Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

@txopi Oso artikulu interesgarria.

Gehien kezkatzen nauena bukaeran dioena da. Nola hardwarea erosita ere softwarearen menpe geratzen garen.

Etxean duela gutxi gertatu zaigu eguzki plakak kontrolatzeko softwarearekin. Ordukako sorkuntza xehetasunak ikusteko hilabeteko kuota bat ordaindu behar da orain. Potentzia gutxi dugu eta beraz ez da errentagarria (1.5kw bakarrik).

Ulertzen dut zerbitzariak ez direla doan, baina zergatik ez offline erabiltzeko diseinatu?

Bingen (r)en bultzada

Etorkizunean gauzak (telefonoak, autoak, etxeak...) alokatu baino ez ditugu egingo? Ideia zoroa iruditu daiteke baina adibide zehatzek erakusten duten joera ikusita, posible da:
wallabag.nixnet.services/share

Bingen (r)en bultzada

Glovo bezalako tresna aurreratuen aberastasuna xurgatzeko gaitasuna ez dago zerbitzuan edo banaketan, guztiok sortzen ditugun datuen apropiazio bektorialean baizik.
Tokiko ostalaritza eta merkataritzak jakin behar du.
#Orereta #Errenteria
Gure herrian #GlovoEZ!
@Teks

Pena da gama altuko telefonoa dela, eta nire beharretarako ezaugarriak onegiak direla.

Iruditzen zait jasangarritasunaz gain ezaugarri horiek direla prezioa asko igotzen dutenak. Edo beharbada ez, ez dakit.

Erakutsi haria

@inigoortega
Horrek esan nahi du Velorent arazorik gabe instalatu ahalko duzula? Jokatzen jarraitu beharko dugu!

Bingen (r)en bultzada

Sindikalgintza denbora galtzea besterik ez da. Grebek ez daukate inolako eraginik niregan. Eta halako pitokeriei:

Tubacexen greba amaitzeko akordioa gertu dago berria.eus/albisteak/203870/tu

@aldatsa
Bide batez, telesaila egingo dutela entzun nuen. Badakizue noiz?

Lehenengo biak irakurri ditut, eta denak irakurri nahiko nituzke telesaila atera aurretik.

Bingen (r)en bultzada

Toure detektibearen zortzigarren istorioa idatzi du Jon Arretxek: #DortokarenBegirada (Erein).
berria.eus/paperekoa/1913/022/

Udan aurreko 7 liburuak irakurri ditut. Ea noiz argitaratzen duten berria!

@enekomadrazo
Jabego publikokoa izango dela kontuan hartuta oso proiektu interesgarria iruditzen zait.

Dena dela, Sustrai Eraikuntza fundazioaren arabera aurpegia garbitzeko estrategia bat izan daiteke... ikusiko dugu nola doan.

sustraierakuntza.org/oportunis

Bingen (r)en bultzada

Nafarroako ubidearen estaltzea proposatu dute, baina badirudi Indian jada estaliak dituztela ubide batzuk eguzki panelekin (beherago lotura), eta horrek duen abantailetako bi direla (berrian aipatzen ez direnak) panel berriek ez dutela lur sail erabilgarririk estaltzen, bistakoa, baina gainera panelen tenoeratura kontrolatzen duela azpiko urak, euren eraginkortasuna handituz.

berria.eus/albisteak/203586/na

bbc.com/future/article/2020080

@desertorea Pandemiak ere baditu gauza onak 😂

Azkenekoz berritu nuenean hiru aldiz joan behar izan nintzen (abizenen grafia zuzentzeko burokrazia), eta itzultzeko batere gogorik ez daukat... Ez dakit zergatik iraungitzen den horren azkar...

Nortasun agiria martxoan iraungi zitzaidan eta orain hartu dut berritzeko txanda. Pandemia aitzakia nahikoa ona da? Edo polizia asperturen baten errieta jasotzea tokatu zait?

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Zantzu guztiek diote gIovo-ko esplotatzaileek gure herrian ezarri eta negozioa egin nahi dutela herritarron kontura.
#prekarizazioa #plataformakapitalismoa
Ez zarete ongietorriak.
#Orereta #Errenteria

Bingen (r)en bultzada

#Gmail eta #Google hezkuntza sisteman sartzen ari direla jakin badakigu. Honi buruzko zerbait idatzi berri dut, nire hausnarketak partekatuz eta aurkitu dudan informazioa batuz. Agian interesgarria zaizue! ;) 👉 Googlen hezkuntzan (hanka) sartzen

Nik uste dut badagoela zer egin, eta gutxinaka bada ere hasi garela mugitzen! Aurrera! #HEL

Bingen (r)en bultzada

Kreatibo jarri naiz eta dakidan #inkscape apurra erabili dut aste honetan fedibertsoan bolo-bolo ibili den meme hau euskaratzeko #euskalmemeak.

Eman eta zabal ezazu (hurrengo egunotan SVG fitxategia igoko dut).

7 bekatu digitalak.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea