Erakutsi berriagoak

@porru
Bai, gure zerbitzarian ez dugu jokoa erosita duzun edo ez begiratzen. Dena den, "krakeatutako" jokoaren launcher bat beharko duzu. TLauncher nahiko famatua da, baina nik ez dut inoiz erabili.

Minecraft Java edizioa (gehien erabiltzen dena) Linuxen arazorik gabe dabil.
@gamerauntsia

Izugarri giro polita daukagu @gamerauntsia Minecraft zerbitzarian. Aspaldi ibili gabe eta sekula baino gustorago nabil.

gamerauntsia.eus/zerbitzariak/

Bingen (r)en bultzada

Ez dot muiñari buruz piparrik be ulertzen, baiña zoragarrixa jata informatikari eta hackerrismuari buruzko azalpenak xiberotarrez entzutia. 😍 xiberokobotza.org/berriak/ekon

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

@txopi
@inigoortega
Bai, niri joan den astean jatetxe batera sartzeko NA ere eskatu zidaten.

Bingen (r)en bultzada

Beste irudi bat izurrixan artxibo grafikorako. Dozenaka dakadaz bilduta! :-) Deigarrixa jata, oso, gizarte honen adikziño maillia zelako ondo ikusten dan: itxialdi "gogorrian" tabako dendak "premiazko zerbitzu"tzat hartu ziran. Protesta gogorrenak, tabernetan (alkohola eta kafia) ipiñittako restrikziñuen kontura izaten dihardue...

Bingen (r)en bultzada

#Artxipelagoa podcastaren gidoia etorkizunetik bidali dute denboraren makina bat erabiliz zer gertatuko den jakin dezagun, zuzenean egia esango baligute ez genukeela sinetsiko pentsatuta. Aktoreek ez, baina ekoizleek badakite egia eta isiltasun paktu bat egin dute. #Konspiranoia

LKren kasuan behintzat bankuko aplikazioa ez baduzu, online erosketa bat egitean SMS bidez kode (zenbaki) bat bidaltzen dizute. Gero zenbaki horri kreditu txarteleko kode sekretuaren bi digitu batu behar zaizkio (sms-an esaten dizute zein).

Konturatu naiz bidalitako kodea beti 00n bukatzen dela. Batuketa errazteko izango da? 😂 Edo kodeari bukaeran sekretuaren batuketa gehitu (ez batu) behar zaiola azaltzea baino errazago delako agian?

Bingen (r)en bultzada

“Eskerrik” da “sorry not sorry” euskarara ekarria, ordaina. Eta kito.

Bingen (r)en bultzada

Martxoan kexu nintzen #Arduino IDEaren 2.0 bertsio berriak lokalizaziorako aukerarik ematen ez zuelako (ikusi goiko tuta). Azkenean gehitu dute eta euskarara itzuli ahal izateko eskaera egin dut Transifexen. Onartzen dutenean jakinaraziko dizuet. IDEaren bertsio zaharraren itzulpenean talde polit bat aritu ginen. Animatu oraingoan ere!
blog.arduino.cc/2021/12/13/ard
transifex.com/arduino-1/ide2/
@librezale #librezale

Erakutsi haria

@porru @desertorea
Berandu zetorren edo ez begiratzeko onena Adifen webgunea. Ez dakit zein tren hartzen duzun, baina urrutitik badator eta atzerapena izateko joera badu gomendatzen dizut bertan begiratzea. Nire kasuan behintzat garaiz jartzen zuten atzerapena eta beraz ez nintzen geltokian zain egon behar.

@porru
@desertorea
Ni behin edo behin saiatu izan naiz Renfen eta esan zidaten atzerapena eguraldiagatik bada ez dutela dirurik itzultzen.

Astero hartzen nuen trena eta beti gutxienez orduerdi berandu. Dena den, aldi erditan ez zen pikarik pasatzen (eta geltokian leihatilarik ez), beraz askotan bidaia ordaintzen ez nuenez, atzerapena "barkatzen" nien 😂.

ETBkoek Twitch hobeto erabiltzen ikasi beharko dute. Gaurkoan audioa oihartzunarekin entzuten da. Ez dituzte zuzeneko asko egin, baina beti desastre... 😂

@aldatsa
@desertorea @txopi
Bigarrena probatu dut eta esaten dit nire QR kodea ez dela baliozkoa. Zuei funtzionatzen dizue?

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Irudian @funkwhale proiektuaren itzulpenen egoera. Euskara, galiziera, okzitaniera eta katalana bezalako hizkuntza gutxituak askoz hiztun gehiago dituzten hizkuntzen maila berean egotea #SoftwareLibrea​rekin bakarrik da posible!
#Librezale

Bingen (r)en bultzada

Bueno txo ba imindxe ONT-router putie bridge moduen neure ASUS ostidxe sariegaz arduretuteko, eskerrik asko @agaraialde eta @izarkom -eko talde danari

izarkom.eus/

#moa

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea