@zital
@Ionliz @bekereke @ekaitz_zarraga @eider @pancake Ze ona! Asko gustatu zait eta eskatu dut nik ere...
Euskaratzearena begira ibili naiz, eta erronka polita dirudi. Zitalek dioen bezala firmwarea aldatu daiteke, baina pantailaren muga teknikoek ez dute oso erraz jartzen.
Adibidez, astegunaren lehen posizioan A, F, M, S, T edo W letrak, eta bigarrenan A, E, H, L, O, R, T, edo U bakarrik marraztu daitezke.
Hardwarea ingeleserako dago espreski diseinatuta.
Kaixo!
Hementxe daukazue #2023UrrirakoProposamenak traolan egindako ekarpenekin osatu dugun inkesta https://erabili.liberaforms.org/202310-elegose
🗓️ Inkesta betetzeko muga-eguna 2023-10-04 da.
Eman zure iritzia. 🤟
Urria heldu da, eta #GauarenUsaina ri buruzko iruzkin gutxi ikusi ditut 🤭 Ni (berriro ere) azken momentuan ibili naiz.
Hori bai, behin hasita berehala bukatu dut, engantxatuta. Intriga oso ondo mantentzen du.
Ez nuen autorea ezagutzen, baina antza nahiko famatua da. Poztu naiz Montalbanoren ikerketa gehiagoz gozatu ahalko dudala jakitean. Ia gehiago euskaratzen dituzten.
⚠️ Despistatu egin gara!!! Eta honezkero urrirako proposamenak bozkatu beharko genituzke! Baina ez gaitezen beldurtu.
Hauek izango dira datak. ADI!, tarte laburragoak baitira:
📖 Irailak 25 - 28: proposamenak egin #2023UrrirakoProposamenak traola erabiliz.
📊 Irailak 29 - urriak 1: Proposamenak bozkatzeko tartea!
Ekin, ekin, ekin!!
Peertubeko bideoak NewPipe bidez ikusteak ez du eraginik ikustaldi kopuruan 🫤
@inigoortega
Pixkat bai 🤣
@inigoortega
A ze beldurra ematen didazun.
Urte batzuk dira esan zidatela atera gabeko agin baten gainean beste bat daukadala. Atera gabekoak ez omen dauka itxura txarrik, baina atzetik datorrenak bai. Min egiten hasten bada biak kendu beharko dizkidate.
Zorionez urte batzuk daramatza geldi... baina ez dut oso altu esango.
Game Erauntsia Irratsaioa | #4-01 (59. atala) | Naiz Irratia https://peertube.eus/videos/watch/f944bcb6-8e71-4ce4-8886-131bafa31226
AMAITU DA aurtengo Babesle kanpaina Mastodonen. A ze matraka... 😄
2022 urtean 15 babesle ginen (Abaraskako kideok barne).
2023an horietako lauk ez dute errepikatu. Baina berriak elkartu zaizkigu, Mastodonen proposatu baitugu horretarako bidea.
Dozena bat babesle berri elkartu direnez, aurten (momentuz) 21 aportazio jaso ditugu.
ESKERRIK ASKO!! 🥰
Lortu dugu 1000€ko saldoaren muga gainditzea!
Epe laburrean ez dugu proiektu berririk abiatuko, baina sorpresatxoren bat etorriko da! 😉
@txikillana
@RiverRock @desertorea @mikelgs @tfe
Erregulatzekotan agian egokiagoa litzateke edukia kontrolatzea sarrera beharrean?
Ze dokumentalean aipatzen diren hainbat eduki ez dira aproposak ez haur, ez gazte, ez helduentzat. Zenbat eta gazteago, orduan eta arrisku gehiago noski. Baina bestela ere, nire ustez, ilegalak behar lukete dokumentalean aipatutako bideo gehienak (ez badira denak).
@txikillana
@RiverRock @desertorea @mikelgs @tfe Nire ustez ere adina kontrolatzeko neurriak ez dira soluzioa. Efektiboak ez izateaz gain (nahi duenak beti aurkituko du modua), Interneten pribatutasunean duten eraginagatik.
Hemen horri buruzko EFF fundazioaren artikulu bat.
Ingelesez: https://www.eff.org/deeplinks/2023/03/age-verification-mandates-would-undermine-anonymity-online
Gazteleraz:
https://www.eff.org/es/deeplinks/2023/03/age-verification-mandates-would-undermine-anonymity-online
Digitalizazio burujabea hezkuntzan jardunaldiak - zuzenean
https://www.youtube.com/watch?v=J2E5g3R2pc0
@mikelgs
@kilkerra @joxe @txapisotegi Zelofana ez da plastikoa, eta gainera biodegradagarria da? 😯
Programatzailea eta bideojokalaria.