Erakutsi berriagoak

@sojo
Niri nahiko zentzuzkoa iruditzen zait agertzea. Steamen katalogo erraldoia izanik asko izango dira ebaluatu gabekoak edo guztiz ondo ez dabiltzanak. Are gehiago kontuan hartuta berde egoteko Linuxen ondo funtzionatu behar dutela.

Faltan botatzen dudana da erabiltzaileek bozkatu ahal izatea. Bestela sistemak aztertu gabeko bideojoko txikiak penalizatuko ditu.
@gamerauntsia

@AVU_Osoro
Etxetik kanpo ikasten nuenean horixe zen gehien faltan botatzen nuena, suaren goxotasuna. Lan handia bai, baina nire ustez merezi duena.

Bingen (r)en bultzada

mobile berenganera, pantallie baltz, fairphone dalez igiritxeko errez, desmonta monta eta ezebez, barriro desmonta alkohola pasa piñetatik, txupitotxue ttak, eta mobile barriro martxan 😎

Ez nuen ezagutzen, baina dirudienez Ada Lovelace da gaur, emakumeek STEMen egindako ekarpen eta aurkikuntzak ospatzeko eguna.

Egun aproposa @inigoortega -k euskara ekarritako "Calculating Ada: The countless of computing" dokumentala ikusteko.

azpitituluak.eus/calculating-a

Bingen (r)en bultzada

🚀Imajinatu: larunbata da, elektrikoan zaude, eta bat-batean, iruzurtia agertzen da. Granatea, kapelarekin... eta kolpatu nahi dizu! ඞඞඞ

Askotan ikusiko zenuen hau Among Us ospetsuan... eta laster euskaraz biziko duzu! Adi prestatzen gabiltzanari!

#Bideojokoak #AmongUs #Euskara

@txopi
Hori da! Are gehiago, ez dut uste horrela izan behar duenik beti ere. Azken finean software librearen filosofiak ez du esaten besteentzat eta doan lan egin behar duzunik. Baina elkarlana dagoenean itzela da!

Software libreko proiektu batean issue bat ireki dut gaur arratsaldean. Dagoeneko konpondu dute!

Maite dut maite software askea :gnu: !

@agaraialde
Arrazoi duzu bai, baina pausoz pauso!

Denbora luzez TG erabiltzeko tabarra ematen ibili ginen asko, eta orain berriz aldatzeko eskatzea ez da erraza. Txarretan onena da behintzat.
@desertorea

@desertorea
Nik ere ez nuen kontaktu berririk izan...
Baina nahiago dut pentsatu:
a) dagoeneko askok badutela TG (hein handi batean nik emandako matrakaren eraginez)
b) 6 orduz behintzat Facebooken sare sozialik gabe bizi daitezkeela, eta beraz dena ez dagoela galduta.

Bingen (r)en bultzada

Game Erauntsia da euskararentzat hiper estrategikoa den gauza horietako bat, nire ustez nahikoa baloratzen ez dena. Gaur honen berri eman dute gamerauntsia.eus/bloga/space-r

Bingen (r)en bultzada

@okerreko zenbait erreferentzia:

Teorikoak:

* El lado oscuro de Google: Historia y futuro de la industria de los metadatos, Ippolita. -> ITZELA eta ez oso ezaguna!!
* El enemigo conocé el sistema, Marta Peirano.
* El imperio de la vigilancia, Ignacio Ramonet.
* Software libre para una sociedad libre, Richard Stallman.

Praktikoak:

* Resistencia digital, Criptica.
* Sal de la máquina, Sergio Legaz.

Extra ball 🤣🤣:

* A los jóvenes, Piotr Kropotkin.

Bingen (r)en bultzada

Benga, tribialeko galdera: ze artikulu, bideo edo bestelako baliabide erabiliko zenukete 19 urte inguruko talde bati azaltzeko zergatik ez duten beraien bizitza osoa googleen eskutan utzi behar. Kontuan izan DENA egiten dutela googleen (alegia, yonkiak dira) eta ez dutela 20 lerro baino gehiago ez eta 10 minutu baino gehiagoko arreta tarterik (gehienek behintzat). Come on, mastodon, eman zuen aholkuak

@porru @okerreko
Animo horrekin!

Ingeniaritza Informatikoa ikasi nuen, eta nahikoa lan GNU/Linux eta ahalik eta soft libre gehien erabiltzeko. Gelakide aliatuak nahi baino gutxiago. Egiari zor, talde lanak egiteko Drive ordezten saiatu ere ez nintzen egin.

Ez dakit Ibai Llanosen adierazpenei horrenbeste bonbo ematea ideia onena den. Helduek bere egiten badute gazteak uxatuko dituzte 😂

Bingen (r)en bultzada

#Twitch​en iturburu-kodearen filtrazioaren harira iruzkin interesgarri bat irakurri dut lemmy.eus​en federatutako bidalketetan:
Gaur egungo plataforma kapitalismoak erabiltzen dituen anti-pattern (nola esan euskaraz?), zelatatze mekanismo eta informazioaren kontrola aztertzeko baliatu daiteke aukera hau.
lemmy.eus/post/9409/comment/38

@aldatsa
Oso ados dioenarekin.

Bide batez, beti entzun izan dut Twitchek ez duela "algoritmorik", desberdina dela Youtube eta gainerako plataformengatik, ez dituela erabiltzaileak manipulatzen eduki jakin batzuk ikusteko.

Aukera paregabea hori horrela den edo ez ziurtatzeko.

Bingen (r)en bultzada

@txopi
@argia
Pena eta kezka sortzen didate horrelako artikuluek Argian. Gezurrak kontatzea ez da iritzia ematea.

Badirudi Argiako iritzien atala dela Independentea berria.

Bingen (r)en bultzada

Gaurkoa ez da gaizki etorriko gogora ekartzeko sarearen oinarriak kooperazioa eta deszentralizazioa direla.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea