@mikelgs
@AVU_Osoro @desertorea Adierazpen erregularra buruan exekutatuta erraza da!
(ez)
@txopi
@Gaztarrotz
Bide batez, oker ez banago ni.eus-en erregistroa itxita dago.
Nik Dinahosting erabiltzen dut, baina garesti ateratzen da hainbat posta kontu edo domeinu izena beste zerbaitetarako behar ez baduzu.
@txopi
@Gaztarrotz
Niri hautazko 0.pauso bat gustatzen zait, geldoago joan nahi dutenentzat: Gmail mantendu, baina aplikazioa (ordenagailuan zein mugikorrean) Thunderbirdekin ordeztu. Eta behin erabilerarekin eroso zaudenean hurrengo pausoekin jarraitu.
Aplikazio aldaketak tontakeria dirudi, baina pausoka egiteak laguntzen duela uste dut. Edo niri lagundu zidan behintzat.
@AVU_Osoro
🤣🤣🤣
Betidanik arazoak izan ditut zenbakiak euskaraz irudikatzeko.
Entzun ditut zenbakiak eta asko kostatzen zait beren esanahia ikustea.
Horregatik sortu dut joko txiki txiki bat:
https://tfe.eus/euskara/zenbakiak
Zenbakiak entzuten dituzu eta berridatzi behar duzu.
Eta ondo pasa asteburua lagunok!
Ez da EITBren Bilboko egoitza, "el plato donde se graba el conquis" baizik.
Azkenean aldatu behar izan diot plaka inprimagailuari. Bigarren aldia da, ia oraingoan zenbat irauten duen. Azkenak hirubat urte iraun ditu.
Pentsatzen nago beharbada beste piezaren bat izorratzen duela plaka (iturriak?). Edo agian ordezkoa bigarren eskukoa izatean esperotakoa da, ez dakit.
@txerren
@joxe @sergiofdezsaez
Real Debriden hori ere berria da niretzat. Begiratuko dut! Eskerrik asko hiruei!
@txerren
Mmm kontaidazu! Webgunea begira ibili naiz baina ez zait oso argi geratu zer egin beharko nukeen erabiltzeko. Adibidez Netflixeko telesail bat telebistan chromecast bidez ikusteko.
Edo Netflixen ordez telesaila torrent bidez edo lortu behar dut lehenengo?
@galaipa @desertorea Argazki horren Alt-alternatibo baterako ideia:
-Casio!
-Casio!
-Zelan?
-Ondo, ta zu?
-Bueno.
-Zeba?
-Beida…
@desertorea Asteko egunein jarraituz.
Aurrekoaren ere saiatu nintzen, baina ez nuen emaitza txukunik lortu. Jatorrizko pantailak 2 karaktere erabiltzen ditu asteko eguna adierazteko. Baina ezin da edozein letra marraztu! Hardwarea ingelesezko egunak adierazteko optimizatuta dago: segmenturen bat falta da, segmentu guztiak ezin dira independenteki aktibatu...
Berriak hiru karaktere ditu, eta segmentu guztiak erabili daitezke (uste dut).
Txorrada bat? beharbada! baina dibertigarria da jeje
@desertorea Orain gutxi bigarren bertsioa atera da. Erosi nuen, baina oraindik muntatu gabe nuen. Zure mezuak gogorazi dit, eta jarri dut martxan..
Aldaketa nagusia pantaila da. Casiorena erabili beharrean, beste bat jartzeko aukera du. Jatorrizkoa oso mugatu da, eta "aplikazio" batzuk erabiltzea konplikatu da jarraibideak ondoan izan gabe. Berriak segmentu gehiago ditu eta beraz letra gehiago marraztu ditzake. Nire plana da honekin asteko eguna euskaraz jartzen saiatzea adibidez.
@desertorea Ba egia esan buelta eta buelta oinarrizko erabilera besterik ez diot ematen (Casio normal batek eskaintzen duena)🤣 Gehiago erosi nuen soft/hardware librea darabilen erlojua izateak ilusioa egiten zidalako jeje.
Baina berez baditu aukera guaiak. Erabili ditudan batzuk: tenperatura neurgailua, TOTP aplikazioa, eguzkia sarrera/irteera ordua, ausazko zenbakiak sortzea...
@desertorea
SensorWatcha darabilt nik. Ez da adimendua, baina bai ohiko erlojuak baino pixkat bat aurreratuagoa.
@porru
Ba oraingoz itxaron, funtzionatzen duen bitartean... berrinstalatzea tokatzen ez bazait behintzat (ze FDroidetik kendu dute)
Beste fork bat ere badagoela ikusi dut (Forkgram), baina aplikazioa "hobetzea" omen da helburua, eta ez zati ez libreak kendu eta pribatutasuna hobetzea
Ez dakit
Programatzailea eta bideojokalaria.