Erakutsi berriagoak

@aldakur
Nik Netflix daukat lagunekin. Bost urte dira kontua partekatzen dugula.

Lehen asko erabiltzen nuen, baina uste dut ordainduta dugun epea bukatzean ez dudala jarraituko.

Orokorrean telesailak ikusteko interesa galdu dut, eta ikusi nahiko nituzken gutxiak ez daude Netflixen. Plataforma horiekiko zalantza etikoak ere sortu zaizkit.

@atxamart
@aldatsa @aldakur
Biak mantentzearekin ados bai! Gainera ikusi behar taldeena nola gauzatzen den.

@atxamart
Eta aukera horrekin nire uste apalean lerro lokala ez litzateke hain interesgarria izango. @aldatsa @aldakur
2/3

@atxamart
Taldeekin aldiz ulertzen dut mezu bakoitza zein taldetara bidali nahi duzun erabaki dezakezula.

Euskaldunon talde hipotetiko bat izanda lortuko genuke:
1- Erabiltzaileek kontua edozein instantziatan izatea beren mezuak gainerako euskaldunoi iristea zaildu gabe
2- Erdarazko edukiak idatzi edo/eta zabaltzeko aukera izatra arnasguneari eragin gabe.

2/2
@aldatsa @aldakur

@atxamart
Momentu honetan kentzea nik ere ez dut zentzuzko ikusten. Baina hori esanda, taldeena bai ikusten dudala alternatiba on bezala.

Kontua instantzia batean edo bestean izatea xehetasun teknikoa besterik ez litzateke izan beharko nire ustez.

Instantziak komunitate bezala erabiltzen dira orain, eta horrek esan nahi du komunitate bakarraren parte bakarrik izan zaitezkela. Edo hainbat kontu izan.
@aldatsa @aldakur
2/1

@aldatsa
@atxamart @aldakur
Taldeena ez nuen ezagutzen, itxura oso ona dauka. Eta dioen bezala ados nago denbora-lerro lokalarena baino soluzio hobea izango dela inplementatzen dutenean.

Bingen (r)en bultzada

@atxamart @aldakur Gargronek iritziz aldatu eta, taldeak egon bitartean behintzat, aplikazio ofizialetan denbora-lerro lokala gehitzeko asmoa duela dirudi:
"While we have decided against including the local timeline in our apps initially, understanding that this feature is important for many community servers on Mastodon in the absence of still theoretical and not yet proven groups, we will be adding it to the explore tab."
blog.joinmastodon.org/2022/04/

@otsokume
@inigoortega
Hori da. Ea nola konpontzen duten ba arazoa, ez dirudi erraza eta!

@inigoortega
Nik ez dut horrela ikusten.

Mastodon egunean hainbatetan begiratzen baduzu (edo jakinarazpenak gaituta izan) ez dago arazorik. Baina noizean behin sartzeko ohitura duenarentzat bai.

Errebisatzeko aukera izan arte, baliteke jatorrizkoaren oso desberdina den mezu bat zabaltzen egotea.

@inigoortega
Berri pozgarria, baina zer pentsatu eman dit zati honek 🤔:

"People who have previously shared the post get notified about any edits, so they can un-share if there’s foul play."

Bultzatu duzun mezu bat aldatzen bada, nahikoa al da abisatzea? Mezua errebisatu bitartean ez al da "seguruagoa" bultzada kendu edo ezkutatzea?

Bingen (r)en bultzada

Euskaldun eta euskaltzale gisa, pintada honek lotsa ematen dit.

Bingen (r)en bultzada

@zital
SomEnergian kontratazio berriak itxita daude horrexegatik. Ez dira garai onak txikiontzat.
@goiener

Pozik musukoa atzean uzteko eguna heldu delako

Bingen (r)en bultzada

Gure alabatxoak gaur bota digun galdera:
- Nola izan naiteke euskaldun zaharra hain urte gutxi baditut?

Ulertzea kostatzen zitzaigula edo ikusirik, jarraian beste modu batera saiatu da:
- Ni ez naiz zaharra, orduan nola naiz euskaldun zaharra?

Haurren pentsakera honek urrea balio du! 😆

Bingen (r)en bultzada

Bideo honetan, @CorioPsicologia El Xokasek (nik adierazpen hauengatik ezagutu dut) bere zuzenekoetako batean bortxaketaren kulturaren alde egindako hitzak sakon aztertzen ditu. Ikustea gomendatzen dizuet fediverse.tv/w/egKve1p4mr4tUfV

Gracias Aurora por explicarlo con tanta claridad, por aportar material para desmontar sociópatas de este tipo y, sobre todo, por tu compromiso. Un vídeo estupendo que ojalá jamás hubieras tenido que hacer.

Bingen (r)en bultzada

Tresna digital libreak erabili ditzagun Hezkuntza Sisteman!

Digital Democràtic, Nextcloud, Collabora Office, jitsi, Thunderbird, Libre Office, Only Office, Firefox, Signal, Mastodon, OBS Studio, Kdenlive, Peertube, VLC, Luberri, Txikilinux, etab.

Ez dugu digital gehiago behar. Hobea eta humanoagoa, baizik.

Tresnak egon badaude, azken hauek ikasi eta baliatzea baino ez zaigu geratzen.

Tresna libreak ikasle libreentzat!

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea