Erakutsi berriagoak

@otsokume
@desertorea @mikelgs
Behintzat EHn bi instantzia euskaldun izanda nahiko ondo gabiltza zentzu horretan! Jejeje

@otsokume @desertorea @mikelgs
Arrazoi duzu batetik bestera alde oso handia dagoela. Baina gaizki ulertu ez badut aplikazio ofizialak duen denbora-lerroa "home" delakoa da. Hau da, jarraitzen duzun pertsonen edukia erakusten duena.

Eta jende berria aurkitzeko "Explore" izeneko zerbait sartu omen dute 3.5ean. Jalgi oraindik ez da eguneratu, beraz ezin esan nolakoa den. baina pentsatu nahi dut hainbat instantziatako jendea agertuko dela hor.

@otsokume ez dut oso ondo ulertu load balancerrarekin esan nahi duzuna. Garatzerik bai? 😀

@desertorea @mikelgs

@desertorea
@otsokume @mikelgs
Nik ere ezinbesteko ikusten dut denbora lerro lokala eta federatua ikusteko aukera izatea. Eta inkluso beste instantzia batzuetako denbora-lerro publikoa gehitzeko aukera izatea.

Adibidez, nik Fedilaben mastodon.eus-ekoa daukat gehituta. Eta hori da gehien jarraitzen dudanetako bat.

@mikelgs
Dena den, gogoan dut Eugenek (Mastodonen garatzaile nagusiak) esan zuela ez dela erabiltzaile guztientzat aproposa izango. Helburua ez dela orain dauden aplikazioak ordeztea, baizik eta aniztasuna handitzea aplikazioa beste ikuspuntu batetik garatuta.
@desertorea @otsokume

@mikelgs
Irakurri nuenez lokala eta federatua ez erakustea nahita hartutako erabakia da. Hau da, ez da oraindik garatzeke dagoela.

Arrazoia ez nuen ondo ulertu, baina uste dut TWeko jendea errazago erakartzeko estrategia bat edo zela.

Baina aspaldi irakurri nuen. Ez dakit iritziz aldatuko zuten, ze eztabaida bizia zegoen.
@desertorea @otsokume

@porru
Ba entzun Altsasuko geltokiko megafonia 😂 Gaztelerazkoa gaizki, baina euskarazkoa...

twitter.com/ATOPIArpg/status/1

(Ez da muntaia, astero entzuten nuen)

@kilkerra
Bai, noski! Gainera ez daukagu opariak egiteko ohitura handirik etxean.

Dena den, grazia egin dit gaur eta bat batean gogoratu izana 😂

Dirudienez gurasoek iratzargailu bat erosi zidaten gabonetan oparitzeko. Baina ematea ahaztu, eta orain ez dute aurkitzen 😂 🤦‍♂️

Bingen (r)en bultzada

🎧 PODCAST SAIO BERRIA SARERATU DUGU
Azkeneko honetan Sakanako Garapen Agentzia, Arakilgo Udala eta Guifi.net-eko lagunekin elkartu gara haien proiektua ezagutzeko: #Sakananet zuntz optikoko sare mankomunatua da eta sakandar guztiei Interneteko konexioa eskaintzea du helburu 📡
iametza.eus/saioa/hodeia-ez-da

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Nafarroan Errenta Aitorpenaren proposamena zein hizkuntzatan jaso nahi duzun adierazi daiteke Erregistro elektronikoan. Baina...

Dirudienez aukeratutako hizkuntza urte batetik bestera ez da gordetzen. Eta nola ez, defektuzkoa gaztelera da. Hau da, euskaraz jasotzeko urtero gogoratu behar zara hizkuntza garaiz aldatzeaz.

Aurten eskaera egitea ahaztu zait, eta beraz erdaraz jaso dut 😡

@inigoortega
@otsokume @bertol
Duela egun batzuk Twitterren sortzailetako batek korporazio handiek Interneti kalte egin diotela eta bera ere errudun dela aitortu du. Soluzioa web3 EZ dela ere esan du.

Bingen (r)en bultzada

🎶 Albuma argitaratu berri det: porrumentzio.bandcamp.com/albu

💿 CD formatuan ere salgai ditut, eskatu zazue

🎉 Apirilan 9an Bilbon emango det albuma aurkezteko lehen kontzertua, Erriberako Bizinahi-en urteurren-festan

Entzun ta partekatu, sortzaile txikiontzat benetan garrantzitsua da ahoz ahokoa. Are gehio margen digitaletan bizi geanontzat

Musika dohain deskargatu dezakezute :)

@txikillana
@kilkerra
Bai! Hau antolatu dugun hirugarren edizioa izan da. Oraingoan AEKarekin batera modu "ofizialean" 😄.

Minecraft oso joko aproposa da horrelakoak egiteko ze oso malgua eta pertsonalizagarria da. Jokuan lekukoa ikusi eta Korrikako musika entzutea lortu genuen adibidez!

Ekitaldia 360 gradutan grabatu genuen. Ea laster dugun bideoa prest.

@txikillana
Galdetu zidan norbaitek ea ezagutzen zintudan bai! Baina momentuan ezin izan nion kasu askorik egin 😅 Erotuta genbiltzan lekukoa eramango zuten pertsonak agertu ziren edo ez begiratzen.

Esperotakoa baino askoz kaotikoagoa izan zen, baina nik behintzat ondo pasatu nuen. Espero dut berak ere hala egingo zuela jeje

Bingen (r)en bultzada
Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea