristea. Bigarrena berriz merkatuan zuk kontsumituko duzun argindarra erosteaz arduratzen da.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Tuiter BBK live bada, eta Mastodon herriko gaztetxe edo kontzertu-taberna txikia, ez dut esango ezin denik leku bietan jo, badaude hori egiteko gaitasuna dutenak. Baina gaitasuna behar da. Eta elegantzia. Ez crosspost egiten duen app bat instalatu eta fedibertsoa spameatu. Arren otoi.

Bingen (r)en bultzada

Zure Android mugikorrean YouTube, Peertube edo bestelako plataformen bideoak iragarkirik gabe, zure helbide elektronikoaren berri eman gabe eta aplikazioa txikituz bideoa entzuten jarraitu nahi baduzue, aukera ederra duzue NEWPIPE aplikazioarekin.

F-Droid dendan sartu, NEWPIPE idatzi eta deskargatu eta instalatu dezakezue.

Bikaina izateaz gain, saihesten ditu YouTuben agertzen diren bideo arriskutsuak erakustea (Nahi duzu diru asko irabazi lan gutxi eginez?). Nahikoa da!

@RiverRock
@gorka_bm @desertorea
Bueno, kasu honetan Animsa enpresa publikoak garatu du sistema. Bozkatzeko nortasun agiria sartu behar zen. Pentsatzen dut errolda ere begiratuko zela.

Iruzurraz konturatu eta bozketa geratzea ere ez zait gutxi iruditzen.

Ez dut enpresa hori batere gogoko (Microsoft...), baina kasu honetan ez zait iruditzen hain gaizki egin dutenik.

Bingen (r)en bultzada

:mastodoneus: pertsona dexente biltzen ari gara, zein urte tartetan gabiltza? #mastodonEUS

@gontxatorre
Hau aurkitu dut. Dirudienez pirateria eta plataforma handien konpetentzia izan ziren arrazoiak.
sustatu.eus/1529325630

Bingen (r)en bultzada

Ondo legoke "Lokala" eta "Federatua" aukerak dauden moduan "Taldeak" ere egotea.

Mastodoneko instantziek komunitateak kontuan dituztenez, ondo legoke euskal komunitatean segmentazioak egotea, adibidez: Zientzia, Gasteizko euskaldunak, Soziolinguistika, Euskarazko edukigileak...

Euskal komunitatea txikia da eta segmentazioaren bidez elkarlana susta daiteke.

Ea egunen baten Mastodonek aukera hori bermatzen duen. 😁

@Hego Irakurri nuenez badaukate hori garatzeko intentzioa. Gainera ulertu nuenez mezu bakoitzeko aukeratu ahalko da zein taldetara bidali. Kristona iruditzen zait!

@gontxatorre Nik ere hori neukan buruan, baina "La Casa del Libron" Elkar argitaletxearen liburuak aurkitu ditudanean berriro hasiko zirela pentsatu dut.

Ez diot zentzu askorik ikusten beraiek saldu ez eta beste batzuek egitea.

Badaki norbaitek Elkarren ebookak non erosi daitezkeen? "La casa del Libro"n aurkitu ditut, baina Adoberen programaren bat behar da DRMa dela eta. Beste alternatibarik ezagutzen duzue?

Susa eta Ereinen liburuak merke, eroso eta DRMerik gabe erosi daitezke, baina beste euskal argitaletxeenak ez ditut aurkitzen.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea