Hori bai, HTMLak daukan arazo bat da CSSa hain dela ahaltsua edozer egin dezakezula "div" arruntak bakarrik erabilita. Webgune askotan botoiak ere ez dira benetako html botoiak, tituluak ez dira tituluak, taulak zer esanik ez...
HTML soila esanahia galtzen ari da, eta ziurrenik horrek pantaila irakurle horien lana zailduko du. Kontuan hartzekoa web garatzaile garenontzat.
Dokumentu teknikoak idazteko LaTex edizio-lengoaia erabiltzen dut gehienetan. Gorroto dut dokumentuak itxuroso jartzeko formatuarekin borrokan ibiltzea. LaTexekin aldiz askoz errazagoa da behin txantilioi bat prest duzula.
Ba Elhuyarren "Zientzietan itsu" artikuluan ikasi dut beste abantaila handi bat duela lengoaia honek. Edukia irisgarriagoa egiten du ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat. Antza denez pantaila irakurleentzat errazagoa da formatu hori irakurtzea.
@jon @inigoortega Ez nago ziur ulertu dudan zergatik diozuen anbiguoa dela. Baina dena den, ulertzen dut emojia zein ikurra beti testuinguru baten gertatzen direla. Beraz ez dut ulermen arazorik ikusten.
@txopi eta @porru horiei grabatutako bideoa
https://kolektiva.media/w/6zG3J9bf8UmLJVUtJxMEKV
erreferantziatu egin da euskarazko wikipedian
https://eu.wikipedia.org/wiki/Fedibertso
+ pantaila-argazki bat
Lagunok, Durangoko 56. azoka bihar amaituko denez, une egokia da gogoratzeko urte osoan zehar euskarazko kulturari oxigenoa ematen jarrai dezakegula, ez garela zertan azokara mugatu behar; hilero-hilero daude nobedadeak eta, normalean, liburu-denda bat dago auzo bakoitzean (edo ondokoan).
Kolosala izaten jarrai dezan.
@porru
Nire zalantza nora bota izaten da. Ontzi arinetara? Edo errefusara?
@inigoortega
@jon
Ikur feminista bat da. Ukabila altxatzearen antzeko zerbait baina feminismoan zentratuta (oso oker ez banabil behintzat).
Azkenaldian manifestazio eta bestelako aldarrikapen ekintza askotan ikusten da.
@porru
Ados software librea aipatu zitekeela euskaratzeko erraztasun faktore gisa (pasako diet zure iritzia), baina gaia hori baino konplexuagoa dela pentsatzen jarraitzen dut.
Izan ere, esan bezala uste dut 0AD ez dela AgeOfEmpiresen baliokide edo alternatiba (ez da MS office vs Libreoffice bezala).
Justu 0AD bai sustatu izan dugula GEtik. Euskaratzean parte hartu genuen, eta Gamer Gelen bidez hamaika lekutara eraman dugu. Kriston jokoa da 😀
@porru
Dena den, zuen iritziak gustora entzungo nituzke. Soft librearen defendatzaila sutsua eta bideojokozalea izanda askotan izan dut eztabaida hau nire buruarekin.
Oraingoz, ahal dela DRM gabeko jokoen bertsioak erostera mugatzen naiz (Gog.com vs Steam adibidez)
@porru
Bukatzeko hitzaldian aipatzen den "iragazkien" arazoa dago. Eta hor bai nagoela ados zurekin. Bideojokoak banatzeko plataformak soft librea izan beharko liratekela uste dut. Ez dauka zentzurik enpresa gutxi batzuen esku egoteak eta etiketa xixtrin bat sartzeko erregutzen eta milaka sinadura biltzen ibili behar izateak (Twitchekin gertatzen dena adibidez). Horiek software soila dira eta ordezkagarriak.
3/3
@porru
Horretaz gain, nahiko nuke (eta genuke GEko askok) joko guztiak soft librea izatea, baina tamalez gaur egungo bideojokoen industria ezagututa ez da errealista. Nahikoa sufritzen dugu bideojokoek Linuxen funtzionatzeko.
Gure txikitasunetik enpresei beren kodea askatzeko eskatuz gero pikutara bidaliko gintuzkete. Aldiz, itzulpenak egiten uztea errazagoa da (eta ari gara lortzen). Film eta telesailen bikoizketa bezala da. Ez diegu eskatzen Doraemon CC egiteko, bai bikoizten uzteko.
2/3
@porru
Hein batean zurekin ados nago, baina uste dut bideojokoak ezin direla zuzenean software arruntarekin konparatu. Programa batek alternatiba libreak izan ditzake, baina jokoek ez. Bideojokoak zinema edo literatu bezala artea dira, eta beraz ez dira ordezkagarriak. Horregatik, nire uste apalean "utzi pribatiboa, erabili librea" diskurtsoak ez du balio kasu honetan.
CC diren liburuak bakarrik irakurtzea bezala litzateke.
1/3
"Bideo-jokoetako munduak euskaraz ezagutzea, posible ote?"
Berehala hasiko da Game Erauntsiaren aurkezpena Durangoko Azokan.
Hemen zuzenean:
https://durangokoazoka.eus/eu#zuzenekoak
@porru @txopi Oso ondo azaldu duzue #Fedibertsoa. Bideoa behin baino gehiagotan ikusteko gogoarekin geratu naiz. Gauza batzuk ez nituen ezagutzen, adibidez ni.eus.
@otsokume @galaipa @urtzai
Bai, Mastodonek federatutako denbora-lerroko multimedia fitxategien cache bat gordetzen du. Beste instantzia bateko eduki bat bistaratu behar den aldiro beste zerbitzariari eskatzen ibiltzea baino eraginkorragoa delako ziur aski. Hala ere, horrek pisu oso oso handia hartzen du. "tootctl media remove" komandoa ezagutzen duzu? Guk tarteka exekutatzen dugu federatuko multimedia zaharren garbiketa egiteko eta alde izugarria egiten du.
https://docs.joinmastodon.org/admin/tootctl/#media
@galaipa uste dut @urtzai izan zela #Pixelfedi buruz.
Nire kasuan: 168 tut ≈ 23 MB hamar hilabetetan baina federatutako kontuen fitxategiak ere gordetzen dituela uste dut, eta gutxienez 6 GB betetzen ari zen Mastodon ERABILTZAILE BAKARRARENTZAT.
Zenbat eta erabiltzaile gehiago, eta hauek zenbat eta kontu gehiago jarraitu, orduan eta espazio handiagoa.
Diskoa TB 1ekoa izan arren Mastodon ez da zerbitzariko aplikazio bakarra. Suposatzen dut Pixelfedek edukiera are handiagoa beharko duela.
Programatzailea eta bideojokalaria.