Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

Nola edaten dute ura txakurrek?

Bideo bitxi bezain argigarria.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Hau #damolat . Garai baten, irrati komertzialak jentian gustoko gauzak emititzen ez zittuanez, irrati piratak sortu ziran. TB zaborran aurrian, TB pirata?? sustatu.eus/1672487338

@JokinPA
@iune Beraz euskaran bakarrik ez, marketingean ere ez dira onak 😂

Bingen (r)en bultzada

@urtzai @jonan_gallas @euwikipedia Bilaketa firefoxen eginda, lehen hitza euskaraz instalatuta, duckduckgo-n, Maialen Lujanbio. Aurreneko emaitza wikipedia gaztelania, bigarrena ingelesez, hirugarrena euskaraz. Soluziorik?

@iune
@JokinPA
Promediosdun kanpo kamapainak ?

😂 Espero dut euskarazko itzulpenak behintzat ezetz.

Bingen (r)en bultzada

Hemen ez dakit nortzuk erabiltzen duzuen Torrent, baina jakin dezazuen, ez duzuela zertan iragarkiz betetako utorrent eta bittorrent erabili. qBittorrent izeneko aplikazio oso txukun bat dago. Librea eta uTorrenten oso antzekoa.

qbittorrent.org/download.php

Webgunea pixkat itsusia da, baina bueno, programa ez.

@inigoortega
Bueno, leku bakarrean geldi egotea baino entretenigarriagoa da taberna batetik bestera poteoan ibiltzea: hankak luzatu, mozkor maila neurtu, denbora egin eta ondoko solaskideak aldatzen joateko balio du.

@malvara
Ba niri gustatu zitzaidan, azkar pasa zitzaizkidan hiru orduak. Argumentua ez zitzaidan asko gustatu (horrelako operazioa horretarako bakarrik??), baina bisualki oso polita eta orokorrean entretenigarria.

Bingen (r)en bultzada

🏆🎮100 pertsonak baino gehiagok bozkatu dute dagoeneko Game Erauntsia Sarietan!

Halere, momentuz ez dago irabazle argirik. Zuk ere bozka dezakezu: sartu esteka honetan eta bete galdetegia!

Opariak zozkatzen gabiltza, gainera👇

#Bideojokoak #GESariak

lainoa.gamerauntsia.eus/index.

@xabi
Ba ez daukat instantzia erreferenterik buruan. Esango nuke gazteleraz asko daudela, eta erabiltzaileak nahiko sakabanatuta daude. Lerro federatuan kontatzen hasi naiz eta berehala iritsi naiz hamarrera.
@angabantxo @irure @agaraialde @inigoortega

@angabantxo
@xabi @irure @agaraialde @inigoortega Normalean giro ona egoten dela esango nuke. Jende interesgarri asko dago hortik. Baina noizean behin polemikaren bat sortu eta giroa gaiztotzen da.

@Loko_Bortx
@GariGaraialde Ikusmen arazoak dituztenei laguntzeaz gain nik batzuetan irudiari kontextu gehiago emateko aprobetxatzen dut. Edo irakurleak zehazki zertan fijatzea nahi dudan azaltzeko.

Nik behintzat beti irakurtzen ditut (mezua interesatzen bazait noski). Beraz suposatzen dut besteek ere hala egiten duzuela 😂 Ez dakit horrela den edo ez.

@inigoortega
Ez dut mezu konkreturik jarriko. Baina besteak beste lerro federatuan ikusten ari naiz: blokeoak, irainak, harropuzkeria, seinalamenduak, jarrera autoritarioak...

A ze giroa gaztelerazko Mastodon instantzietan azken egun hauetan... Fedibertsoan dena ez da urre.

Argi geratzen da teknologiak pisua badu ere pertsonek egiten dutela sarea. Eta instantzia egokia aukeratzeak duen garrantzia.

@inigoortega
Lehen hasi naiz ikusten eta lehen atala erdizka utzi dut. Oso geldoa iruditu zait.

Agian bigarren aukera bat emango diot ze gomendatu didan lagunaz fidatzen zait. Baina bueno...

bukatuta. Istorioaren denbora lerroan tarteka galdu egin naiz, eta atzera eta aurrera ibili behar izan naiz haria jarraitzeko. Dena dela, gustatu zait eta gustora irakurri dut.

@xabi
@inigoortega Ezin dizut ziurtatu pantaila dela, baina apostu egin beharko banu hor jarriko nuke nire dirua. Batez ere telefonoa badabilela esan duzulako (datuak atera adb bidez atera dituzulako).

Aukera bat da pantaila erosi, probatu, eta funtzionatzen ez badu itzultzea. Pantailari babes plastikoa kentzen ez badiozu eta fundamentuzko webgune batean erosi ez zenuke arazorik izan beharko hori egiteko.

Bingen (r)en bultzada
Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea