Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

Gizakiak baldintza txarretan industria eta eraikuntzan lanean, eta robotak marraztu, musika egin eta poesia idazten... Ez da amesten genuen etorkizuna. #lapurtuabainaezdakitnoribarkatu

@mikelgs
@desertorea Zapatila batzuetan "Errioxan eginda" jartzen duela ikusi dut. Beharbada artilea da bertakoa, eta fabrikatu Errioxan.

Bingen (r)en bultzada

@joxe
@AVU_Osoro @asiersarasua @admin Herri ertain edo handientzat onena izan daiteke. Baina txikiekin zer? 🤔

Bingen (r)en bultzada

Galdera: Euskal Herriko administrazio publiko batek Mastodonen profil bat eduki nahiko balu, egokia al litzateke mastodon.eus instantzian sortzea?

Kontuan hartuta tooten erdia edo gehiago gaztelaniaz izango liratekeela...

@admin

@inigoortega
Esaldia bada euskaraz 😉 Beraz ez da zaila gogoratzen. Uste nuen ulertuko zela jarri dudanarekin.

Beraiek paperean erakutsi zidaten. Galdera sorta bat zuten. Gehiago ere egin zizkidaten, baina ez ziren horren graziosoak.

Aurrekoan herrian galdera/erantzun gymkana bat egiten ari ziren haur batzuek (kanpaldiren batetik egun pasa etorritakoak):

¿Hablas euskera? ¿Qué quiere decir "atob tab rekzup"?

Hasieran pentsatu nuen ez zegoela euskaraz eta adarra jo zietela. Gero alderantziz egon zitekela esan zidaten.

Antza beste norbaiti galdetu zioten lehenengo, baina ez ziren erantzunaz fido 🤣

@txopi
Beno, kexatzea zilegi iruditzen zait. Hitzak eta terminoak garrantzitsuak dira. Librea eta irekia hitzek esanahi zehatzak dituzte (bakoitzak berea). Ez dut uste baldintza horiek betetzen ez dituztenei horrela deitzea batere egokia denik. Copyfair edo estiloko lizentziak dituzten proiektu batzuekin ere gertatzen da.

Antzekoa baino desberdina den zerbait nahi badute asma dezatela brste hitz bat. OSIkoek egin zuten bezala.
@teketen @aldatsa @bertol @Talaioskoop

Bingen (r)en bultzada

Dagoeneko bozkatu dugunok ere gogoeta egin behar dugu gaur?? Barkatu, nere lehenengo aldia da

Bingen (r)en bultzada

Ingelesa lehen hizkuntzatzat ez duten ingurumen-zientzialariek ingeles-hiztunek baino
🔸% 91 denbora gehiago behar dute paper bat irakurtzeko
🔸% 51, idazteko
🔸2,6 aldiz gehiago baztertuko dute aldizkariek
🔸% 96 denbora gehiago hitzaldi bat prestatzeko
journals.plos.org/plosbiology/

Bingen (r)en bultzada

Beno, ba gaur hau pasako da @ekintaekin -en Twitch kanalean

🤔 Noiz? Gaur
🧐 Ze ordutan? 21:30
📍 Non? Twitchen @ekintaekin-en kanalean

@txopi
@mikelgs @Lastotxapel Zeozer idatzita badu baliogabea. Baina papeletaz gain beste zerbait sartzen bada? Gidan ez da aipatzen (edo ez dut aurkitu)

Gure herrian azken hauteskundetan arrosa bat sartu zuen norbaitek adibidez.

@Gailetagilearen_Alaba
Bai, niri ere bai.

Ez dakit zerikusirik izango duen senatuan ERCrekin batera aurkezteak (eta beraz parlamentu/senatuan legalki koalizio/talde bera ez izatea). Agian ezin dira batera bidali arrazoiren batengatik. Espekulatzen ari naiz, ez dakit...

@Gailetagilearen_Alaba
Ez dakit zergatik, baina bi gutun bidali dituzte. Edo gurera behintzat bai. Batean parlamentukoa (bat bakoitzari) eta bestean senatukoa (etxeko denontzat bakarra bi papeletarekin).

@Lastotxapel
@mikelgs @porru Nik desberdin daukat ulertuta.

Parlamentari bat lortzeko gutxienez botoen %3 lortu behar da (parlamenturako, bestela ehunekoa aldatzen dela uste dut). Bestela partidua ez da banaketan sartzen.

Boto txuriak baliozko bozkak dira, beraz emandako boto kopuru totalaren kontaketan sartzen dira.

Beraz, bozka txuriekin totala handiagoa da, eta beraz %3ra iristeko boto gehiago behar da.

Horregatik esaten bada bozka txuriak txikiei egiten diela min gehien.

@mikelgs
@Lastotxapel Aurreko hauteskundetan mahaian daudenei ematen dieten gida irakurri nuen botoa noiz zen nuloa jakiteko. Kuriositatez besterik ez.

Harritu ninduena da boto paper ofizialarekin batera beste zerbait sartzea ez dagoela nuloen zerrendan 🤔

elecciones.locales2023.es/pdf/

@irure
@inigoortega Ba Quacker instalatu nuen eta oraingoz ez diot arazorik ikusi 🤔 Baina bestea hobea dela badiozu egingo dut aldaketa. Oraingoz Fritter ere mantenduko dut, feeda itzuliko den esperantzan jeje

Bingen (r)en bultzada

Francisco Ibañez komikigilea hil da. Bere pertsonaia ezagunenak Mortadelo eta Filemon dira, euskaraz Pan-pin aldizkarian Txorizo eta Txistorra izenekin itzuli zirenak.
eu.wikipedia.org/wiki/Francisc

Gure aitona Mortadelo y Filemonen oso zalea zen. Logelan bere komiki mordoxka bat ditut, eta erreparatzen diedan aldiro aitona barrez algaraka datorkit gogora. Altxor txiki handiak.

@urtzai
@inigoortega Ur berorik egoten ez dela (teorian bai, praktikan ez) kontuan hartuta beharbada ez da estrategia txarra binaka edo hirunaka dutxatzea ez😜

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea