Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

@izaro
Nik behintzat gauza txarrak besterik ez ditut entzun... Derrigorrezkoa zelako ireki nuen, baina egin beharrekoa egin bezain pronto ixtea da ideia.

Bingen (r)en bultzada

Thanks to #FreeSoftware developers, the German #CoronaWarnApp for tracing #COVID19 risk contacts is available on @fdroidorg without any Google dependencies. This not only fosters software freedom, but also sets the ground for innovative features.

fsfe.org/news/2020/news-202012

#microg #cctg

@izaro
Niri ere ASKO gustatu zait. Oker ez banago laster Altsasu telesaila kaleratuko dute. Ea hau bezain ona den!

@inigoortega
Baina nola nahi duzu zuzenekoa ikustea noiz egiten duzun enteratzen ez bagara? 😂

@bertol
Kaixo, arrazoi duzu, guztiz ados. Webgunea ez da nirea, baina pasako diet abisua. Eskerrik asko!

@porru
@inigoortega
Bai, aurreko batean Librezaleko txatean aipatu zenuen OpenStreamingPlaform ere hor dago. Baina nik oraintxe Peertuben ikusten dut etorkizuna, batez ere, fedibertsoan integratuta dagoelako.

openstreamingplatform.com/

@inigoortega @porru
Noizean behin, Game Erauntsitik beste hedabide edo webgune batzuetarako artikuluak idazten ditugu, eta honetaz ni arduratu naiz

@porru @inigoortega
Hori da, oraindik beta fasean dago, baina itxura bikaina dauka. Changelogean hau diote: "This is the first step of live streaming, we'll consolidate the feature next year"

Horretaz gain, eta artikuluan diodan bezala, txata falta zaio. Nik uste ezinbestekoa dela benetako alternatiba izateko.

Twitch plataformari buruz idatzi dut haritulab.eus webgunerako. Zein da benetako produktua Twitchen? zein leku du euskarak?

Norbaitek interesik badu hona esteka: haritulab.eus/streamingaren-ga

Bingen (r)en bultzada

:fedibertsoa: Azken asteetan bi proiektu berri sortu dira euskal #fedibertsoa​n:

:funkwhale: baleafunk.eus audioentzat (musika eta podcast libreak)

:lemmy: lemmy.eus euskarazko foro libreak

Ikusten duzuen bezala ospatzeko emojiak gehitu ditugu!

@aldakur
@zital
Nik Gnomeren defektuzko bideo aplikazioa erabiltzen dut normalean. Oso sinplea eta mugatua, baina funtzionala

@ileturia @aldakur
Nik ere BQrena daukat, euskaraz. Ez dakit orain zein izango den egoera...

@aldakur
Pena handiz irakurri dut albistea. Software eta hardware librearen alde asko egin zuen enpresa da (zen?) BQ.

3D inprimagailu libreak, Cyanogen telefonoak, merkaturatutako lehenenego Ubuntu telefonoa...

Azken hori oso potentea iruditu zitzaidan. Aitak BQ E4.5 Ubuntu edition telefonoa izan zuen, eta oso gustora ibili zen. Ez da erabiltzaile "teknikoa", eta beraz, BQk hain erraz jarri izan ez balio, ez zen animatuko. Orain beste Ubuntu bat erosi du.

Lan bikaina egin zuten!

Nik ere K9! Aitortu beharra daukat hasieran itxusia eta arraroa iruditu zitzaidala, eta militantzia hutsagatik instalatu nuela. Baina orain oso pozik! Oso praktikoa da nire ustez
@mikelgs
@Tolosa @inigoortega @porru @aldakur

Bingen (r)en bultzada

@gontxatorre
Ba ez dakit. Presaka nenbilen eta "ez" motz batekin erantzun diot.

Baina buruan bueltaka geratu zait. Agian gaizki ulertuko nion? Egia esan, ez diot batere zentzurik ikusten hori galdetzeari

Gaur kontu korrente bat ireki behar izan dut Kutxabanken (bertan izan behar zuen derrigor), eta hau galdetu didate: "zure inguruan badabil norbait politikan?"

Ez dakit zergatik ez dudan zertarako zen galdetu, baina erantzuna ordenagailuan sartu du. Arraroa, ezta? 🤔

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea