Egun bateko atzerapenarekin, baina bukatu dut #BerrizZentauro irakurtzen. Sentsazio gazi-gozoarekin geratu naiz.
Alde batetik, etorkizunean (liburuan orainaldian) gertatutako kontakizunak gustatu zaizkit. Teknologiak hartuko dituen bideak imaginatzen disfrutatzen dut, eta ideia interesgarriak planteatzen ditu liburuan. Protagonistaren arlo pertsonala ere (harremanak, familia, lana, kezkak etab) ere gustatu zait eta berarekin konektatzea lortu dut.
1/2
#BerrizZentauro 4/4
Jakinduria komunala zer (ez) den:
"Brainstorming bat imajinatzeko kapaza da (hala egiten dute lan enpresan ere, noski), zeinetan denek botatzen duten momentuko burutazioa, eta, azkenean, teklatuaren jabe denak nahi duena idazten duen. Plural maiestatikoa erabiltzen da gero, eta listo."
Grazia egin dit, agian behin baino gehiagotan ikustea egokitu zaidalako 😉
🦍🎥Donkey Kong Country: Tropical Freezen bideoanalisia, minutu batean!
Retro Studios|en azken bideojokoa sekulakoa da guretzat, eta berarekin zerbait berezia egitea erabaki dugu.
@desertorea
@inigoortega Androidek orain badu horren ordezkoa. Ezarpenetan "Larrialdietarako informazioa" atalean sartu ditzakezu kontaktuak. Gero telefonoa blokeatuta izanda ere ikusi daitezke.
Adoberen DRM bidez "babestutako" liburuak deskargatu eta askatzeko bi Calibre plugin aurkitu ditut: ACSM Input eta DeDRM_tools
Uste baino errazagoa izan da. Beraz, hemendik aurrera liburu gehiago irakurri ahalko ditut ebookean. Adibidez Elkarrenak. Susa eta Ereinek DRM gabe saltzen dituzte.
Honek DRMaren erabileraren konplize egiten nau (nahiz eta gero kendu), baina paperean gutxienez bikoitza balio dute.
@inigoortega
Aurreko batean zure herrian "sarrera debecatuta" zioen kartel bat ikusi nuen 🫠
@joxean
Azken urtetan Fiskars etxekoak oso modan jarri dira. Aizkora buru normala beharrean ziri moduko bat dute. Porra, aizkora eta ziria konbinatzen dituela esaten da. Egurra txikitzeko primerakoak.
Jon Arretxe elkarrizketa dute @guaixen. Hainbat kontu aipatzen ditu: #LyricaGaraia, Toure protagonista duen bederatzigarren liburua, Bilboko San Frantzisko auzoa...
San Frantziskon "sakon-sakonean dagoen arazoa pobrezia da; bazterkeria. Hori ez da konpontzen ez kamera hobeagoak eta sofistikatuagoak ipiniz, ez polizia eramanez ordu jakin batzuetan."
https://guaixe.eus/arbizu/1673293141375-tourek-ikusten-duena-ikusten-dut-bere-ikuspuntutik
@miren
@garaolaza Uste dut Bergaran badela denda bat. Edo bazegoen behintzat. Baina ez dakit izena (autobusetik ikusten nuen, baina ibilbidea aldatu zuten aspaldi). Agian @damian zuk ezagutzen duzu?
@jolaus@mastodon.eus
"Espainiako 16 eta 30 urte arteko gazteen %61ek kriptoaktiboren batean inbertitzen dute."
Esango nuke okertu direla. Inkestak dioena da Espainian 16 eta 30 urteko %15.8k azken 5 urtetan produktu finantzioren batean inbertitu duela. Eta horietatik %61k kriptotxaponetan. Bada desberdintasuna 😅
Zer gertatzen da egun hauetan ehunekoekin? 🤣 Atzo Argian (Bueno Gedarren), gaur Berrian...
@argia
Titularrean 10etik 8 dio, baina artikuluan bertan ematen dituen datuekin ez luke 10etik 6 behar?
2022an sinatutako kontratuez ari bada:
Kontratuak guztira: 18.310.343
Mugagabeak: 7.027.160
Aldi baterakoak: 11.283.183
11.283.183 x 100 / 18.310.343 = %61,62
Abendukoak bakarrik:
Kontratuak guztira: 1.189.917
Mugagabeak: 464.152
(100- (464.152 x 100 / 1.189.917) = %61
Agian ez naiz zerbait ulertzen ari, baina begira jo dit...
Kaixo lagunak! 👋
Garazi eta Lio gara, Baionako Bernat etxepareko LH Merkataritza saileko ikasleak.
Irabazi asmorik gabeko ikasle kooperatiba bat sortu dugu.
Bota nahi zituzten ordenagailuak berpiztea eta lehen mailako ikastolen haurrei eskaintzea dugu xedetzat.
Mundu hobe bat eraikitzeko jaio gara:
- Aztarna ekologikoa eta soziala murriztuz
- Software librea bultzatuz
@theklan
@mikelgs @euwikipedia Hori diote bai... dena den niri aitzakia bezala balio diot...
@izarobasurko
Erein ere ondo. Susan baino garestiago, baina paperean balio dutenaren erdi prezioan edo.
Gainerako euskal argitaletxeek badute zer ikasi!
@susa
@theklan
@mikelgs @euwikipedia Nirea Game Erauntsiako webgunean Wikidata erabiltzen hastea. Ideiak bai, baina denborarik ez ordea 🥲
@kiribilketan@mastodon.eus
@zital @RiverRock Aspaldian ez, baina lehen dezente erabiltzen nuen. Eta nire esperientzan esango nuke funtzionatzen duela. Agian kasualitatea izango da, baina jarritako haibat kexa zuzenduta edo euskara gehituta ikusi ditut gerora.
Programatzailea eta bideojokalaria.