Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

—Ah, maite dut igande goizak sofan etzanda pasatzea.
—Osteguna da, Homer!

Bingen (r)en bultzada

@Ionliz
@theklan
Joe, lehen bezala hasiera orrian behar luke horrek! Baina pozten naiz lehengo bilatzaileak hor jarraitzen duela jakiteaz.

Dena dela, kargatze spinner bat dauka niri behintzat entegabe trabatzen zaidana

Bingen (r)en bultzada

Bai: kafetegi lasaia. Baina: ondoko mahaian hizketan ari den tipoa txikitan megafonoen lapikoan erori zen.

Bingen (r)en bultzada

🎮 ✍️ Game Erauntsian lan egin nahi duzu? Bideojokoak eta euskara uztartu gura dituzten pertsonen bila gabiltza!

Pasa zaitez gure webgunetik lan deialdia irakurtzeko; maiatzaren 5ean itxiko dugu.

#LanEskaintza #GameErauntsia

gamerauntsia.eus/bloga/lan-esk

@Jokin_PA
Baii, aipatu ditudan bi esaldiak batera ere sentitu daitezke. Baina arrazoiren batengatik alde batekin bakarrik geratu naiz.

Ez dakit, nire paranoiak 😅

@Jokin_PA
Kontatzen direnak badira haserretzeko motibo, baina niri ez zait gertatu 😅

Ez dakit zergatik, baina "zein gaiztoak diren zapaltzaileak" beharrean "zein gaizki pasatu zuten zapalduek" izan da transmititu didana. Beharbada pasarteak etxean entzundakoekin lotu ditudalako, eta pelikulako pertsonaiak etxeko/inguruko pertsona nagusiekin identifikatu ditudalako..

Bizkarsoro, ederra bezain hunkigarria. Eskerrak tarteka tentsioa askatzeko momentu barregarriak dituen. Negar batean bukatuko nuke bestela.

Aukera baduzue, ikusi. Edo antolatu proiekzioa zuen herrian.

@desertorea
Sasi egunkari batean ikusi dudana: "PNV y ETA empatan en escaños, pero Pradales será lehendakari con el apoyo del PSOE"

Baina lasai, hanka sartzeaz konturatu, eta zuzendu dute. Orain "PNV y Bildu-ETA" dio.

@AVU_Osoro
@txikillana Aitak hirugarrenean erosi du fundamentuzko motozerra. Eta dagoeneko aurreko biek baino gehiago iraun dio.

Baina lezioa ez du ikasi. Duela gutxi erosi du belarra mozteko berria, txarrak ateratako motozerreren etxe merke berekoa 🙈

Bingen (r)en bultzada

@txo_elurmaluta
@txerren Baleee, orain ulertu dut nondik zoazten 😅 Aurretik edo ondoren helburua desberdina da eta...

@txo_elurmaluta
@txerren Hautatu eta gero bai dela publikoa. Dirua, ondasunak etab. Legegintzaldia hasi eta amaitutakoan egiten da gutxienez. Tartean eza dakit zehazki nola den.

@joxe
@theklan Erramintari sarrera bezala zer ematen zaio? Abestiaren letra eta prompta? Edo audioa ere bai?

@desertorea
@EDERTO87 Nik uste erreta bukatu duela. Behin baino gehiagotan iruditu zait zakar edo gogorregi. Baina aitortzen dut erraza dela etxetik hori esatea.

"Esperar a la opinión de Sanchez"?Ez dakit ulertu dudan 🤔

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea