Erakutsi berriagoak

@Izaskun
@desertorea @julengabiria @elegose Nire gaurko erosketa izarra Toureren 10.a izan da: Musker Amarruak.

Jon Arretxe bertan zegoen, eta sinatzeko eskatu diot. Ilusioa egin dit, sagaren oso zalea naiz eta (elegoseren erruz!).

Baina etxera iritsi naizenean, dedikatoria irakurri, eta begira! 😭🤣🤣

Bingen (r)en bultzada

@Tolosa Oraintxe bertan, datorren urtearen hasieran K-9rako Thunderbird migrazioa planifikatzen ari gara.

@zital
@desertorea Ba atzo (edo agian herenegun?) sartu nintzenean "egitaraua", "sinadurak" eta "info praktikoa" menuan ez zeuden. Eta egitaraua ezin bilatu ibili nintzen 🙃 Bilatzailetik bilatu behar izan nuen

@ekaitz_zarraga
Kritikatu daitekela uste dut. Modua da bakarrik gustatu ez zaidana.

Esan bezala, ez gara ados jarriko.

@ekaitz_zarraga
Baina bueno, nahi baduzu hemen utziko dugu. Ez gaude ados eta ez gara jarriko eta.

@ekaitz_zarraga
Ba ez gaude ados.

Kodea kodea da, baina pertsona baten lan/esfortzuaren emaitza da. Eta niri behintzat ez zait gustatzen norbaiti esatea egin duena oso txarra dela. Eta uste dut hori entzutea ere ez dela atsegina.

Ez dut ikusten zergatik kodea den berezia. Beste lan mota batzuekin egiten ez dena, zergatik da onargarria softwarean? Adibidez"Blog artikulu honek akats larriak ditu. Nahi duzu berridaztea profesionalki?"

Software librearen kasuan "lotsa" sustatzen duela uste dut.

Bingen (r)en bultzada

@ekaitz_zarraga
Dena dela, nire uste apalean "arazo larriak" eta "profesionalki" ez ziren hitz egokiak. Are gutxiago kodea "oso txarra" dela esatea.

Profesionalarekin ulertu dut beraiena ez zela profesionala esaten ari zinela. Gaztelerazkoan gehitu duzun oharrean ulertzen dut ordainpeko lanaz ari zinela.

Ze kode bat izan daiteke txarra baina profesionala. Helburu eta baliabideen arabera.

@Tolosa

@ekaitz_zarraga
Lehenengo, ez gaitezen haserretu, ados? 🤗

Zure mezuetan "hau kk bat da, zuk ez dakizu, nik egingo dut ondo" interpretatu dut. Soft librearen munduan nahikoa zabaldu den jarrera. Beno, beharbada "egingo dut" baino "esango dizut" izaten da normalean.

Ziur ez zela zure asmoa, eta hotzean pentsatuta, uste dut (hemendik ezagutzen zaitudan gutxitik) ez zarela horrelakoa.

Twitterren erreferentziak piztu nau, aurretik izan ditudan beste eztabaida batzuekin lotuta.
@Tolosa

@txo_elurmaluta
Zoritxarrez, Maker mundua utzita daukat, baina gustura irakurtzen ditut zure mezuak.

Leap Motiona (partekatu duzunaren aurreko bertsio bat?) unibertsitatean erabili genuen informatikako bigarren mailako proiektu batean. Eskuaren mugimenduekin etxe domotiko bat kontrolatzeko programa garatu genuen. Oso dibertigarria izan zen. Katxarro oso guaia da.

@ekaitz_zarraga
@Tolosa
Eta Xiterren aitzakiak ez du balio... lehenago ere irakurri dut, eta batenbatek noizbait esan dit ere. Eta pixkat haserratzen nau egia esan.

Mastodonen egoteak ez du esan nahi mezu guztiak modu positiboan interpretatu behar ditugunik. Eta are gutxiago guk esandakoa besteek beti ondo hartuko dutela suposatu behar dugunik. Hemen ere hitzak zaindu behar dira inor ez mintzeko 😆

@Hitz_zentroa

@ekaitz_zarraga
@Tolosa
Barkatu sartzea, baina niri ere ez zait egokia iruditzen zure lehenengo mezua. Norbaiten lana eta profesionaltasuna zalantzan jartzen ari zara... Niri behintzat min egingo lidake horrelako zerbait irakurtzeak.

Intentzioa ona izango zen, ez dut zalantzan jartzen, baina gauzak beste modu batera esan daitezke...

@Hitz_zentroa

@gontxatorre
@jogerka @mikelgs @trikutik @desertorea Gu ere bila aritu ginen, eta ez genuen ezer aurkitu. Azkenean, Factor Energiarekin kontratatu genuen, txikiagoak zirelako edo... baina haserre bukatu genuen. Argia berainera pasatzeko SomEnergiaren kontrako mezu lotsagarriak etab...

Orduan merkatu arautura pasa ginen. Orain ez dakit, baina duela bizpahiru urte ASKOZ merkeagoa zen. Eta oker ez banago orain ere merkeena da.

Etikoki aukera onik ez badago, behintzat izan dadila merkeena...

@elegose@mastodon.eus #AzkenEtxea oso ona. (Izorrakia dator) 

@aldatsa Bai, hildakoarena lotu gabe geratzen dela iruditu zait. Pasaportea lortzeko pegotea ematen du. Amaieran argituko zela espero nuen, baina ez.

@mikelgs @txikillana @ekaitz_zarraga Bai, eta esango nuke "irteera" desberdina izaten dutela.

Fruitu lehorrak txikitzeko bestela? ez dakit...

@elegose@mastodon.eus #AzkenEtxea oso ona. (Izorrakia dator) 

Lehenengo kapituluetan istorioa ondo ulertzen ari ez nintzenaren sentsazioa izan dut. Atzera eta aurrera ibili naiz txanoduna eta kaskagorria pertsona bakarra edo bi ziren ezin asmatu. Ni behintzat tranpan erori naiz. Zerbait sumatzen nuen hasieratik noski, baina ez zegoen argi adierazita. Gustatu zait "joko" hori.

Hori bai, badago benetan ulertu ez dudan zerbait. Hildako emakumea zer? Nondik eta nola? Zerbait galdu dut?

Bingen (r)en bultzada

#EuskalGameJam|eko bideojokoek grafikoak, jokagarritasun mekanikak, musika eta gehiago dituzte jadanik!

Biharko txukuntzea geratzen zaie orain partaideei😏

#Bideojokoak #Euskara

@theklan
Oinarrizko jokoa doan bai. Baina, DLC guztiak gaur erosteak 1024 euro 🤣

Dena dela, joko oso ona, bai. Nire gogokoenetakoa, eta ordu gehien sartu ditudanetako (Sims 2n batez ere).

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea