@Loko_Bortx
@GariGaraialde Ikusmen arazoak dituztenei laguntzeaz gain nik batzuetan irudiari kontextu gehiago emateko aprobetxatzen dut. Edo irakurleak zehazki zertan fijatzea nahi dudan azaltzeko.
Nik behintzat beti irakurtzen ditut (mezua interesatzen bazait noski). Beraz suposatzen dut besteek ere hala egiten duzuela 😂 Ez dakit horrela den edo ez.
@inigoortega
Ez dut mezu konkreturik jarriko. Baina besteak beste lerro federatuan ikusten ari naiz: blokeoak, irainak, harropuzkeria, seinalamenduak, jarrera autoritarioak...
@inigoortega
Zein zer? Ez dizut ulertu
Wednesday-z ari nintzen.
@inigoortega
Lehen hasi naiz ikusten eta lehen atala erdizka utzi dut. Oso geldoa iruditu zait.
Agian bigarren aukera bat emango diot ze gomendatu didan lagunaz fidatzen zait. Baina bueno...
#BarGloria bukatuta. Istorioaren denbora lerroan tarteka galdu egin naiz, eta atzera eta aurrera ibili behar izan naiz haria jarraitzeko. Dena dela, gustatu zait eta gustora irakurri dut.
@xabi
@inigoortega Ezin dizut ziurtatu pantaila dela, baina apostu egin beharko banu hor jarriko nuke nire dirua. Batez ere telefonoa badabilela esan duzulako (datuak atera adb bidez atera dituzulako).
Aukera bat da pantaila erosi, probatu, eta funtzionatzen ez badu itzultzea. Pantailari babes plastikoa kentzen ez badiozu eta fundamentuzko webgune batean erosi ez zenuke arazorik izan beharko hori egiteko.
@izarobasurko
@mikelgs @txikillana Zuen kexak "bahe" hitza ezagutzeko balio izan dit niri 😆
@gamerauntsia
@EDERTO87 ez dira zure ikasleak izango itzulpen lanetan ibili direnak?
@mikelgs
@kiribilketan@mastodon.eus @RiverRock Nirean ez dut aurkitu 😅 Baina uste dut oraingoz nahiago dudala ez jakin...
@RiverRock
@mikelgs Zein Android bertsio duzue? Nirean ez dut aurkitzen.
@atxamart
Hasieran pentsatu nuen joinmastodon.org en ez gaudelako dela (bide batez, arrazorik dago hortarako?). Baina xarxa.cloud adibidez ezta ez dago eta zentsuratuta dago.
Ea bertsioagatik den ba 😆 Zentsurak mereziko du jajaja
@agaraialde @desertorea @iune
@mikelgs
Argazkiagatik ematen du jokalari profesionalak zirela?
Gure kasuan herriko edo inguruko herrietako jendea izaten zen, beraz ez zen horren garrantzitsua. Publikorik ere ez normalean. Gu biok, lau jokalari eta hotz izugarria besterik ez frontoian.
Bestela ni ere ziur urdurituko nintzatekela...
@mikelgs
Gazte asanbladan antolatzen genuen frontenis txapelketan tarteka tantoak apuntatzen egotea tokatzen zitzaigun lagun bati eta bioi. Ez bata ez besteari ez zitzaigun gustatzen, eta oso luzea egiten zitzaigun. Aspertuta tanto bakoitzean nor egongo zen atento erabakitzeko joko tontoak egiten genituen: txandaka egin, apustuak, zenbaki segidak...
Behin talde bat haserretu zen fundamenturik ez genuelako, eta gure pozerako ordutik ez ziguten gehiego txanda egiten utzi. 😂
Programatzailea eta bideojokalaria.