Erakutsi berriagoak

@erralin
@joxe CNMT(aka. Paperezko etxea)ren ziurtagiriak dira onenak. Sin dudarik gabe.

Leku guztitan onartzen dituzte, eta Linuxen badabiltza soft librea bakarrik erabilita.

Bingen (r)en bultzada

#BaiEuskarariSariak2023 jolasa, irabazi 50 euroko bi bono!

Parte hartzeko, erantzun galdera eta 🔃 bultzatu.

🔸Zein urtetan banatu ziren lehen aldiz Bai Euskarari Sariak ? 🔸

Bilatu erantzuna: baieuskarari.eus/eu/bloga/2023

Izebaren etxera (90urte) eskutitza esanez kobrezko telefonia linea kenduko dutela. Galdetzeko deitu dut eta eskaini diguten alternatiba bakarra telefonia mugikor bidezko teknologia erabiltzea. Harrizko etxea, pareta lodiak... barruan ez dago estaldurarik. Beldur naiz ziurrenik ez duela funtzionatuko 😰

Hori + hilean 10 euro gehiago ordaintzea.

🤬🤬🤬🤬

@inigoortega
Bai, beta daukat, baina ez dabil (guztiz) hala ere. Profil konkretuak arazorik gabe ikusi daitezke, baina denbora lerrorik ez dago. Eta hori gabe... nekeza da pertsonaz-pertsona ibili behar izatea. Mezu bilatzailea ere ez dabil.

Bingen (r)en bultzada

Gaur duela 15 urte, RepRap proiektuko 3D inprimagailu batekin beste inprimagailu bat sortzeko pieza multzo osoa inprimatu zuten lehenengoz.

Egun darabilzkigun 3D inprimagailuek guztia zor diote horri 🥰

en.wikipedia.org/wiki/RepRap

#3Dprinting

@txopi
@txo_elurmaluta Reprapen gaztelerazko CloneWars komunitatean ere jende atsegin eta ona besterik ez nuen aurkitu.

Izugarri disfrutatu eta ikasi nuen. Ederrik ordu sartu ere...

Orain geldi daukat aspalditik. Covid garaian babes diadema eta ate zabalgailuak inprimatzen gelditu gabe ibilita plaka erre nion, eta ez dut denborarik hartzen (eta ez dakit egingo dudan) konpontzeko jeje

@txopi
@txo_elurmaluta Eta kriston komunitate ona du atzean.

2014.en urtean Euskadi irratian inprimagailua zuen Zarauztar bati elkarrizketa egin zioten. Entzun, eta proiektuarekin maiteminduta harremanetan jarri nintzen berarekin. Bada tutorial eta informazio pilo bat pasatzeaz gain bere inprimagailua utzi zidan! Ez ninduen ezagutzen, eta gainera adin txikikoa nintzen...

Etxera ekarri eta nirea eraiki nuen.

Bingen (r)en bultzada

Tablet bat erosi behar dut baina ez dakit ezer honi buruz.

Existitzen al da tablet bat Linux-ekin?

Gaurkoa bezalako egunetan botatzen dut faltan Twitter 🙃

Fritter bidez erabiltzen nuen (oraingoz hor daukat marra gorria), baina duela aste batzuk funtzionatzeari utzi zion...

Bingen (r)en bultzada

#BaiEuskarariSariak2023 jolasa, irabazi 50 euroko bi bono!

Parte hartzeko, erantzun galdera eta 🔃 bultzatu.

Bilatu erantzuna: baieuskarari.eus/eu/bloga/2023

🔸Hauetako zein entitatek EZ du jaso Bai Euskarari Saria? 🔸

Bingen (r)en bultzada

#BaiEuskarariSariak2023 jolasa, irabazi 50 euroko bi bono!

Parte hartzeko, erantzun galdera eta 🔃 bertxiotu.

Argibideak hemen ⬇️
baieuskarari.eus/eu/bloga/2023

🔸Noiz eta non egingo da aurtengo Bai Euskarari Sariak ekitaldia?🔸

@txo_elurmaluta
Gure herriko elkarte batean telebistan agertu diren antzeko astakeriak entzun omen ziren ditxosozko partidua bitartean... beraz hemen ere baditugu bai.

@txerren
@txo_elurmaluta Behin horrelako captcha batean "barrez dauden txakurrak" identifikatzeko eskatu zidan 😵‍💫

Bingen (r)en bultzada

Captchak ia erokeriaren munduan erori dira.

Orain AAk lagundu behar ditugu irudi onak sortzen, baina...

Inork ikusten ahal du urtxintxa bat irudian? eta mikroskopio bat? nik behintzat ez ditut ikusten, ezin esan hor daudenik (lehoiak bai, baina ez dute hori eskatzen)

Nik saltatu eta saltatu ibili naiz, baina inungoan ez dut benetan ikusi eskatzen zidatena, benetan.

Azkenean onartu behar izan dut urtxintxa batek buztanik ez edo sei hanka izaten ahal dituela... nora garamatza honek? 🤷

Bingen (r)en bultzada

The Last of Us telesaila bikaina da, ikusi
Torrentez jeixtea dao

Banuen euskal fedibertsoko topaketara joateko gogoa eta asmoa. Baina azkenean ezin izango naiz bertaratu. Ia hurrengoan.

Asko ikasi, eta ondo pasa!

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Kalean idazteko esaldi polit bat okurritu zait, hemen irakurritakotik.

"Nor(k) hil du ergatiboa(k)?"

Azalpena behar badu, hobetzeko edo, interpretazioak:
- Nor hil du ergatiboa? (azpierabiltzea)
- Nork hik du ergatiboak? (gainerabiltzea)
- Nor hil du ergatiboak?
- Nork hil du ergatiboa?

@alkarterri
Norbaitek gai hori ateratzen duen aldiro Kau Kori Kuraren hau etortzen zait burura 🤣
youtube.com/watch?v=o3yREFVMeL

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea