#GDevelop, jokoak sortzeko tresna librea, doakoa eta erabilerraza:
https://gdevelop.io/
Jokoak sortzeko ez da programatu behar (nahi izanez gero JavaScriptekin hedatu badaiteke ere) eta sortutako jokoak plataforma anitzetan dabiltza.
Ez dut jokoak sortzeko aplikazioa probatu baina probako jokoak jostagarriak dira. @gamerauntsia
Gauean amaitu dut #SuakErrekoEzBalu
π₯ π₯ π₯
β Gustatu zait hasieratik.
Protagonista aurkezteko modu bikaina (1. kapituluan). Pertsonajeek ongi funtzionatzen dute... π bigarren nobela baterako adinako jokoa ematen dutela iruditzen zait.
π¦ Kontakizunaren erritmoa, ongi: oso zinematografikoa. Azkartu behar denean azkartu; eta pausatu behar denean pausatu.
Aezkoa primeran islatzen du. Hobeki ezagutzeko gogoa ematen du.
@AVU_Osoro
Beraz animo mezua baino zuk deskribatzen zenuen egoeraren aurrean irakasle batzuek duten jarrerari kritika zen π€
Ezagutzen ez zaitudanez ezin jakin talde hortakoa zaren π Zuzen banabil animo asko! Jeje
@AVU_Osoro
Agian ez da esan nahi nuena ulertu π
Idatzi eta gero laburtu behar izan dut 400 karakteretan sartzeko ta...
Mezuan jartzen nuena ez dut nik pentsatzen. Gure irakasle (edo agian ebaluatzaile hobeto) baten jarrera zen hori. Nire ustez okerra.
Zure kasu zehatzean sartu gabe, horrelakoak irakaslea (ere) zerbait gaizki egiten ari den seinale izaten da nire ustez. Batez ere behin da berriz errepikatzen denean.
@porru
Balio badizu, Ikus-entzunezko KOmunikazio graduari IKO esaten zaio (MUn behintzat).
@AVU_Osoro Ikasleak alferrak dira definizioz, eta ahalik eta esfortzu txikiena egiten dute. Oraingoan ez da nahikoa izan, eta harrapatu dituzu, irabazi diezu. Zuri ezin dizute ziria horren erraz sartu. Negar egitera badoazkizu esan lan txarra egin dutela, eta (abisatu bezala) lehenago hasi behar zutela ikasten. Irakasle gogorren eskalan maila bat egin duzu gora, eta orain ikasleek beldur pixka bat gehiago dizute.
Ziur ez dela zure kasua, baina hori pentsatuko luke burura datorkidan batek π
Guk ere oraintxe ikusi dugu #Irati filma eta asko gustatu zaigu. Munduko kalitate oneko filmen mailan dago!
Zorionak lantalde osoari, bereziki Paul Urkijori.
Haserre nengoen azpitituluen kontuarekin, baina ez digute traba handirik egin.
@desertorea
@theklan @birasuegi @mikeletxeberriaokariz Ikusi eta entzun! Eszena batean esaldi pare bat ere esaten ditu π (oso oker ez banago)
@mikeletxeberriaokariz Batxilergoko Matematika ikasgaiko anekdota bat gogorazi didazu.
Egunero integralak ebazteko prozedura bat ikasten genuen, eta klase bukaeran mini azterketa. N baino gehiago ondo eginda gaiko azterketa finalaz libratzen zinen. Hiruk lortu genuen.
Ba iritsi zen eguna eta irakasleak esan zigun denok egin behar genuela azterketa. Noski, ni ezer ikasi gabe joan nintzen. A ze gaizki pasa nuen.
2 bat atera nuen, baina irakasleak hitzartutako 9a jarri behar izan zidan π
Gaur bukatu dut #SuakErrekoEzBalu liburua, @barberenea k idatzia. Gustura irakurri dut.
Eleberri beltza, Aezkoan kokatua. Ni nahiko hasieratik engantxatu ninduen; istorioak intriga dauka eta lekuak, paisaiak, pertsonaiak... oso ondo girotuta dago.
Epilogoak bukaera borobildu egiten du gainera.
Orain martxoko erronkari helduko diogu!
@elegose
Pertsonai eta girotze bikaina duen nobela beltz menditarra iruditu zait #SuakErrekoEzBalu
Hasieran harritu ninduen ikertzailea aseguru-etxe bateko peritua izateak, baina oso ondo funtzionatzen du eta pertsonaia bikaina da Ainhoa. Bere ateraldiekin barre pixkat egin dut. Joxe bere gidari eta laguntzailearekin Kixote eta Santxo moduko bikotea osatzen dute. Nabari da idazleak ezagutu eta maitatzen duela Aezkoa. Nobelako protagonista nagusietako bat da. Aezkoa eta bertako bi hankako fauna.
β Gidabaimena ateratzea, aparkatuta
ππ» Lehen, gazteek 18 urte bete orduko ateratzen zuten gidabaimena.
ππ» Joera aldatzen ari da, ordea, hirietan bereziki.
https://www.berria.eus/paperekoa/1876/038/001/2023-02-25/gidabaimena-ateratzea-aparkatuta.htm
Asko gustatu zait #SuakErrekoEzBaluβ.
Anbientazioa, lekuak, pertsonaiak, kritika soziala... bete-betean sartu naiz istorioan.
Tarteka Toure sasi detektibea ekarri dit gogora. Baita Agatha Christieren batzuk ere.
Arrasateri buruzko erreferentziek pixkat nostalgiko jarri naute batzutan (bertan bizi nintzen ikasi bitartean).
Gustora irakurriko nituzke Ainhoa (eta Joxe) kasu gehiago ikertzen.
Zinemara joateari uzten badiogu bakarrik euskarazko pelikulak gaztelerazko azpitituluekin direnean (eta ez pelikulak gazteleraz botatzen dituztenean), eta gainera kexua ez badugu behar bezala bideratzen (twiter eta mastodon ez dira aukera balekoak), galtzen aterako direnak euskarazko pelikulak pantailara ekarri nahi dituzten zuzendariak izango direla uste dut.
@alkarterri
"Zip" informatikan konpresio formatua da (.zip fitxategietan erabilia adibidez). Fitxategi bat (edo batzuk) "zipeatzen" baduzu bere pisu/tamaina txikitu egiten da.
Beraz "eman zip a"k horrelako zerbait esan nahi duela ulertzen dut: emaidazu ZIPeatutako alokairua. Hau da, emaidazu diru laguntza alokairua gutxiago ordaintzeko.
"Zip"arena horri erreferentzia dela ziur, leloak "konprimatu zure alokairua" diolako. "Eman" agian nire asmakizuna da, eta erdaraz diseinatu dute π€£
@alkarterri
Ba izatez hitz jokoa edo da: eman(zip)a, eta leloa "konprimatu zure alokairua". Nafar Gobernuarena.
Programatzailea eta bideojokalaria.