Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

@inigoortega
Nire beldurra da pantaila bera izan beharrean plaka basea edo grafika izatea...

HDMI portua ere erreta daukat...

@inigoortega
Kuriosoa da bistaratu beharrekoa txuria bada ez dela marra ikusten. Beltza edo kolore ilun batekoa bada, guztiz arrosa

@inigoortega
Sistemarekin zer esan nahi duzu? beste software batekin? BIOSean ere berdin agertzen zait, beraz ia ziur nago hardware arazoa dela.

Izoztu esan dut, baina ez da guztiz gelditzen. Gelditu baino lageatu egiten da. Kanpoko monitorean ez daukat arazorik, baina portatileko pantailan bai (nahiz eta bietan berdina ikusteko konfiguratu)

Badirudi Interneteko ordainketak berresteko metodoa aldatu dutela. SMS kodea ordainketa egiteko webgunean sartu beharrean bankuko aplikazioan sartu behar izan dut.

Nola izango da aplikazioa erabiltzen ez dutenentzat?

@inigoortega
Kontua okerrera doa. Handitzeaz gainera batzuetan pantaila izoztuta geratzen zait 😩

Pantaila berria eskatu dut oraintxe. Ea horrekin nahikoa den...

Bingen (r)en bultzada

Justu orain lodiera bikoiztu zaio. Beldurtu beharko nintzateke? 😨

Erakutsi haria

Portatileko pantailan pixel bateko lodiera duen marra arros bat agertu zait 😩 Pantaila izorratuko zen? kablea? Monitorea konektatuta ez daukat arazorik, pentsatu nahi dut gpua ondo dagoela.

Behintzat pantailaren goiko aldean agertu zait, eta beraz, ez dit enbarazu gehiegirik egiten. Espero dut gehiago ez handitzea...

Bingen (r)en bultzada

Mozillaren egoera ekonomikoa uste baino txarragoa dela dirudi eta nabigatzaileen artean Firefoxen erabilera ikaragarri txikitu da:
zdnet.com/article/endangered-f

Urtarrilerako lokalez aldatuko omen dira kostuak are gehiago gutxitzeko, baina hainbeste langile kaleratu ondoren, Mozillaren berrikuntza gaitasuna asko murriztu da eta diru iturri oso txikiak ditu (ia guztia Googlek Firefoxen lehenetsitako bilatzaile bezala Google jartzeagatik ordaintzen duena). Mozillaren etorkizunarekin arduratuta nago πŸ˜’

Astean behin aldiriko trena hartu behar izaten dut ikastera joateko. Geltokiko leihatila itxi, eta makina bat jarri zuten duela hilabete batzuk. Nik trenean bertan ordaintzen jarraitu dut, baina gaur makina probatu nahi nuen esaten duten bezain txarra den edo ez ikusteko

Bada gazte txarteleko 16 digituko zenbaki alfanumerikoa sartzeko eskatu ez dit ba! Kostata baina idatzi dut, eta ondoren balidazio errorea...

Trenean bertan ordaintzen jarraituko dut

@inigoortega
@mikelgs
Ados, ulertuta. Bide batez, azkenaldian asko entzun dut torrent tracker pribatuei buruz. Esperiantziarik horrekin?

@mikelgs @porru
Dena dela, nik uste zure arazoa URL okerra erabiltzen ari zinela dela. thepiratebay.org da benetakoa, probatu duzu?

@mikelgs @porru
Ups, barkatu! Ea ba, saiatuko naiz berriro.

Kontua da nabigatzen duguneandomeinu izenak erabiltzen ditugula (mastodon.eus adibidez). Baina, Internetek IP helbide bidez funtzionatzen du (adibidez 82.98.129.64) . Horregatik batetik bestera "itzuli" behar dira helbideak. Hori DNS zerbitzuak egiten du.

Thepiratebay DNSan dago blokeatuta. Hau da, domeinu izena IP bihurtzeko eskaera dago blokeatuta. Firefoxen eskaera zifratua denez, ezin dute identifikatu, eta beraz blokeatu.

@porru
@mikelgs
Agian Movistarren kasuan desberdina da, baina orokorrean DNS mailan blokeatzen dela esango nuke. Hau da, domeinu izena IP helbide bihurtzen duen zerbitzuan. Firefoxen defektuz DNS eskaerak zifratuta egiten dira, eta beraz, ISPak ezin ditu blokeatu (ezin duelako desberdindu zein den thepiratebay eta zein ez).

Ez dakidana da ISParen DNS zerbitzua erabili beharrean beste bat erabiltzea nahikoa den blokeoa ekiditeko. Dena dela, esandakoa, Firefoxen arazorik ez πŸ˜†!

@inigoortega @mikelgs
Bueno, Tor-ekin ari bazara DNS blokeoak ez dizu eragingo noski. Firefox lagunei gomendatzeko beste arrazoi bat hori izaten da (defektuz thepiratebay, scihub eta horiek funtzionatzen dutela), eta automatikoki atera zait jejeje πŸ˜…πŸ˜…

@inigoortega @mikelgs
Nik ez dut makina birtualik erabiltzen, baina beti izan dut zalantza hori. Exekutagarriak ez diren fitxategiekin ez litzateke arazorik egon beharko ezta? Edo bai? Irakurgai gomendiorik? Eskerrik asko

@inigoortega
@mikelgs
URL hori ez dut uste benetako The Pirate Bay denik. Oker ez banago thepiratebay.org da ofiziala. Nik hori erabiltzen dut eta primeran dabilm. Zuk jarritakoa iragarkidun kopia bat izango da.

DNSa https bidez erabiltzen baduzu zuzenean sartu ahalko zara (Firefoxen defektuz horrela dela uste dut), bestela blokeatuta dago.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea