@aldatsa @txikillana
Errematatzeko, hiztegian begira jarri, eta ikusi dut barraskiloak bi motatakoak bereizten direla: kakol-gizakiak, eta kakol-señoritiak/damak😂😂😂
Nik dakidala barraskiloek ez dute sexurik, beraz ez zait argi geratzen nola den. Galdegingo diot bihar izebari.
@aldatsa
@txikillana
😂😂😂
Berez txikitatik entzun dut, baina oraindik ez naiz ohitu jeje.
Herria Urdiain da, Sakanan. Hizkerari Burundako euskalkia esaten zaio.
@mikelgs
Horrekin ez dut esan nahi etsaiak direnik. Nahiz eta alde bat bereziki tematuta dagoen horrekin...
Gure gazte asanbladan kolore askotako jendea gaude, eta egiten ditugu gauzatxoak. Baina gai askorekin ezin da...
@mikelgs
Ez dakit ulertu dizudan. Nire mezuarekin esan nahi nuena da ez direla egun batetik bestera haserretu diren bi lagun. Aipatzen duzun zapalkuntzaren jatorrian ez ezik, soluzioa emateko bide edo estrategian ere ez daude ados.
Ez datoz bat feminismoan, politika instituzionalean parte hartzean, presoen gaian, langile antolakuntzan...
Oso zaila da elkarrekin ezer egitea.
Noizko gurean? Nik hilero 80€ ordaindu behar dut erdi hutsik doazen garraio publikoak erabiltzeagatik.
Berdin irabazten dute 80€ ordaintzen duen bidaiari batekin edo 8€ ordainduko lituzketen 10ekin.
Bigarren kasuan, langile klasearen botere adkisitiboa igotzeaz gain, planetaren aldeko apustu paregabea egingo lukete.
Noizko? Itxoiten
Topera honekin. Aspaldiko ideiarik onena.
@desertorea
Aja! Ez nuen protokolo hori ezagutzen. Horrek dena aldatzen du 😂
@desertorea
Oraindik ez da inor haserretu bideoan beste urgazaleak "off the record" esan duelako? 🤣
Apostu indartsua klimaren, zerbitzu publikoen eta ekonomia sozialaren alde. Apunta, EHko Administrazioak! https://www.berria.eus/albisteak/214143/hilean-9-euro-ordainduta-alemaniarrak-ia-nahi-bezala-bidaiatu-ahalko-dira-datozen-hiru-hilabeteetan.htm via @EDERTO87
@otsokume
Gaizki gogoratzen ez badut esango nuke epea desberdina dela 🤔 72 ordu polizia edo dena delakoari abisatzeko dela uste dut. Baina ez egin kasu handirik niri...
Horretaz gain, ulertzen dut LKri isuna jarriko diotela, ezta?
@otsokume
Arrazoi! 21 egun! Bidali duten dokumentuan ez du datarik jartzen, eta oraintxukoa zela uste nuen.
Nire ustez, egoera honetan, garrantzitsuena ez da #DuckDuckGO nabigatzaileak beraien erabiltzaileen jarraipena egiten uzten dion #Microsoft|i (akordio baten bidez); izan ere, pribatutasun arazo bat izan arren, beste arazo askori aurre egiteko gai da. Arazoa da informazioa ezkutatu duela, eta zer proiektu mota den kontuan hartuta, komunitatearen konfiantza ezinbestekoa duela. Jota geratuko da? Batek daki, baina oso aurrekari txarra da https://www.reviewgeek.com/118915/duckduckgo-isnt-as-private-as-you-thought/
@inigoortega
Zenbat eta egiteko gauza gehiago izan orduan eta beranduago jaikitzen naiz ohetik. Beraz, ez dut uste niretzat balio duenik ere 😆
Programatzailea eta bideojokalaria.